Iruñeak munduari kontatuko dio zer diren sanferminak barrutik bizitzen dituzten pertsonen eskutik, zer egiten duten, nola sentitzen diren eta jaiek haientzat zer esan nahi duten kontatuz

Iruñeak munduari kontatuko dio zer diren sanferminak barrutik bizitzen dituzten pertsonen eskutik, zer egiten duten, nola sentitzen diren eta jaiek haientzat zer esan nahi duten kontatuz
Iruñeko Udalak kanpaina bat abian jarri du gogorarazteko jai mundialak, hunkigarriak, abegikorrak, zirraragarriak eta bat-batekoak direla
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak gaur, uztailaren 6an, aurkeztu du ikus-entzunezko komunikazio kanpaina bat, munduari sanferminak zer diren kontatze aldera. Eta urtarrilaren 1ean hasi zen eskailera baten bidez egin du, oraindik jaiekin zer gertatuko zen ez genekienean, Enrique Maya Iruñeko Alkateak aurkezpenean azaldu bezala. Sanferminak barrutik bizi dituzten pertsonen 7 testigantza jasotzen ditu, eta bihotzetik kontatzen dituzte beren esperientziak, zer egiten duten, zer sentitzen duten eta zer esanahi duten jaiek haientzat.

Aurreko urteetako irudiez lagundutako elkarrizketetan, beste ideia batzuen artean, honako termino hauek erabiltzen dira: mundialak, hunkigarriak, abegikorrak, historikoak, zirraragarriak eta bat-batekoak. Eta horiek laburbiltzeko, honako hau diote: “sanferminak dena dira”, “ez dago munduko inon sanferminen pareko festarik, bakarrak dira” eta “esperientzia itzela da”.

Sanferminak eta Iruña, nazioko eta nazioarteko hedabideetan eta sareetan

Udaleko ekimen horren xedea da bideoak nazioan zein nazioartean ahalik eta gehien hedatzea, sanferminak bertan behera geratu arren, jaiak nazioko eta nazioarteko hedabideetan eta sareetan egoteko, aurreko urteetako protagonismoa galdu gabe. Horrela, Udalak Iruña posizionatu nahi du mundua hiriari begira dagoen egunotan, gogorarazteko zein den jaien muina, eta, aldi berean, irudiak erakargarri turistiko bihurtzeko, 2022ko uztailaren 6a heltzen den bitartean.

Guztira, Iruñeko Udalak sei bideo argitaratu ditu, bat orain arte bizitako eskaileraren egun bakoitzeko, eta ‘BizikoDitugu’ webgunean ikus daitezke. Aurkezpen gisa, zazpigarren bideo bat egin du, oinarrizko ideiekin eta elkarrizketetako zati txikiekin, “teaser” deritzona. Azkenik, bihar, uztailaren 7ari, San Fermin egunari, dagokion eskailerako mailaren grabazioa argitaratuko da. Kanpaina La Llorona Comunicación enpresak eta Aimar Leoz ikus-entzunezko ekoizleak egin dute. Bideoak euskarazko, ingelesezko eta frantsesezko azpitituluak dituzte.

Jaiak bizitzea eta gozatzea mila modutan

Bideoen protagonistak, lau emakume eta lau gizon, adin ezberdinetakoak dira, eta kontatzen dute pertsona bakoitzaren bizipenak ezberdinak direla eta mila modutan disfrutatu daitezkeela 9 egun horiek. Bizipenak eta sentsazioak kontatzen dituzte, eta horiekin identifikatzea erraza izanen da edozein urtetan uztailaren 6tik 14ra Iruñean egon denarentzat.

Protagonistak honako hauek dira: Isabel De Diego (urtarrilak 1), Jim Hollander (otsailak 2), Javier Aranegui (martxoak 3), Leire Alemán eta Alicia Serrano (apirilak 4), Santi Echeverría (maiatzak 5) eta Laura Azcona (ekainak 6). Hilabetez hilabete, ikuspegi ezberdinetatik (tradizioa, atzerritarren begirada, musika eta ostalaritza, adibidez), hiriak urtero uztailaren 6tik 14ra bizitzen duena kontatu dute, bigarren urtez jairik ez zela egonen zabaltzen zen bitartean.

Eskaileraren azken bi mailak sanferminak bertan behera geratu zirela jakinda igo ziren arren, festekiko pasioa eta maitasuna fotograma bakoitzean agertzen da, #BizikoDitugu eta partekatuko ditugulako ziurtasunaz. Protagonista batzuek dioten moduan “inoiz bizi ez eta lehenbiziko aldiz etorriko direnekin, batetik, eta berriz ere bizitzeko hain gogotsu gaudenokin, kaleak zabaldu beharko dituzte, ez garelako kabituko” eta “inoiz bizi ez ditugun sanferminik onenak” bihurtuko dira.

