Iruña Stock 2022 ekimenak hiru egunez deskontuak ekarriko ditu hiriko ehun bat establezimendutara

Iruña Stock 2022 ekimenak hiru egunez deskontuak ekarriko ditu hiriko ehun bat establezimendutara
Udalak eta Iruñeko merkatarien elkarteek ekimen hau martxan jarri dute hiriko merkataritza dinamizatzeko
pamplona stock euskera

 

Ostegun, ostiral eta larunbatean itzuliko da hiriko dendetara ‘Iruña Stock’ kanpaina, eta edizio honetan hiriko hainbat sektoretako ehun bat establezimenduk parte hartuko dute. Ekimena Iruñeko Udalak eta merkatarien elkarteek elkarlanean egin duten ekimena da, eta xede du hiriko merkataritza dinamizatzea modu bateratuan eta hiru egun zehatzetan saltokietan bertan deskontuak eskainiz.

Kanpainara atxikitako establezimenduak ‘Iruña Stock 2022’ kartelarekin identifikatuko dira, eta ikus daitekeen toki batean jarriko dira bezeroei jakinarazteko hautatutako egunetan zehar deskontu bereziak dituzten produktuak eskainiko dituztela. Guztira, hiriko 9 merkataritza-eremutako negozioek parte hartuko dute, zehazki, Zabalgune, Alde Zahar, Iturrama, Arrotxapea, Sanduzelai, Donibane-Ermitagaña-Mendebaldea, Martín Azpilcueta, Mendillorri eta Txantreakoek.

‘Iruña Stock 2022’ ekimeneko parte-hartzaileen artean honako hauek saltzen dituzten establezimenduak daude: moda, oinetakoak, kirola, osagarriak, elektronika, informatika, telefonia, elikadura, altzariak, apaingarriak, loreak eta landareak, oihalak, haurrendako artikuluak, etxerako gauzak, komunak eta osagarriak eta musika-instrumentuak. Era berean, badaude liburu-dendak, ile-apaindegiak, estetika-zentroak, optikak, bitxi-dendak, lurrin-dendak, farmaziak, masaje-zentroak, belar-dendak eta burdindegiak.

Kanpaina horren helburua hiriko eta hurbileko merkataritza sustatzea da, deskontu bereziak jaso nahi dituzten herritarrei aukera emanez, azoka handi batera joan behar izan gabe, deskontu horiez gozatzeko. Formatuak hiriko kaleak berak eta auzoak herritar guztiendako eskuragarriak diren deskontuen erakusleiho bihurtuko ditu. Era berean, merkatariek egun jakin batzuetan deskontu bateratuak eskaintzeko indarra balia dezakete, beren establezimendua eta produktuak ezagutarazteko, bai eta arreta emateko modua ere, pertsonalizatua eta espezializatua , hurbileko establezimenduen nortasun-ikur den aldetik.

2007tik Iruñeko Udalak, merkatarien elkarteekin lankidetzan, Iruña Stock sustapen-kanpaina antolatzen du, hiriko merkataritza sustatzeko xedez. Izan ere, une hauetan, merkatariek hurrengo denboraldiari begira bere biltegiak hustu nahi dituzte.

¿Te ha sido útil esta página?