Iruñeak desgaitasunen bat duten emakumeek jasaten duten diskriminazioa du ardatz Emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzeko nazioarteko egunean

Iruñeak desgaitasunen bat duten emakumeek jasaten duten diskriminazioa du ardatz Emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzeko nazioarteko egunean
Udalak ‘Aske, ni beti aske’ kanpaina egokitu du eta bat egin du Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ekimenarekin
Fitxategi
libre que me quiero libre


Emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzeko nazioarteko egunarekin batera, azaroaren 25ean, Iruñeko Udalak  desgaitasunen bat duten emakumeengan jarri nahi izan du arreta, ‘Aske, ni beti aske’ kanpaina haiekiko egokituta, diskriminazio bikoitza jasaten baitute. Hainbat ikerketaren arabera, indarkeria matxista pairatzeko duten arriskua bost bider handiagoa da desgaitasunik ez duten emakumeen artean baino. Hori dela eta, Udalak kanpainaren irudi berri bat aurkeztu du, desgaitasunen bat –entzumenezkoa, ikusmenezkoa, kogniziozkoa edo fisikoa– duten emakumeak islatuz baina lelo argi bati eutsiz: ‘Aske, ni beti aske’. Proposamen horren bidez Iruñeak emakume horien errealitatea ikusarazi nahi du eta eskura dauden hizkuntza ezberdinetara egokitutako udal-baliabideak erakutsi. 

‘Por todas las mujeres, contra todo tipo de violencias/ Emakume guztiengatik, indarkeria mota guztien contra’ leloarekin diseinatutako kartelean adin ezberdinetako emakumeak agertzen dira eta askotariko desgaitasunak dituztenak: ikusmenezkoa, mugitzekoa, entzumenezkoa eta kogniziozkoa. Gaztelaniazko eta euskarazko diseinuak Navilens kode bat du, koloretako QR bat, NaviLensGO app-aren bidez gailu mugikorretatik bertara sartzeko eta komunikazioaren irisgarritasunaa bilatzen du, irakurketa errazean editatutako edukien, zeinu-hizkuntzan egindako bideo baten eta ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat prestatutako audio baten bidez. 

Kanpaina honek bat egiten du Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak eta Nafarroako Berdintasun-teknikarien Sareak azaroaren 25ari begira bultzatutako ekimenarekin. Kasu honetan, kanpainaren ‘Emakumeen aurkako indarkeria egon bada eta badira erantzuleak’ leloa, tokiko entitateek eta instituzioek partekatzen duten adierazpen instituzional bilakatu da; gaur goizean Iruñeko Udaleko Herritarren Aferen Batzordeak adierazpenarekin bat egin du, eta datorren ostiralean jendaurrean irakurriko da Udaletxe plazan eguerdiko 12:00etan. Elkarretaratze horretan bertan ‘Aske, ni beti aske’ kartelaren egokitzapena erakutsiko da.. 

Arratsaldean, Udalak  Eraso Sexisten kontrako Emakumeen Plataformak deitutako mobilizazioan parte hartzera animatzen ditu herritarrak; azaroaren 25ean, ostiralarekin eginen da, 20:00etan, Gazteluko plazan. Eta jada ohikoa den bezala, Udaletxeko fatxada morez argiztatuko da gogorarazteko Iruñea ‘emakumeek edozein esparru eta testuingurutan pairatzen duten diskriminazioen ondoriozko sexu indarkeria mota guztien” aurka dagoela eta elkartasuna adierazten diela ‘eraso edo hil dituzten emakume eta neskatoei, indarkeria sexistari aurre egin behar dioten emakumeei eta haien seme-alabei’, eta aldi berean gogorarazteko "gizon guztiak, adin orotakoak premiatzen dituela, emakumeen kontrako indarkeria mota guztien aurrean konpromisoak eta jarrera aktiboak har ditzaten"’.

Ekintza horien guztien helburua da pertsona anonimoen eta instituzioen ahotsak batu eta laguntza aktiboa lortzea ikusarazteko indarkeriak generoa baduela eta Administrazio Publikoek emakumeen aurkako indarkeriek sortzen dituzten egiturazko desberdintasun guztien aurka aktiboki lan egiteko konpromisoa hartzen dutela. 

‘Aske, ni beti aske’
“Aske, ni beti aske” Iruñeko Udalaren kanpaina instituzional bat da, emakumeei ahalduntzeko baliabideen berri emateko, indarkeriari aurre egiteko eta gizartea kontzientziatzeko. Komunikazio apustu hori 2021eko otsailean sortu zen, itxialdiaren ondoren, eta A-25eko kartelean islatzen diren lau desgaitasun moten ordez bizitzako aro ezberdinetan zeuden emakumeak agertzen ziren: helduak, adin ertainekoak, gazteak eta nerabeak.

Kanpainaren asmoak indarkeriazko egoeren aurreko erreakzioak biltzen ditu, baina haren helburua zabalagoa da, prebentzioa eta emakumeek beren askatasunari buruz duten kontzientzia baliabide publiko eta doakoek babesten dutela gogorarazten baitu: prestakuntza jasotzeko, beste bizimodu batzuk ezagutzeko edo babes-sareak eratzeko espazioek. Hala, Iruñeko emakumeek eta neskek, besteak beste, honako baliabide hauek dituzte eskuragarri: Iruñeko Emakumeen Etxea (Agoitz k. 9 eta 948110230 telefonoa), Emakumeen Dokumentazio Zentroa-Liburutegia (Emakumeen Etxea, 948225991 telefonoa eta ), Ematic – Emakumeendako informazio, prestakuntza, eta informatika-aholkularitzako Zentroa (Compañía k. 19, 948224594 telefonoa eta ematic@pamplona.es) eta Harrotu – Sexu- eta genero-aniztasunerako udal-zerbitzua (San Gregorio k. 28; telefonoa: 948 22 63 26 eta lgtbi@pamplona.es). Kultura eta Berdintasuneko Alorrarekin harremanetan jartzerik ere badago (Descalzos k. 72, 948420150 telefonoa eta igualdad@pamplona.es)

Indarkeria egoeretan sartuta dauden emakumeendako edo indarkeria jasaten ari den emakume bat ezagutzen dutelako informazioa edo aholkularitza nahi dutenendako, baliabide zehatzak daude, hala Iruñeko Udalak  nola beste entitate batzuek bultzatuak. Esparru horretan honako zerbitzuak daude: Larrialdietarako 112 eta Udaltzaingoaren 092 telefonoak, Emakumeendako Udal Arreta Zerbitzua – EUAZ (948420940 telefonoa edo smam@pamplona.es), Delituen Biktimei Laguntzeko Bulegoa (848423376 telefonoa eta ofidel@navarra.es) eta Iruñeko Abokatuen Elkargoaren Emakumeendako Laguntza Juridikoko Zerbitzua (948221475 telefonoa).

¿Te ha sido útil esta página?