Iruñeak Udalaren lokal bat lagako du Milagrosan, ingeniaritza eta teknologiako hub bat garatzeko, enpresei eta proiektuei laguntzeko zentro gisa

Iruñeak Udalaren lokal bat lagako du Milagrosan, ingeniaritza eta teknologiako hub bat garatzeko, enpresei eta proiektuei laguntzeko zentro gisa
Iruña 2030 Hiri Agendan sartuta dagoen proiektu horrek Nafarroako Graduatuen eta Industria Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofiziala (CITI) du buru
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Fitxategi

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Graduatu eta Industria Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak (CITI) elkarlanean ingeniaritza eta teknologiako hub bat abiaraziko dute. Hub hori Zolina kaleko Udalaren lokal batean kokatuko da, Milagrosa auzoan. Jabari publikoaren zuzeneko emakida bat da, 35 urterako, ingeniaritzaren eta teknologiaren arloan berrikuntza eta ekimen berriak garatzeko zentro bat bultzatzeko. Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi du dagoeneko etorkizuneko emakida horretarako baldintzen agiria. 

Enrique Maya Iruñeko alkateak, Luis Maestu Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialeko dekanoak eta Antonio Rodríguez CITIko gerente eta proiektuaren egileak prentsaurrekoan eman dituzte Iruña Hub Technology ekimenaren xehetasunak. Zenbait jarduera egitea proposatzen da, hala nola oinarri teknologikoko enpresa berritzaileak erakartzea; lankidetzarako lan-eremu bat garatzea eta abian jartzea; proiektu publiko-pribatuak bilatzea, koordinatzea eta dinamizatzea, eta, berariaz, hiri-kudeaketarekin lotutako proiektuak sortzea.

Hala, sortu berriak diren enpresa teknologikoei eta startup-ei laguntzeko zentro bat jarri nahi da abian, ekoizpen- eta teknologia-alorreko mikroETEen arteko lankidetza areagotzeko, tokiko teknologia-talentua erakartzeko, talentu hori atxikitzeko eta Iruña hiri berritzaile gisa kokatzeko.

Bi solairuko lokala
Lokalak 1.447 metro koadroko azalera du, ‘V’ forman, beheko solairuan eta lehen solairuan banatuta, eta batetik besterako barneko sarbidea du. Espazio guztiak egokitzeko, eraikuntza-, ingurumen-, sozioekonomia- eta irisgarritasun unibertsaleko irizpideak jarraituko dira. 1,3 milioi inguruko aurrekontua izanen du, eta CITIk hartuko du bere gain.

Beheko solairuan ekintzaileen eta enpresen inkubaziorako eta ostaturako gune bat prestatuko da, ingeniaritza eta teknologia arloko jarduerei lotutako sare ekonomiko berritzailearen laguntza-, lankidetza- eta garapenerako zentro gisa. Halaber, berariazko gune batzuk proposatuko dira enpresak sortzeko eta bultzatzeko laguntza-ibilbideen diseinuarekin eta garapenarekin zerikusia duten beste jarduera batzuk garatzeko, bai eta Iruña 2030 Hiri Agendari lotutako proiektuak asmatu, diseinatu eta dinamizatzeko ere. Lehen solairuko espazioek beheko solairuko jarduera indartzeko balioko dute, enpresa-proiektuak eta enpresak ostatatzeari dagokionez, eta azpiegitura eta zerbitzu teknologikoak, komunikaziokoak, sistema elektrikoak eta klimatizaziokoak hartuko dituzte. 

Udalak Iruñeko 2030eko Hiri Agendan 57 proiektu estrategiko sartzea onartu zuen joan den abenduan. Horietako bat da PE503 ‘Iruña Hub Technology’ proiektua, CITIk Iruña 2030 Hiri Agendaren esparruan ingeniaritza eta teknologiaren arloan berrikuntza, ekintzailetza eta enpresa jarduerarako gune berri bat sortzeko beharra antzeman zuelako sortutakoa. 

¿Te ha sido útil esta página?