Iruñeak dena ematen du Osasunaren alde, eta herritarrei Errege Kopako finaleko partidarako elkartasun bideoak grabatzeko aukera eskaini die

Iruñeak dena ematen du Osasunaren alde, eta herritarrei Errege Kopako finaleko partidarako elkartasun bideoak grabatzeko aukera eskaini die
Udalak iruindarrei deia egin die apirilaren 27an, ostegunarekin, 17:00etatik 20:00etara, Udaletxeko ezkaratzera bertaratu eta bideoak bakarka edo taldeka grabatzeko
foto


Iruñeko Udalak hiriko sentimendu gorritxoari ikusgaitasuna eman nahi dio, eta, horregatik, herritarrek Osasunarekiko elkartasuna adierazteko kanpaina bat sortu du. Iruñeko Udalak iruindar guztiei deia egin die Udaletxeko ezkaratzera joateko, ostegunean, hilak 27, 17:00etatik 20:00etara, beren elkartasun mezuak grabatzeko. Kamera batek elkartasun mezu guztiak jasoko ditu, eta horiekin bideoa muntatuko da, Iruña Osasunarekin dagoela erakusteko. “Aurpegia, ahotsa eta adorea eta behar den guztia ematen dugu gure taldearen alde” dio kanpainak. 

Nahi duten iruindarrak bakarka, familiartean edo kuadrillarekin bertaratu daitezke. Baldintza bakarrak dira Osasunako kamiseta eramatea eta taldea animatzeko gogo handia izatea, mezu motibatzailea grabatzeko. Bideo horiek guztiak gero Udalaren sare sozialen eta Udalak dagoeneko hiriko hainbat auzotan dituen hogei bat mupi digitalen bidez zabalduko dira. Gainera, Gazteluko plazako pantailetan proiektatuko dira Errege Koparen emanaldiaren aurreko orduetan.

Maiatzaren 6an, larunbatarekin, Iruñeko Udalak lau led pantaila instalatuko ditu Gazteluko plazan, bat plazaren alde bakoitzean, Errege Koparen emanaldia eremu guztietatik ikusi ahal izateko. Gainera, pantaila horiek zortzi soinu-dorrerekin eta DJ baten ikuskizunarekin osatuko dira, partidaren eguneko arratsaldean herritarrak animatu eta entretenitzeko. Jarduera guztiak sareetan jarraitzen ahalko dira #IruñaOsasunarekin traolaren bidez.

#IRUÑAOSASUNAREKIN

•    Iruñeko Udaleko ezkaratzera joateko deia
o    Apirilak 27, osteguna 17:00etatik 20:00etara
o    Osasunako kamisetarekin
o    Banaka, bikoteka, kuadrillan...

•    4 led pantaila eta 8 soinu-dorre instalatuko dira Gazteluko plazan
o    Maiatzak 6, larunbata
o    Animazioa DJarekin
 

¿Te ha sido útil esta página?