Iruñeak gogora ekarri ditu Joaquin Imaz, Carlos Sanz, Alfredo Aguirre eta Francisco Miguel ETAren biktimak, atentatuen lekuan plaka bana jarrita

Iruñeak gogora ekarri ditu Joaquin Imaz, Carlos Sanz, Alfredo Aguirre eta Francisco Miguel ETAren biktimak, atentatuen lekuan plaka bana jarrita
Biktimen senideen aurrean, Iruñeko Udalak eta ANVITEk ETAk eraildakoen memoria ikusarazi eta duindu dute
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

ETAk atentatu hilgarriak egin zituen hiru lekutan gaur goizean jarritako lau plakek gogora dakartzate Joaquín Imaz Martínez, Carlos Sanz Biurrun, Alfredo Aguirre Belascoáin eta Francisco Miguel Sánchez biktimak. Ekitaldi xumea egin da leku horietako bakoitzean, lau biktimen senitartekoak bertan zirela, eta haien memoria omentzeko, aitortzeko eta duintzeko balio izan du. Martxoan eta apirilean zehar plaka gehiago jarriko dira ETAk erail zuen Iruñeko tokietan.

Iruñeko Udalak eta ETAren Terrorismoaren Nafarroako Biktimen Elkarteak (ANVITE) lankidetza hitzarmena sinatu zuten iazko irailean, ekimen hori aurrera eramateko. Gaur goizean, Enrique Maya Iruñeko alkateak eta José Ignacio Toca ANVITEko presidenteak lehen plaka horiek jartzeko ekitaldi instituzionaletan parte hartu dute, ETAk atentatu hilgarriak egin zituen hiru lekutan. Ekitaldi horietan izan dira, halaber, Javier Remírez Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, José Luis Arasti Gobernuaren ordezkaria Nafarroan eta Unai Hualde Parlamentuko presidentea.

Honako hauek ere parte hartu dute: José María Borja Nafarroako Polizia Nazionalaren buru nagusia, Juan Carlos Zapico foruzainburua, José Santiago Martín Guardia Zibilaren koronel burua Nafarroan, Francisco Martínez Lozano Nafarroako komandante militarra eta Javier Goya Iruñeko udaltzainburua. Politikariei dagokienez, Iruñeko Udalean eta Nafarroako Parlamentuan ordezkariak dituzten talde guztietako zinegotziak eta parlamentuko bozeramaileak izan dira, EH Bildukoak salbu. Azkenik, herritarren eta biktimen honako elkarte hauen ordezkariak izan dira: Tomas Caballero Fundazioa, Terrorismoaren Biktimen Fundazioa, Terrorismoaren Biktimen Elkartea (AVT), Vecinos de Paz edo Libertad Ya.

Hiru oroimen leku

Lehen plaka 1977ko azaroaren 26an ETAk Iruñean bere lehen biktima hil zuen lekuan jarri dute. Joaquín Imaz Infanteria Armatuko komandanteburua tirokatu zuten, zezen-plazan aparkatuta zuen autora zihoala. Arrieta kalean, 11. zenbakiaren parean, plaka batek hilketa hori gogoratzen du gaur goizetik. Maria del Carmen Imaz alabak hitz batzuk esan ditu, eta plaka horren erreplika bat jaso du.

Ondoren, Joan Labritekoaren kaleko 25. zenbakira joan dira, non tiroz hil baitzuten Carlos Sanz Biurrun polizia nazionala, 1979ko urriaren 8an. Bi terroristak hainbat tiro bota zizkioten ondo-ondotik, arratsaldeko hirurak baino pixka bat lehenago, ibilgailua ixten ari zela, inguruan aparkatu ondoren. Carlos Sanzen arrebak, María Sanzek, esker oneko hitzak eskaini ditu, eta plakaren erreplika jaso du, baita ere.

Azkenik, Alfredo Aguirre Belascoáin 13 urteko gaztea eta Francisco Miguel Sánchez polizia nazionala gogoratu dituzte, Xabier kaleko 16. zenbakian. Biak 1985eko maiatzaren 30ean hil ziren, eraikineko atariaren alboan utzitako zabor poltsa batean jarritako bonba batek eztanda egin ondoren. Francisco Miguelen alabak, Verónica Miguelek, jaso du aitaren omenezko plaka, eta hitz labur batzuk eskaini dizkio. Carmen Belascoain Alfredo Aguirreren amak eta Luis Aguirre biktimaren anaiak ere plakaren erreplika jaso dute.

Plaka horietan honakoa agertzen da: biktimaren izena, “ETA talde terroristak eraila, (atentatua izan zen) egunean. Egia, memoria, duintasuna eta justizia”. Gaur goizeko hiru ekitaldietan, martxoan eta apirilean eginen direnetan bezalaxe, lore-eskaintza bat egin da biktimen omenez, eta minutu bateko isilunea egin da haiek gogoratzeko.

¿Te ha sido útil esta página?