Iruñeak abian jarriko du Elurteei aurre egiteko Plana, bihar larunbatetik aurrera elur-prezipitazioak aurreikusita baitaude

Iruñeak abian jarriko du Elurteei aurre egiteko Plana, bihar larunbatetik aurrera elur-prezipitazioak aurreikusita baitaude
Planaren alerta-maila denboralearen bilakaeraren arabera egokituko da datozen ordu eta egunetan
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

Iruñeko Udalak diseinatutako Elurteei aurre egiteko 2020-2021eko Planak abian jarri du jadanik lehenbiziko alerta-maila, ‘zero-maila’, xede nagusi hartuta beharrezkoak diren prebentzio-neurriak hartzeko baliabide guztietarako koordinazio-lanak egitea, bide publikoan elurra edo izotza egoteak eragin ditzakeen arazoei aurre egite aldera. Abiatutako babes-sistemak meteorologo bat dauka eta hura etengabe ari da aztertzen Iruñerako aurreikusita dauden aldaketak; horri esker, etengabe egokitzen da alerta-maila denboralearen bilakaerarekin bat. Planak prest ditu elurra kentzeko hiru kamioi eta bost lur orotako ibilgailu, gatzontzi barreiagailuarekin, eta giza talde bat, espaloiak erabiltzeko moduan uzteaz arduratzen dena.

Behin plana abiatuta eta egoerak hala eskatzen duen aldiro, FCC kale-garbiketa egiten duen enpresa esleipenduna arduratuko da galtzada garbitzeaz, kamioientzat eta lur orotako ibilgailuentzat, hurrenez hurren, aurrez zehaztutako hiruna zirkuituren bidez. Bestalde, lorategietako eta obretako zerbitzuen enpresa esleipendunek (UTE Jardines, Eulen eta Erri Berri), FCC eta Tasubinsarekin batera, bizilagun eta merkatariei ez dagozkien espaloiak garbituko dituzte, bai eta oinezkoen eremuak, bidezidorrak eta plazak ere. Berritasun gisara, aurten Planak Nafar Gobernuaren Tertra sareko portofono bana gehitu du elurra kentzeko ekipamendu bakoitzean. Horri esker, unitate horiek eta gainerako operatiboa etengabe komunikatuta egoten ahalko dira, koordinazioa erraztuz eta eraginkortasuna handituz. Udal-plana Nafarroako Gobernuko Elurretako Planarekin koordinatuta dago puntu guztietan.

Aholkuak istripuak eta erorikoak ekiditeko

Izotz- eta elur-denboralea datorrela ikusita, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko Alorrak aholku egiten die herritar guztiei ahal den kontu handienaz ibil daitezela bide publikoan, irristadak eta istripuak ekiditeko. Mezu hau bereziki pertsona zaharrei zuzentzen zaie, zeinei, arriskuak saiheste aldera, behar-beharrezkoa ez bada etxetik ez irteteko aholkatzen baitzaie.

Herritarren Segurtasuneko Alorrak, gogora ekarri nahi du, baita ere, elurra eta izotza daudenean aldatu behar dela gidatzeko modua, ahalik eta arreta handienaz gidatuta, bideetako egoerarengatik alda baitaitezke ibilgailuen erantzunak. Hori horrela, gogora ekarri nahi da errepideetan eta espaloietan izotza egoteak ekar dezakeen ezkutuko arriskua, hala ibilgailuentzat nola oinezkoentzat, izan ere, askotan, izotz-plakak ez daude begien bistan.

Hiru larrialdi-maila, eroritako elur-kopuruaren arabera

Elurteei aurre egiteko Iruñeko Planak erantzun-sistema bat ezartzen du izozteek edo elurrak eragindako egoerei aurre egiteko, eta bertan jasota dago nola jokatu behar den meteorologia-gorabehera horiek eragiten ahal dituzten arazoen ororen aurrean. Gaur goizean elurra datorrela iragarrita aktibatu den ‘zero’ alerta-maila hiru aldiz aktibatu izan da azken egunotan, non arinki elurra egin eta gatzatu ere egin baita.

Plan horrek egon daitezkeen lau larrialdi-egoera jasotzen ditu, ‘zero’ maila edo fasetik 3era arte. 1. maila eguraldiaren iragarpena betetzen denean aktibatuko da, eta, beraz, eguraldia benetan txarra denean. Une horretan abiatuko da adostutako operatiboa. Fase hori aktibatu ahalko da elurrik ez dagoenean baina bai izotza, edo elurra doi-doi gatzatzen denean (2 cm baino gutxiago). Planaren Zuzendaritza Teknikoak aginduko du fase hori aktibatzea.

2. mailako larrialdi-fasea elurtea orokorra denean (2 eta 20 zentimetro bitarteko lodiera) aktibatuko da, baina, betiere, posible denean horri Udalaren ohiko zerbitzuen bidez, hau da, oinarrizko jarduketa-ekipoen bidez, aurre egitea. Larrialdia aktibatu dela jakinarazten denean baliabideak mobilizatuko dira arazoen tamaina eta dauden aurreikuspenak kontuan hartuta. Edozein momentutan, Zuzendaritza Teknikoak Koordinazio Organo Iraunkorra dei dezake. Bideak edo oinezkoendako ibilbideak garbitzeko erabiltzen diren baliabideak Planaren Zuzendaritza Teknikoak eta Babes Zibileko arduradunek kontrolatuko dituzte, zuzenean edo Planean parte hartzen duten zerbitzuen arduradun desberdinek egindako komunikazioaren bidez. Helburua da normaltasuna berreskuratzeko behar diren operazioak koordinatzea, beharrezkoak diren baliabide guztiak jarriz eta kudeatuz. Halaber, kontrolatu eta erantzunen dira, lehentasunaren arabera, instituzio, partikular edo operatibo beraren unean uneko eskaerak. Planaren fase honetan aurreikusten da, baita ere, herritarrek unean uneko informazioa jasotzea, bide-zirkulazioari eta oinezkoenari arreta berezia emanez.

3. mailako larrialdi-fasea elurtea orokorra denean (20 zentimetro baino gehiagoko lodiera) aktibatuko da, horrek nahasmendu larriak sortzen dituenean zerbitzuetan, eta beraz beharrezkoa denean aparteko baliabide gehigarriak mobilizatzea. Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko Alorrak SOS Nafarroarekin koordinatuko du estrategia eta ezarritako operatiboa, oinarrizko zerbitzuei lehentasuna emanez. Maila honetan, Planari atxikitako makina guztiak mobilizatuko dira eta baita oinezkoendako ibilbide jakin batzuk garbituko ere, eta baloratuko da kanpoko baliabideak ere erabiltzeko aukera. Aurreikusiko da, baita ere, inplikatutako zerbitzuko langile guztiak baliatzeko aukera, errefortzuak, luzapenak eta lanaldiak aurreratzea barne. Aurreikuspenaren larriaren edo gertakariaren garapenaren arabera, Udaleko Ekintzen Koordinazio Zentrorako deia egiten ahalko da jarraipena egiteko, azken helburu bezala. Helburua da normaltasuna berreskuratzeko behar diren operazioak koordinatzea. Planaren fase honek aurreikusten du, halaber, herritarrek unean-unean informazioa jasotzea bide-zirkulazioari eta oinezkoenari buruz, Udaleko komunikabide, webgune eta sare sozialen bidez.

¿Te ha sido útil esta página?