Iruñeak Pablo Sarasate biolinista omendu du San José Hilerrian, haren heriotzaren 116. urteurrenean

Iruñeak Pablo Sarasate biolinista omendu du San José Hilerrian, haren heriotzaren 116. urteurrenean
Musika protagonista izan da Udalbatzak parte hartu duen errekonozimendu-ekitaldian
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak Pablo Sarasate biolinista ospetsua omentzeko ekitaldia egin du ostiral honetan, haren heriotzaren 116. urteurrenaren egunean. Udal ordezkariek, Joseba Asiron Saez alkatea buru zutela, San José udal-hilerrian egindako errekonozimendu-ekitaldian parte hartu dute. Ospakizuna gaurko egunez eginez, interpretatzaileeta konpositore iruindarraren ibilbide profesionalari eman nahi izan zaio garrantzia. 

Omenaldian, musikak hartu du protagonismoa. Anna Siwek (I. biolina), Maite Ciriaco (II. biolina), Irantzu Sarriguren (biola) eta Tomasz Przyleckik (biolontxeloa) osatutako hari-laukoteak ireki du ekitaldia, Pablo Sarasateren Reverie Op. 4 obraren zati bat interpretatuz. Alkatearen hitzen ostean, laukoteak Op.9 N2 Nokturnoaren Sarasateren moldaketa bati ekin dio, lore-eskaintzaren osagarri gisa.

Omenaldia ixteko, Sarasatek konposatutako dantzen bildumako Romanza Andaluza partitura aukeratu dute. Musikariaren figura –haren doitasun teknikoagatik eta soinuaren distiragatik da ezaguna nazioartean– oso presente egon da, hiriko Seme Kuttun baita; izan ere, maiz itzultzen zen bertara, sanferminetan barne, nazioarteko kontzertuen biren artean. 

Pablo Sarasate y Navascuések (Iruña, 1844 – Biarritz, 1908) utzitako ondarea Kondestablearen Jauregiko Museoan ikus daiteke. Bertan bilduta daude konpositorearen jatorrizko partiturak, instrumentuak, koadroak, garaikurrak eta diplomak, besteak beste. 


MUSIKA-OMENALDIA

  • Omenaldiko errepertorioa:
    • Irekiera: Reverie Op.4, Pablo Sarasaterena
    • Lore-eskaintza: Op.9 N2 Nokturnoa, Pablo Sarasateren moldaketa
    • Itxiera: Romanza Andaluza, Pablo Sarasaterena
  • Interpretatzaileak: 
    • Nafarroako Orkestra Sinfonikoko hari-laukotea Anna Siwek (I. biolina), Maite Ciriaco (II. biolina), Irantzu Sarriguren (biola) eta Tomasz Przylecki (biolontxeloa)
¿Te ha sido útil esta página?