Urtarrilaren 1a, festen zalantzarekin, eta otsailaren 2a, osasun-segurtasuneko neurriekin

Eskailera Isabel De Diegoren etxean hasten da, azken Gabon Zaharraren grabazioarekin. Urtarrilaren 1eko lehen maila duela zenbait hamarkadatako sanferminen oroigarria da, baina askorentzat bizipenak oraingokoak bezalakoak dira, su artifizialekin, barrakekin, dantzekin, kanpotik etorritako jendearekin eta etxera beranduago heltzeko gogoarekin. Eta gaur egun oso ohikoa den sentsazioa: “bihotzak dar-dar egiten dit, hola, kilimak bezala, entzierroa baino lehenago hiru aldiz kantatu eta zezenetatik hain hurbil korrika egiten dutenean”. Osasun krisia agerikoa da bideoan, bai elkarrizketan, bai Isabelek iazko #BizikoDitugu kanpainan parte hartu zuelako.

Otsailaren 2an, hilabete horretan ohikoa zen moduan, elkarrizketa bideo-deiaren bidez egin zen Iruñearen, Jerusalemen eta Parisen artean, sanferminen nazioarteko ikuspegia eta Entzierroaren xarma eskainita, bideo batzuetan aipatzen den ekitaldia. Jim Hollanderrek, seguruenik Entzierroaren argazkiak munduko egunkariei agentzia baten bitartez pasa zizkion lehen argazkilariak, kide batekin eta biek Iruñean duten apartamentu batean dagoen lagun batekin hitz egiten du, “zoragarria, hain irekia eta hain ezberdina” den festa dela gogorarazten duen bitartean.

Martxoaren 3a, Txupinazoa bota zuenarekin, eta apirilaren 4a, beren negozioak irekitzen dizkigutenekin

Martxoaren 3an, festak ospatzeko itxaropenak apaltzen doaz eta zer gertatuko denaren galderak han jarraitzen du. Bideoan txupinazoa botatzeko zortea izan duen Javier Araneguiren oroitzapenak agertzen dira. Lehen pertsonan kontatzen du “zapi-geruza horren eta ordainean jasotzen zenuen soinu-inpaktuaren” emozioa, bai eta bere bizitzarena ere peñan, festetan, festak sentitzeko gogoz eta poza gainezka, eta inguratzen zaituzten guztiekin partekatu nahi izateko nahia, nongoak direla ere.

Iruñeko espiritu abegikor hori apirilaren 4ra ere helarazten da, Leire Alemán eta Alicia Serranok beren festetaz eta gertatzen diren jarduerez hitz egiten duten egunean (Erraldoien eta Buruhandien Konpartsa, orkestrak...). Kontatzen dute nola hiriko negozioak garaiz prestatzen diren hemen bizi direnak eta munduko beste lekuetatik datozenei harrera egiteko. Beren hitzetan: “oraindik harritzen nau zer alai eta ilusionaturik datorren jendea. Bezeroak hain pozik ikustean, nola disfrutatzen duten”, “ongi egin nahi izateko gogobetetasunak” gainditzen zaituen bitartean. Maila honetan San Lorentzoko kaperak ostalaritza, negozioak eta beste gune batzuk omendu zituen; izan ere, horiek gabe festak ez ziren ulertuko, sanferminak gastronomia ere direlako.

Musikak maiatzaren 5a bete du eta ekainaren 6an #BizikoDitugula uste da

Maiatzaren 5ean bagenekien aurten ez zela festarik egonen, izan ere, bertan behera geratuko zirela iragartzeko kanpainak zioen moduan, “Zu axola”. Santi Echeverríak aldarrikatzen du “musika festaren arimaren parte dela”. Txupinazoan jaiotzen da, egunero goizeko 8etan jarraitzen du horma-hobian, eta peñekin bat egiten du plazatik ateratzerakoan, Foruen plazako kontzertuak, dianak, Erraldoien eta Buruhandien Konpartsaren irteerak eta Gaixoa ni. Une batzuetan egoerak “bizirik sentiarazten zaitu eta pentsarazi zer gustura hemen egotea une honetaz gozatzen, hiri eta festa honen partaide izanik”. Amaitzeko, aurreratzen duenez, “2022ko sanferminetan, nik uste, bizitza osoan baino malko gehiago ikusiko ditugu. Sekulakoa izanen da, jendeak musika beharko baitu gidatu dezan, tokietara eraman dezan, sentitzen duena adierazi, poza, emozioa”.

Eskailera amaitzen joateko, ekainaren 6an, Laura Azkonak  gazteagoa eta sare sozialetan adituagoa den baten ikuspegia ematen du, eta berarentzat “Sanferminak inprobisazio eta berezkotasun hutsa dira, abentura bat!”, etengabeko festaz txoko bakoitzaren atzean. “Telebistan ikusten duguna baino askoz ere gehiago”, egun bakoitza guztiz ezberdina da, eguna nola izanen den inoiz jakin gabe. Eta hori guztia hirutan biziz: zuzenean, etxera heltzean eta argazkiak ikustean, eta gero, gogoratzean.

 

¿Te ha sido útil esta página?