Iruñeak San Saturnino eguna ospatuko du larunbatean, eta, besteak beste, honako ekitaldi hauek eginen dira: Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren ibilbidea, Udalbatza hiri gorpuztuaren segizioan ateratzea eta prozesioa

Iruñeak San Saturnino eguna ospatuko du larunbatean, eta, besteak beste, honako ekitaldi hauek eginen dira: Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren ibilbidea, Udalbatza hiri gorpuztuaren segizioan ateratzea eta prozesioa
Arratsaldean, Udaletxeko jaiotza inauguratuko da, eta ‘Argiluna’ ikuskizunaren beste edizio baten ondoren, Eguberrietako argiak piztuko dira
San Saturnino

 

Azaroaren 29an, larunbatarekin, San Saturnino Iruñeko zaindariaren eguna ospatuko da. Ospakizun-jardunaldian Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak urteko azken irtenaldia eginen du, eta Udalbatza hiri gorpuztuaren segizioan joanen da San San Saturnino elizara, santuaren omenezko prozesioan eta mezan parte hartzeko. Arratsaldez, Eguberrien aurreko lehenengo ekitaldiak eginen dira: Udaletxeko jaiotzaren inaugurazioa eta Argiluna ikuskizuna, zeinaren bidez hiriko Eguberrietako argiak piztuko baitira. 

09:30ean, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa autobus-geltokitik atera eta Udaletxe plazarantz abiatuko da. Honako ibilbide hau eginen du: Bake plaza, Yanguas y Miranda kalea, Gartzia Ximenez kalea, San Ignazio etorbidea, Sarasate pasealekua, Gazteluko plaza, Txapitela kalea, Mercaderes kalea eta Udaletxea. 10:05ean, Udalbatza hiri gorpuztuaren segizioan aterako da San Saturnino elizara joateko, eta bertan, minutu batzuk geroago, San Saturninoren omenezko prozesioa eginen da. Hauxe izanen da prozesioaren ibilbidea: San Saturnino kalea, Kale Nagusian, Arazuri Doktorearen pasealekua, Kale Berria eta San Saturnino kalea. 

11:00etatik aurrera, San Saturnino elizan, San Saturninoren omenezko meza eginen da, eta Iruñeko artzapezpikuak eta Florencio Roselló Avellanas Tuterako apezpikuak emanen dute meza. Musika, berriz, Katedraleko musika-kaperak, Iruñeko Orfeoiak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eskainiko dute. 12:20 inguruan, meza amaitutakoan, Udaletxe plazara itzuliko dira, eta bertan Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak eta Duguna Folklore Taldeak hiriaren omenez dantzatuko dute. 

Dantzatu ondoren, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa autobus-geltokira itzuliko da. Honako ibilbidea eginen du: Mercaderes kalea, Txapitela kalea, Gazteluko plaza, Karlos III.aren etorbidea, Orreaga etorbidea, Gartzia Ximénez kalea, Tutera kalea, Oliveto Kondearen kalea eta Bake plaza.

Argiluna ikuskizuna eta La Pamplonesaren kontzertua
Eta arratsaldez, 17:30ak aldera, Udaletxeko ezkaratzeko jaiotza inauguratuko dute, eta bertan izanen dira Joseba Asiron Saez Iruñeko alkatea eta Udalbatzako kideak. Inaugurazio birtuala ere eginen da, eta ikus-entzunezko pieza bati esker, herritar guztiek aurtengo jaiotzaren xehetasun guztiak ikusten ahalko dituzte Udalak Instagramen, Facebooken, X-n eta TikToken dituen profiletan. Jaiotza azaroaren 30etik (igandea) aurrera egonen da ikusgai, eta urtarrilaren 6ra bitarte bisitatzen ahalko da. Beste urte batez, Iruñeko Jaiotzazaleen elkarteak egin du Udaletxeko ezkaratzean paraturiko jaiotza. 

Jarraian, 17:50 inguruan, Argiluna ikuskizunaren bigarren edizioa eginen da, Eguberrietako argiak piztu aurreko musika- eta arte-ekitaldi gisa finkatu baita. Jon Koldo taldearen musika latino- eta saltsa-emanaldiarekin hasiko da, eta ondoren, Ignacio García musikari iruindarrak konposatutako  Argiluna argi- eta soinu- ikuskizuna eginen da: musika ardatz hartuta, Udaletxe Plazako balkoietatik eta Iruñeko Udaletxearen fatxadan proiekzioak jarriko dira ikusgai. Ikuskizuna Zentraleko lantaldeak diseinatu, ekoitzi eta antolatu du.

San Saturnino egunaren ospakizunarekin bat, La Pamplonesak zarzuelako bi kontzertu berezi emanen ditu Gayarre antzokian, genero horretako obra garrantzitsuenen eta famatuenen zati eta hautaketak eskainita. Kontzertuak larunbat eta igandean eginen dira, 19:00etan, eta sarrerak 10 euro balioko du. La Pamplonesak kantu-arloan etorkizun oparoa duten hiru gazte nafarrekin partekatuko du agertokia: Marta Huarte sopranoa, David Echeverria tenorra eta Álvaro Blasco baritonoa.
 


SAN SATURNINO EGUNA. AZAROAK 29, LARUNBATA

09:30 – ERRALDOIEN ETA BURUHANDIEN KONPARTSAREN IRTEERA. Autobus-geltokitik abiatuta. Ibilbidea: Bake plaza, Yanguas y Miranda kalea, Gartzia Ximenez kalea, San Ignazio etorbidea, Sarasate pasealekua, Gazteluko plaza, Txapitela kalea, Mercaderes kalea eta Udaletxe plaza

10:05 – UDALBATZAREN IRTEERA HIRI GORPUZTUAN. Udaletxe plaza

10:15 – PROZESIOA. Ibilbidea: San Saturnino kalea, Kale Nagusia, Arazuri Doktorearen pasealekua, Kale Berria eta San Saturnino kalea, elizaraino

11:00 – MEZA. San Saturnino eliza. Musika Katedraleko musika-kaperaren eskutik izanen da, Iruñeko Orfeoiaren eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren laguntzaz. 12:20ean, gutxi gorabehera, segizioa Udaletxera itzuliko da. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak eta Duguna dantza-taldeak hiriaren omenez dantzatuko dute Udaletxe plazan.


ERRALDOIEN ETA BURUHANDIEN KONPARTSAREN ITZULERA. Ibilbidea: Udaletxe plaza, Mercaderes kalea, Txapitela kalea, Gazteluko plaza, Karlos III.aren etorbidea, Orreaga etorbidea, Gartzia Ximenez kalea, Tutera kalea, Oliveto Kondearen kalea, Bake plaza eta autobus-geltokia

17:30 – JAIOTZAREN INAUGURAZIOA. Iruñeko Udaletxeko ezkaratza

17:50 – ARGILUNA IKUSKIZUNA. JON KOLDO TALDEAREN EMANALDIA. Girotzeko musika Iruñeko Udaletxeko balkoietatik. Udaletxe plaza

18:30 – EGUBERRIETAKO ARGIAK PIZTEKO EKITALDIA. Udaletxe plaza

19:00 (azaroak 29, larunbata, eta azaroak 30, igandea) – LA PAMPLONESAREN KONTZERTUA. Zarzuela antologikoak. Sarrerak: 5 eta 10 euro artean, www.teatrogayarre.es/eu webgunean eta txarteldegian.
 

¿Te ha sido útil esta página?