Iruñeak 102.000 euro jarriko ditu aurten 15 auzoetako jai-batzordeek kultur ekitaldiak eta jai tradizionalak antolatu ditzaten

Iruñeak 102.000 euro jarriko ditu aurten 15 auzoetako jai-batzordeek kultur ekitaldiak eta jai tradizionalak antolatu ditzaten
Hitzarmenen laguntzari esker inauteriak, auzoetako festak, Olentzeroren kalejira eta auzoetako egunak antolatuko dituzte

Kultura sustatzeko eskumenen barruan, Iruñeko Udalak 15 hitzarmen sinatuko ditu inauterien aurretik hiriko auzoetako beste horrenbeste jai-batzorderekin. 2025eko aurrekontuko 82.500 euro erabiliko dituzte horretarako. Halaber, beste 20.000 euro aparteko ospakizun batera daude bideratuta: Txantrearen sorreraren 75. urteurrenera, hain zuzen ere. Ekitaldi berezi hori barne hartuta, auzoetarako jaien finantzaketa 102.000 eurokoa izanen da, 2024an baino % 28 handiagoa.

Hitzarmena jai-batzordeek eta Iruñeko Udalak sinatuko dute, helburu hauekin: urteko jai-egutegiari bultzada ematea eta partekatutako plangintza baten barruan doitzea, eta auzoetako jaiak antolatzeko prozesuan herritarrak aintzat hartzea.

Dirulaguntzen banaketa hauxe izanen da: Txantreak aparteko finantzaketa izanen du bere 75. urteurrena dela-eta, etagainontzeko Udalek 5.500 euro jasoko dituzte gehienez ere, jaietarako beharrezko azpiegiturak alokatu ahal izateko (eszenatokiak, komunak, elektrizitate-harguneak...). Zenbateko horren bidez, ekitaldi hauek ordainduko dituzte: kultur ekitaldiak, jai tradizionalak (inauteriak, Olentzero, auzoetako egunak...) eta 2025eko auzoetako jaiak. Gainera, hitzarmenetan jarduera batzuetarako tasen ordainketa ezabatuko da, eta barrak jartzea baimenduko da, dirua eskuratu, eta antolatutako ekitaldiak ordaintzeko.

Dinamizazio parte-hartzailea, kulturala eta soziala
Hitzarmena urtero berrituko dute, eta, hari esker, erakundeek babesa emanen diete jai-batzordeei. Izan ere, jai-batzordeak funtsezkoak dira bertako kultura, herritarren parte-hartzea eta gizarte-kohesioa sustatzeko.   Hitzarmenak sinatzeari esker, finantzaketarako eta elkarlanerako ildoak ezartzen dira, auzo bakoitzeko jaiak mantendu eta hobetzeko.

Hitzarmenak datorren asteetan sinatuko dituzte Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkariak eta jai-batzordeek.  Jai-batzordeak irabazi asmorik gabeko elkarteak dira, eta auzoetan askotariko jarduera soziokulturalak antolatzen dituzte.  Udalaren ustez, bi erakundeen arteko lankidetzaren helburuak dira auzo bakoitzeko herritarren dinamizazio parte-hartzailea, kulturala eta soziala bultzatzea, jai-giroa eta kultura hiri-espazioetan sustatzea eta elkarte-sare kulturalari mesede egitea.  

Aurreikusten da auzo hauekin sinatzea hitzarmenak: Arrosadia, Azpilagaña, Buztintxuri, Alde Zaharra, Etxabakoitz, Bigarren Zabalgunea, Ermitagaña, Erripagaña, Iturrama, Lezkairu, Mendillorri, Arrotxapea, Sanduzelai, Donibane eta Txantrea.   

Izaera administratiboko lankidetza-hitzarmena da, zerbitzu publikoak eta baliabideak batera erabiltzea errazteko, onura publikoko jarduerak egin ahal izateko, bai eta aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzko legea betetzeko ere.  Hitzarmeneko testuetan jasotzen da akordioa bete eta gauzatu ahal izateko jarraipen-, zaintza- eta kontrol-mekanismo bat ezartzea. Horrenbestez, batzorde paritario misto bat sortuko da, bi aldeen ordezkariek osatutakoa.

Auzoetako festak bizitza komunitarioaren eta tradizioen isla dira.  Hitzarmenen bidez, Udalak aitortzen du jai-batzordeak funtsezkoak direla askotariko ekitaldiak antolatzeko orduan: besteak beste, musika, kirola, kultura eta adin guztietarako jarduerak. Halaber, jaien askotariko eredu parte-hartzaileak sustatzen dituzte.  Azkenik, Udalaren eta jai-batzordeen arteko elkarlana indartzen da, Iruñean hain errotuta dauden ospakizunak hobetzeko eta jasangarriagoak izateko.
 

¿Te ha sido útil esta página?