
Iruñeko Udalak, hiriko merkatarien elkarteekin lankidetzan, hiru egunez antolatuko du Iruña Stock 2024ko aukeren feria. Otsailaren 29tik (osteguna) martxoaren 2ra (larunbata), hainbat sektoretako 67 saltokik –moda, oinetakoak, estetika, osagarriak, bitxigintza, elikadura, tresneria, altzariak, kirolak, ortopedia eta aisia kasu–, merkataritza-ordutegian eginen dute kanpaina, saltokietan bertan, edo generoa kalera aterata
Iruñea Stock hiriko auzo eta merkataritza-gune guztietan egiten ahal da, baina parte-hartze handiagoa izan ohi da Alde Zaharra, Donibane, Ermitagaña eta Mendebaldea, Martín Azpilcueta, Sanduzelai, Ermitagañako azoka, Zabalguneak, Arrotxapea, Iturrama eta Mendillorrik bezala merkatarien elkartea duten auzoetan. Parte hartzen duen saltokiak kanpainaren kartelekin identifikatzen dira, eta elkarte antolatzaileek jendea auzo eta zonaldeetara joatera animatzen dute, deskontuak aprobetxatzeko.
Salgaiak kalera ateratzen dituzten saltokiek ezin izanen dute lokalaren fatxadak dituen metro linealak baino gehiago okupatu, ezta fatxadatik kanporantz bi metro baino gehiagoko tartea okupatu ere. Debekatuta dago karpak, megafonia edo elektrizitatea behar duten elementuak instalatzea (berariazko baimena izan ezean), bai eta establezimendura sartzea oztopatzen duten elementuak ere. Bide publikoan instalatutako elementu guztiak merkataritza-ordutegia amaitzean kendu eginen dira.
‘Iruña Stock’ ekimenaren lehenengo edizioak toki bakarrean egin ziren, Baluarten edo autobus geltoki zaharrean, baina duela urte batzuk saltokiek berek antolatzen dute beren establezimenduetan, hala barruan nola kanpoan. Behin neguko merkealdi-denboraldia amaituta, Iruñeko Udalak babesa ematen dio biltegiak hustu eta denboraldi berriko salgaiak jasotze aldera, tokiko merkataritza-marka ikusarazteko eta stocka likidatzen laguntzeko sustapen-ekintza horri, ondoren.