Iruñeak 2024an lortutako garaipen eta merezimenduengatik bereziki nabarmendu diren bertako 40 kirolari omendu ditu

Iruñeak 2024an lortutako garaipen eta merezimenduengatik bereziki nabarmendu diren bertako 40 kirolari omendu ditu
Harrera Kondestablearen jauregian izan da, eta bertan Udalbatzak eta Nafarroako Federazioetako ordezkariek parte hartu dute
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak 2024an bereziki nabarmendu diren 40 kirolari iruindarren lana omendu du. Joseba Asiron Saez alkatea izan da, Udalbatzako beste kideekin batera, omentzeko ekitaldiaren buru; omenaldia Kondestablearen jauregiko patioan egin dute; bertan kirolariek eta haien familiek, eta Nafarroako Kirol Federazioko ordezkariek parte hartu dute.

Protokolo-ekitaldia Suakai taldearen musikak girotu du eta bere musika-piezetako biren (Focus eta Batalla) laburpenak jo dituzte ekitaldiaren une desberdinetan. Ondoren, alkateak hartu du hitza eta kirolari iruindarren lorpenak nabarmendu ditu. Kirolariek opari batzuk jaso dituzte. Halaber, kirolariak omentzeko aurresku bat dantzatu du Duguna Udal Dantzarien Taldeko dantzari batek, txistulariaz lagunduta.

Kirolariei dagokienez, Aritz Huarte Abadek hartu du hitza. Aritz Goalball Navarra itsuendako futbol-taldeko kidea da, eta hamargarren postua erdietsi zuten Lituaniako International Trakai txapelketan. Kirol hori, goalballa, itsuendako edo ikusteko zailtasuna dutenendako berariaz sortu zuten modalitatea da. Harreran kirolariak ama, entrenatzailea eta Pablo Segura Torres klubaren presidentea izan ditu lagun. 

Hauek dira ekitaldian parte hartu duten beste kirolari batzuk: Maite Oroz Areta, Mikel Iribarren Agudo, Pedro Romero Delgado, Juan Fernández Arcaya, Jaione Ekisoain Zaragueta, Naroa Arrasate Yárnoz, Carmen Rubio Larrión, Yeneba Sagunto, Telmo Charro Ochoa, Julen Itxaso, Leire Ruiz de Argandoña, Haizea Pinto Ilincheta, Naroa Baquedano, Nowend Lorenzo, Iván Salguero, Uxue Loizu, Uxue Murolas eta Eunate Arraiza. Beste kirolari batzuek ezin izan dute parte hartu, besteak beste, Beatriz Zudaire Garcíak, Paula Ostizek, Gonzalo Pérez Galbetek, Alex Remirok, Oihane San Martín Burgosek, Jon Pachecok  eta Javier López Vallejok; senideek haien izenean jaso dituzte sariak.

Federazioen aldetik, harreran, hauek hartu dute parte: Javier Conde Zandueta Nafarroako Euskal Pilota Federazioko presidenteak; Juan Domingo Pascual Iglesias eta Cristina Rodríguez Frechoso Nafarroako Halterofilia Federazioko presidente eta idazkari nagusi eta diruzainak, hurrenez hurren; José B. Areta Iriarte Nafarroako Judo Federazioko presidenteak; Miren Eizmendi Rodríguez Mendi eta Eskalada Kirolen Nafarroako Federazioko presidenteak; Andres Fermin Garde Yagüe Nafarroako Eskubaloi Federazioko presidenteak, eta José Rafael del Amo Arizu Nafarroako Futbol Federazioko presidenteak.


SARITUTAKO KIROLARIAK

  • Nabarmendu dituzten iruindar kirolariak (alfabetikoki):

    • Iker Aramendia Mars

    • Eunate Arraiza Otazu

    • Naroa Arrasate Yárnoz

    • Naroa Baquedano Mezquíriz

    • Urko Berrade Fernández

    • Telmo Charro Ochoa

    • Jaione Ekisoain Zaragueta

    • Juan Fernández Arcaya

    • Sergey Hernández Ferrer

    • Aritz Huarte Abad

    • Mikel Iribarren Izurzu

    • Julen Itxaso Guillén

    • Mikel Merino Zazón

    • Francisco Javier Lerga Garayoa

    • Uxue Loizu Ascaso

    • Javier López Vallejo

    • Nowend Lorenzo Cabrera

    • Alberto Munárriz Egaña

    • Uxue Murolas Aguerri

    • Iñaki Olóriz Sanz

    • Aimar Oroz Huarte

    • Maite Oroz Areta

    • Paula Ostiz Taco

    • Jon Pacheco Dozagarat

    • Gonzalo Pérez Galbete

    • Nora Pérez Malón

    • Haizea Pinto Ilincheta

    • Alex Remiro Gargallo

    • Pedro Romero Delgado

    • Carmen Rubio Larrión

    • Leire Ruiz de Argandoña Otano

    • Yeneba Sagunto Lechado

    • Iván Salguero Oteiza

    • Oihane San Martín Burgos

    • Yolanda Soler Grajera

    • José Tomás Toro Barroso

    • Ariane Toro Soler

    • Unax Uterga Flamarique

    • Nico Williams Arthuer

    • Beatriz Zudaire García

¿Te ha sido útil esta página?