Iruñea udazkenean hasiko da 665 zuhaitz eta zuhaixka landatzen Agustinos poligonoan baso autoktono bat sortze aldera

Iruñea udazkenean hasiko da 665 zuhaitz eta zuhaixka landatzen Agustinos poligonoan baso autoktono bat sortze aldera
Zuhaitz masa horrek Udalaren CO2 isurpenen zati bat konpentsatuko du
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

 

Iruñeko Udalak, Go Green Iruña estrategiaren barnean, baso autoktono bat landatuko du Agustinos poligonoko (1. Eskualdea) 4,1 hektareako lurzati publiko batean, egun landaretza espontaneoz beteta baitago. 3 urteko epean eta 2021ean hektarea batean 665 ale zein zuhaixka-espezie landatzen hasita,, Iruñean CO2-aren xurgapenean aurrera egitea ekarriko du zuhaitz-hornidura honek, hiriko berotegi-efektuko gasen isurpenen balantzea, hau da, “karbono-aztarna” hobetuz, eta hirian zuhaitz eremu berri bat sortzeaz gain biodibertsitatearen alde eginez.

Aurreikusita dagoenaren arabera, hiri parke gisa kalifikatutako gune hori (7. lurzatia - 2.069) birnaturalizatuko da, bertan baso bat sortuz, zenbait zuhaitz-espezie landatuta, hala nola ametz ilaunduna, zumarra, astigarra, urkia, intxaurrondoa eta serbala, sasitza autoktonoaz gain. Isurpenak konpentsatzeko proiektuaren baldintzak kontuan harturik, basoa basogintza-kudeaketako plan propioaz hornituta dago, zeina Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioaren laguntza teknikoaz egin baita.

Lanak udazkenean hasiko dira lurzatiaren hegoaldeko zatian, eta, aurten, 700 zuhaitz inguru landatuko dira. Baso-masa hurrengo bi urteetan 1,5 hektareatan handitzea aurreikusten da, landatutako 4 hektarea bete arte. 2021erako aurreikusitako inbertsioa 10.000 eurokoa da; zuzkidura berri honek, halaber, ondorio positibo erantsiak izango ditu, hala nola erabili gabeko gune bat birgaitzea, zoruen higadura murriztea, biodibertsitatea hobetzea eta inguruko paisaia leheneratzea. Azkenik, basoa sortzea eta horren ondorioz Berotegi-efektuko gasen (BEG) isurpenen murriztea lagungarria da hirian epe ertain-luzean klima aldaketaren kontrako borrokaren Go Green Iruña Estrategiarako. Horrez gain, karbono-aztarnaren murrizketa iraunkorrak  bide emanen dio Iruñeari  klima-aldaketaren aurkako borrokarekiko konpromisoa egiaztatzen duten eta Iruñea hiri berde gisa kokatzen duten zigilu ofizialak lortzeko. Oraingoz, 2008tik egiten ari den  ahaleginari esker “Kalkulatzen dut” zigiluaren jabe da Iruñea.

‘Karbono-aztarna’ konpentsatzea

Proiektu hau ‘Karbono-aztarnaren, konpentsazioaren eta karbono dioxidoaren xurgapen proiektuen erregistro nazionalaren’ barnean dago. Aipatu erregistroa Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioari lotuta dagoen Klima-Aldaketaren Espainiako Bulegoarena da.

2008. urtetik, Iruñeko Udalak karbono-aztarna kalkulatzen du oro har Iruñeko-mugarte osorako, sektore publikoan zein pribatuan. Aurten, Udalak, kalkulatzeaz gain, formalki erregistratu du beren instalazio eta zerbitzuen isurpenek uzten duten aztarna (Udaletxe osoaren eta erakunde autonomoen eta enpresa publikoaren elektrizitate-kontsumoak eta berokuntzarako eta Udaleko ibilgailu parkerako erabiltzen duen erregaia). Jasotako azken datuen arabera (2019) Iruñeko Udalaren urteko isurketa 5.168 tCO2-koa da.

Hori instituzioak egindako bigarren isurpen-erregistroa da, 2013an egin zenaren ostean, zeina 12.147,8 tCO2-koa izan baitzen. Jatorri-bermea duen energia-elektrikoaren ziurtagiria bezalako neurriei esker kontsumo elektrikoari lotutako isuriak ez dira berezko isuritzat hartzen, eta, beraz, Udalaren karbono-aztarna % 50 baino gehiago murriztu da (ia 7.000 tona gutxiago).

Ladatutako basoak datu ofizial hori murrizten jarraitzea ahalbidetuko du 30 urtetan zehar. Landatutako basoaren lehenengo hektarearekin konpentsatutako CO2 kopurua gutxienez 21tCO2 izanen da (programak landaketak xurgatuko dituen CO2-aren % 20 baino ez du zenbatzen konpentsaziorako) eta kopurua gorantz berraztertu daiteke basoaren hazkundearen eta garapenaren arabera. Hazkunde azkarragoko espezieak baztertu dira, larizio pinua kasu, zeinak xurgapen datuak hobetuko baitzituzten, proiektu honekin beste ingurumen-onura batzuk bilatzen direlako.

Zigilu “berdeen” sistema bat

Iruñeak, 2015. urtetik hasi zen berotegi-efektuko gasak murrizten, 2009an, Alkateen Itunarekiko hiriaren atxikimenduaren markoan, abiatu zen neurri sistema baten bitartez.. Aurreko urtean, Osoko Bilkurak aho batez berritu zuen Itunarekin duen konpromiso instituzional hori. Bere isurpenen azterketa eta kontrol horri esker, Iruñeko Udalak dagoeneko badu “Kalkulatzen dut” zigilua.

Isurpenen konpentsaziorako neurrien kudeaketak, Agustinoseko baso-proiektu honek kasu, bide emanen dio Iruñeari ‘Konpentsatzen dut’ hurrengo zigilua lortzeko. Isurpenen murrizketen parametroak mantentzen badira,  ‘Murrizten dut’ zigilua eskatuko dute hurrengoan. Ziurtagiri hauek guztiek bultzada ofiziala ematen diote Iruñea ‘Hiri berde’ gisa agertzeari eta hiri jasangarriko irudiari, herritarren bizi-kalitatea hobetzeaz gain kanpora begirako erakargarritasuna ere hobetuz.

¿Te ha sido útil esta página?