Iruñeak Baso Suteak egoteko Arriskuari aurre egiteko Udal Jarduketarako Plan Berezia du, Nafarroako Herritarren Babeserako Batzordeak homologatuta. Planaren homologazioari esker, bermatzen da Nafarroako Foru Komunitateko Baso Suteetarako Herri Babeseko Larrialdi Plan Berezian ezarritako betekizunak eta estandarrak betetzen direla.
Baso Suteak egoteko Arriskuari aurre egiteko Udal Jarduketarako Plan Bereziaren helburu nagusia da sute-arriskuen aurrean pertsonak, ondasunak eta ingurumena babestea, udal-esparruan erantzun azkarra eta koordinatua ematea bermatuta. Planak hiriaren ezaugarriak hartzen ditu kontuan: hiriaren azaleraren % 7 baino ez dago basoz beteta, eta gehienak koniferaz eta hostoz betetako zuhaitzik gabeko basoak dira. Hiriko azaleraren % 16 nekazaritzarako baliatzen da, batez ere landare belarkarak hazteko. Gainerako azalera, hau da, hiriko azaleraren % 77, antzua da.
Suteak egoteko arriskuari aurrea hartzeko, Iruñeko Udalak hainbat mantentze- eta prebentzio-lan egiten ditu urtean zehar. Hori dela eta, gune hauetan sastrakak kendu dituzte: Ziudadelan eta harresietan, Arga ibaiaren ertzean, Landaben eta Agustindarren industrialdeetan eta Etxabakoizko, Ermitagañako eta Mendebaldeako ezpondetan. Sastrakak uda baino lehen kentzen dituzte azken aldiz, udan landareak altuegi eta lehorregi egon ez daitezen.
Gainera, beste areka hauetan ere sastrakak kendu eta mantentze-lanak egiten dituzte: Magdalenako inguruan, hiltegian, Soltxateko espetxean, San José hilerrian, Taxoaren, unibertsitateko gunean, Ezkaba Txiki mendian, Belosoko eta Erreginaren aldapetan, Aróstegui etorbidean eta Lezkairun, Mutiloarekiko mugan. Makalak tomentua askatzen duen gune horiek ureztatzen dira, suteak saihesteko.
Ekintza horiek eta beste batzuk urtean zehar planifikatu dira, eta guztiak biziki onuragarriak dira arriskuak gutxitu eta gerta daitekeenari erantzuteko gaitasuna hobetzeko, hala nola egun hauetako tenperatura altuak. Autonomia-erkidego bakoitzean suteak egoteko arrisku-mailak egunero berritzen dira, eta Aemeten webgunean kontsultatzen ahal dira. Egun hauetako tenperatura altuen harira, herritarrei eskatzen zaie kontu handiz ibiltzeko, baso-sute bat eragin ez dezaten: gogorarazten da su egitea debekatuta dagoela baimendu gabeko guneetan, eta tresnak eta ibilgailuak arretaz erabili behar direla.