Iruñeak kaleetako informazio euskarri bertikalak (mupiak) eta erloju-termometroak digitalizatuko ditu datozen hiru urteetan

Iruñeak kaleetako informazio euskarri bertikalak (mupiak) eta erloju-termometroak digitalizatuko ditu datozen hiru urteetan
Elementu horiek informazio eta publizitate gune gisa kudeatu eta ustiatzeko administrazio-emakida adjudikatu du datozen 15 urteetarako
mupis

Tokiko Gobernu Batzarrak mupi deituriko  euskarri bertikalen administrazio-emakida adjudikatu du, erloju-termometroak, informazio eta publizitate gune gisa kudeatu eta ustiatzeko. Kontratu berriarekin, Iruñeko 52 mupi analogikoak eta 39 erloju-termometroak digitalizatuko ditu hiru urteko epean. Gainera, esleipendunak 4 pantaila digitalen kudeaketa hartuko du bere gain, Gazteluko plazan, Yamaguchi plazan, Iturramako bulebarrean eta Anelier pasealekuan daudenena.

JCDecaux España SLU enpresari adjudikatuzaio datozen 15 urteetarako administrazio-emakida, eta osotara 1.080.000 euroko kanona ordaindu beharko du, 40.000 lehen hiru urteetan eta 80.000 hurrengoetan. Elementuen digitalizazioaz eta kanonaz gain, Iruñeko Udalak gutxienez 15 minutuko 12 tarte izanen ditu (egunean 3 ordu) mupi digitalen programazioan, herritarrendako interesgarriak diren udal-kanpainak eta informazioa zabaldu ahal izateko. Horrela, Iruñeko Udalak egungo informazio eskaria eta kaleak eskatzen dituen eduki dinamikoak egokituko ditu.

Emakidak bere gain hartzen du infomazio-panel hauek Lezkairuko edo Erripagañako hiri-garapen berrietan kokatzea, oraindik ez baitute horrelako elementurik. Mupiak eta erloju-termometroak digitalizatzeak aldeetako batean pantaila jartzea dakar, edukiak bertan emateko. Beste aldeak publizitate analogikorako toki izaten jarraituko du, hots, kartelak jartzeko euskarri gisa erabiliko da. Iruñeko Udalak 30 alde izanen ditu udal-kanpainetarako. 

¿Te ha sido útil esta página?