Iruñeak led bidez argiztatutako oinezkoen pasabide bat estreinatu du Antso Azkarraren etorbidearen 21ean

Iruñeak led bidez argiztatutako oinezkoen pasabide bat estreinatu du Antso Azkarraren etorbidearen 21ean
2020-2022 aldirako Bide Segurtasuneko planaren barruan dagoen neurri baten proba-pilotua da, oinezkoen babesa handitzeko asmoz
paso de cebra iluminado

 

Antso Azkarraren etorbidearen 21ean jada badago Iruñean led bidez argiztatutako oinezkoen lehen pasabidea. Proba-pilotu hau 2020 – 2022 Bide Segurtasuneko planaren barruan dago, eta teknologia berrien ahalmena baliatu nahi du zenbait arazori irtenbide eman eta aurre egiteko, hala nola hiri-bideetan ematen diren harrapaketei. 2019an 150 harrapaketa egon ziren Iruñean; horietan 28 pertsona larri zauritu ziren, eta 115, arin. Hiru harrapaketatik bitan ibilgailuren bat zegoen tartean. 


Javier Labairu Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria eta Patxi Fernández Alorreko zuzendaria proba-pilotuaren abian jartzeko ekitaldian egon dira gaur arratsaldean. Sistemak pertsonak detektatzeko gailu bat du instalaturik oinezkoen pasabidearen sarbidean, bi aldeetan. Norbait detektatzen duenean led argien tirak aktibatzen dira, zeinak lurrean zuriz pintatutako oinezkoen pasabidearen marra horizontalen muturretan txertaturik baitaude. Horrela ikusgarritasun handiagoa dago oinezkoen pasabidean, hala oinezkoentzat nola hurbiltzen diren ibilgailuentzat. Gainera, oinezkoen pasabideaz ohartarazteko pasabidearen ondoan dauden seinale bertikalak ere led-argiekin argiztatzen dira.


Oinezkoen pasabidearen argiztapena argiteria publikoaren sarera konektaturik dago, eta hura aktibatzen den une berean pizten da, hau da, iluntzen ari denean eta ikusgarritasuna murrizten denean. Led-argiak zoru-luminaria batzuetan sartuta daude, eta ez dute inolako arazorik sortzen, ezta oztopo-sentsaziorik eragiten ere pasabidea zehakatzen duten ibilgailuei. Udalaren aurreikuspenen arabera, led-argiekin argiztatutako beste oinezkoen pasabide bat instalatuko da aurten, baina teknologia desberdinekoa, ziurrenik Gaztelugibel inguruan.
 

¿Te ha sido útil esta página?