Iruñeak M-8arekin bat egin du, emakumeek gaur egun duten garrantzia izateko feminismoak historian zehar egin dituen ekarpenak azpimarratzeko

Iruñeak M-8arekin bat egin du, emakumeek gaur egun duten garrantzia izateko feminismoak historian zehar egin dituen ekarpenak azpimarratzeko
Udalbatza eta herritarrak Udaletxe plazan elkarretaratu dira, eta feminismoaren lorpenei buruzko horma-irudi bat egin dute bertan
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak elkarretaratzea deitu du gaur goizean, Udaletxe plazan, igandeko Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara. Udalbatzak eta Joseba Asiron Saez alkateak feminismoari esker lortutako eskubideei buruzko mezuz betetako horma-irudi bat osatu dute, eta herritarrei mezuak idatzi eta parte hartzeko gonbita egin diete.

Hauxe da aurtengo leloa: Feminismoari esker… Gaur aukera dugu izan, egon, esan eta erabakitzeko; lema hori Iruñeko Udalak beste toki- eta lurralde-erakunde batzuekin batera onetsitako adierazpen instituzionalean jasota dago. Gaur egungo eskubide eta askatasunetako asko mugimendu feministaren borrokari eta historiaren bilakaeran emakumeek izan duten antolakuntza kolektiboari esker lortu dira.

Andraize Emakumearen Arretarako Zentroko Amaya Lopez de Armentia Goikoetxea sexu-hezitzaileak eta Elena Elia Tirapu erizainak irakurri dute adierazpena, euskaraz eta gaztelaniaz. Zaloa Basabe Gutiérrez Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako eta Kultur Aniztasuneko Alorreko zinegotzi ordezkaria ere bertan izan da, eta Udalak sinatutako konpromiso instituzionalak azpimarratu ditu.

Konpromiso horien artean daude, besteak beste, feminismoaren lorpen historikoei eta horiek eguneroko bizitzan izan duten eraginari balioa emanen dieten sentsibilizazio- eta komunikazio-ekintzak bultzatzea, eta tokiko politika publikoetan genero-ikuspegia zeharka txertatzea, berdintasunean aurrera egiten jarraitzeko. Udalak konpromisoa hartzen du berdintasunean eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza indartzeko, desberdinkeriak eta indarkeria prebenitzeko, eta mugimendu feministak gizarte-kohesioaren, justiziaren eta demokraziaren alde egiten duen lana babesten du.

¿Te ha sido útil esta página?