Iruñeak turismo jasangarriarekin duen konpromisoa berretsi du eta turismo- eta merkataritza-sektoreei kalitatearen eta jasangarritasunaren ziurtagiriaren aldeko apustua egitera dei egin die

Iruñeak turismo jasangarriarekin duen konpromisoa berretsi du eta turismo- eta merkataritza-sektoreei kalitatearen eta jasangarritasunaren ziurtagiriaren aldeko apustua egitera dei egin die
Udal alorrek Biosphere tresnaren bidez ziurtatuko dituzte haien prozesuak, Iruñea SF365 proiektuaren barruan
Irudia
Irudia

Cristina Ibarrola Iruñeko alkateak eta Patricio Azcárate Díaz De Losada Turismo Jasangarriaren Institutuko idazkari nagusiak ‘Konpromiso-gutuna’ sinatu dute gau. Gutun horren bidez, hiria turistiko jasangarri bihurtzea espero dute, jasangarritasunaren printzipioetatik abiatuta kultur aniztasuna eta gizarte ardura sustatuko dituena eta giza garapen integrala erdietsiko duena. Horretarako, Iruñeak Biosphere tresnaren bidez aztertuko ditu ekintza eta prozesuak. Tresna hori jasangarritasun turistikoko ziurtagiri sistema bat da eta turismo eta merkataritza-sektoreko enpresek sistema horrekin bat egitea espero dute.

Helburu horrekin, Iruñeko Udalak sektoreari zuzendutako jardunaldi informatibo bat antolatu du gaur, Biosphere metodologia ezagutarazteko. Ekitaldi horretan bertan egin da.

Xedea hori izanik, Iruñeko Udalak informazio-jardunaldi bat antolatu du Biosphere metodologia ezagutzera emateko. Ekitaldi horretan bertan egin da Iruñeak Nazio Batuen 2030 Agendan eta Turismo Jasangarriaren Munduko Gutunean ezarritako helburuak betetzeko eta etengabe hobetzeko Konpromiso Gutun horrekin bat egiteko sinadura-ekitaldia. 

Dokumentu honetan, Udalak turismo-ekoizpeneko eta -kontsumoko eredu berriak sustatzeko elkarrizketa-tresna bihurtzeko konpromisoa hartzen du, ez bakarrik arlo ekonomikoan, baizik eta baita arlo kulturalean eta sozialean ere garapen iraunkorragoa errazteko. Ildo horretan, Iruñeak turismo jasangarriaren inguruan sentsibilizatzeko eta turismo-jardunbide egokiak trukatzeko ekintzak sustatuko ditu. Era berean, sektorean teknologia berrien erabilera sustatzea eta hiriko eta inguruko ondare kulturala eta naturala indartzea izanen da asmoa. Ekintza horiei guztiei produktu eta jarduera turistiko berriak sortzeko laguntza ere gehituko zaie, ondare kulturala, naturala eta ez-materiala errespetuz erabiltzen laguntzeko.

Iruñea Helmuga Turistiko Jasangarri bihurtzeko proposamenean, funtsezko zeregina dute sektoreko enpresek, elkarteek, entitateek eta erakundeek. Horregatik, gaur Kondestablearen Jauregian eginiko jardunaldian, jasangarritasunerako udal-estrategia aurkeztu da, eta, era berean, Biosphere kudeaketa eta metodologia plataforma zertan den eta nola funtzionatzen duen azaldu da. Iruñeko Udalak tresna hori aukeratu du hiriak Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak (GJH) eta Nazio Batuen 2030 Agendaren 169 jomugak turismoan aplikatzen dituela ziurtatzeko. Xedea da sektoreak tresna hori erabiltzea autoebaluazioa eta jasangarritasun-maila ziurtatzeko. Gainera, inolako kosturik gabe egin ahal izanen dute, Iruñea metodologia horri atxikita baitago.

UNESCOren laguntzarekin
Biosphere Turismo Arduratsuaren Institutuak (ITR) jasangarritasuna kudeatzeko eta aitortzeko nazioarteko garatu duen sistema bat da. Nazioarteko erakunde hori UNESCOren laguntzarekin sortu zen, Turismo Sistema Arduratsua (STR) sustatzen duen Elkar Ulertzeko Memorandum baten bidez. Azken batean, toki edo hiri bateko turismoan inplikatuta dauden organo guztien etengabeko hobekuntza bultzatzea da helburua. Horregatik, eskatzen du helmugako erakunde guztien parte-hartzea. Biosphere zigiluak ahalegin hori aitortu nahi die bai administrazioei bai inplikatutako gainerako erakundeei ere Ziurtagiri hori lortuta, Iruñea helmuga turistiko jasangarri gisa kokatuko litzateke nazioartean, eta kudeaketa turistikoko politika publikoetan iraunkortasunaren arloko etengabeko hobekuntzarako sistema bat ezartzeko aukera ere izango luke, izan ere, Iruñeko Udalaren jardueraren zati handi bati eragiten baitio.

PSTD Iruña SF365 proiektuaren esparruan kokatzen da jarduketa hori, eta Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoen bidez Europako Next Generation funtsak finantzatzen du. Funts horiek Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren C14.I1 inbertsioa finantzatzeko tresna dira. Testuinguru horretan, Iruñeak 5.492.500 euroko laguntza jaso du hiru urtetan Iruña SF365” Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Plana hedatu eta garatzen erabiltzeko.

Plan horrek 13 jarduketetan egituratzen diren lau gai ditu ardatz: trantsizio berde eta jasangarria, energia-eraginkortasuna hobetzea, trantsizio digitala eta lehiakortasuna. Argibide gehiago nahi izanez gero, kontsultatu turismo jasangarriaren webgunea.

 

logo

¿Te ha sido útil esta página?