Iruñeak entzierroaren historian hildako 16 lagunak oroituko ditu zauritu zituzten entzierroaren puntuetan haien omenezko galtzada-harriak jarrita

Iruñeak entzierroaren historian hildako 16 lagunak oroituko ditu zauritu zituzten entzierroaren puntuetan haien omenezko galtzada-harriak jarrita
Cristina Ibarrola alkateak ibilbideko lehenengo galtzada-harriaren instalazioan parte hartu du, San Domingoko aldapan

Entzierroaren ibilbidean hainbat galtzada-harri egonen dira, historian zehar ekitaldi horretan hildako pertsonak oroitzeko. Iruñeko Udalak ekimen horren bidez haien guztien oroimena bizirik mantendu nahi du. Cristina Ibarrola alkateak, gaur goizean, ibilbideko lehenengo galtzada-harriaren instalazioan parte hartu du, San Domingoko aldapan. Bertan hil zen 1969an Hilario Pardo Simón (Murchante). Plakak data eta bere izena oroituko ditu.

Guztira, 16 galtzada-harri jarriko dira ibilbide guztian zehar, entzierroan hildako 16 pertsonen oroimenez. Dokumentatu zen lehen hildakoa 21 urteko Francisco García Gurrea (Faltzes) izan zen; 1910eko uztailaren 7ko entzierroan hiriko zezen-plaza zaharreko ateetan adarkada jaso zuen eta 1911ko urtarrilaren 21ean hil zen. Oroitzapen-plakak hildako korrikalariak adarkada jaso zuten puntu zehatzetan instalatuko dira. Hala, hildakoen datuekin grabatutako galtzada-harriak instalatuko dira San Domingoko aldapan, Mercaderes eta Estafeta kaleetan, Telefónicako tartearen inguruan, kailejoian eta zezen-plazan.

Hildakoen artean Iruñeko 6 bizilagun eta Nafarroako beste herri batzuetako beste 6 daude. Halaber, hildakoen artean Badajozeko bat, Alcalá de Henaresko beste bat,Mexikoko beste bat eta Estatu Batuetako beste bat ere badaude. Adarkada baten ondorioz hil zen azkena Daniel Jimeno Romero gaztea izan zen, 27 urtekoa eta Alcalá de Henareskoa; Telefónicako tartean jaso zuen adarkada 2009ko uztailaren 10ean. 2003an hildako 63 urteko Fermín Etxeberria Irañeta iruindarrarekin batera, XX. mendean entzierroan erregistratutako heriotza bakarrak dira. 

 

ENTZIERROAN HILDAKO 16AK 

  • Daniel Jimeno Romero (Alcalá de Henares, Madril), 27 urte. 2009ko uztailak 10
  • Fermín Etxeberria Irañeta (Iruña, Nafarroa), 63 urte. 2003ko uztailaren 8an adarkada jaso eta 2003ko irailaren 24an hil zen.
  • Matthew Peter Tasio (Illinois, Estatu Batuak), 22 urte. 1995eko uztailak 13
  • Vicente Risco (Badajoz), 29 urte. 1980ko uztailak 13
  • José Antonio Sánchez Navascués (Cintruénigo, Nafarroa), 26 urte. 1980ko uztailak 13
  • José Joaquín Esparza Sarasíbar (Iruña, Nafarroa), 17 urte. 1977ko uztailak 8
  • Gregorio Górriz Sarasa (Arazuri, Nafarroa), 41 urte. 1975eko uztailak 9
  • Juan Ignacio Eraso Martiartu (Iruña, Nafarroa), 18 urte. 1974ko uztailak 12
  • Hilario Pardo Simón (Murchante, Nafarroa), 45 urte. 1969ko uztailak 12
  • Vicente Urrizola Istúriz (Iruña, Nafarroa), 32 urte. 1961eko uztailak 9
  • Julián Zabalza (Atarrabia, Nafarroa), 23 urte. 1947ko uztailak 10
  • Casimiro Heredia (Iruña, Nafarroa), 37 urte. 1947ko uztailak 10
  • Gonzalo Bustinduy y Gutiérrez de la Solana (San Luis de Potosí, Mexiko), 29 urte. 1935eko uztailak 10
  • Santiago Martínez Zufía (Iruña, Nafarroa), 34 urte. 1927ko uztailak 8
  • Esteban Domeño Laborra (Zangoza, Nafarroa), 22 urte. 1924ko uztailak 13
  • Francisco García Gurrea (Faltzes, Nafarroa), 21 urte. 1910eko uztailaren 7an adarkada jaso eta 1911ko urtarrilaren 21ean hil zen. 
     
¿Te ha sido útil esta página?