Iruña Musika Ekintzak talentu gazteen aldeko apustua egin du aurten ere, eta zazpi musika-proposamen eginen ditu datozen bi asteetan Kondestable Civivoxean

Iruña Musika Ekintzak talentu gazteen aldeko apustua egin du aurten ere, eta zazpi musika-proposamen eginen ditu datozen bi asteetan Kondestable Civivoxean
Kontzertuak otsailaren 12tik 25era eginen dira sarrera librearekin, nahiz eta programatutako familia-ikuskizunerako aldez aurretik izena eman behar den

Pamplona Acción Musical
 

Entrebescant taldeak emanen dio hasiera astelehenean Iruña Musika Ekintza (PAM’24) zikloari, eta El Cid jaio zeneko 975. urteurrena ospatzeko errepertorio-proposamen bat taularatuko du. Gazteen talentua ezagutarazteko helburuarekin duela hamarkada bat baino gehiago martxan jarri zen zikloan antolatutako zazpi emanaldietako bat izanen da. Ikuskizun guztiak Kondestable Civivoxean eginen dira, eta sarrera librea izanen dute leku guztiak bete arte, nahiz eta Biolontxelo bertso finduna familia-ikuskizunean aldez aurretik izena eman behar den. Zikloa Albéniz fundazioarekin eta AIEnRuta – Clásicos programarekin elkarlanean eginen da.

El cantar del destierro da Entrebescant taldeak bere ikuskizunerako aukeratu duen izenburua. Erdi Aroko musika eta ahozko tradizioko musika kontrajartzen dira Las Huelgaseko eskuizkribuan eta sega-kantuen, gurpil-dantzen eta Gaztela eta Aragoiko joten salda berean isurtzen diren tradizio gregoriar eta andaluziarretako eskuizkribuetan jasotako lanekin. El Cantar del mío Cid lanaren zatiak ere tartekatzen dira El Ciden epopeia ardatz gisa ez galtzeko. Entrebescant taldea honako hauek osatzen dute: Alaia Belaunzara (harpa eta alboka), Livia Camprubí (bihuela eta ahotsa), Pablo F. Cantalapiedra (flautak, perkusioak, ahotsa), Víctor Gallego (perkusioak) eta Bea Peña (ahotsa, zarrabetea, perkusioak). Kontzertu hori AIEnRuta – Clásicos programaren laguntza du. 

Otsailaren 16an, ostiralarekin, 19:30ean ere, Cristina González Sanz-Gómezek eta Raquel Ortega Ilarreguik osatutako biolontxelo eta harparako duoaren txanda izanen da. Errepertorio askotarikoa duen kontzertua izanen da, eta barrokotik XX. mendera –estilo erromantikoa nagusi zen– arteko piezak barne hartuko ditu. Programaren gehiengoa duoan egiten da, bakarkako pieza batzuk badituen arren. Hurrengo egunean, otsailaren 17an, 18:00etan, Biolontxelo bertso finduna izeneko familia-ikuskizuna programatu da, Hello-Celloren eskutik. Javier Navascuésen eta Eva Niñoren biolontxeloak elkarrekin solastuko dira. Begiak itxi eta soinuez gozatzera gonbidatuko dituzte ikusleak, poesia eta musika uztartzen dituen ikuskizun batean. Jarduera horretan aldez aurretik izena eman behar da 010ean, Civivox sarean edo www.pamplonaescultura.es/eu webgunean 

Eta otsailaren 18rako (igandea), 12:00etan Dúo Atman taldearen arpa, biolin eta ahotsen kontzertu bat. Anne-Pierre Pitet harpa-jotzaile suitzarrak eta Dani Velasco biolin-jotzaile iruindarrak sentsibilitate bat partekatzen dute, bidaiak eta atzerriko hizkuntzak gustuko baitituzte biek. Beste kulturekiko irekitasunak eta askotariko bizi-esperientziek, laguntza humanitarioa kasu, musika errepertorio zabala esploratzera eraman ditu, mundu osoko doinu eta abestiekin, beti jatorrizko hizkuntzan kantatuak.

Sonata, laukotea eta tronboia
Otsailaren 21ean, asteazkenarekin, 19:30ean, María Salvatori biolontxelo-jotzaileak eta Ofelia Montalván piano-jotzaileak osatutako duoak joko du. Brahmsen 2. sonatak eta Xostakovitxen sonatak osatutako programa eskainiko dute. Kontzertua Albéniz fundazioarekin elkarlanean antolatu dute. 

Bi egun geroago, otsailaren 23an, ostiralarekin, 19:30ean ere, Cuarteto Ascot taldearen emanaldia antolatu da. Bere ikerketa- eta interpretazio-jarduera bidegabe ahaztutako Espainiako emakume konpositoreen errepertorio askotarikoa, orekatua, berdintasunezkoa eta berritzailea aurkeztean oinarritzen da, izen ezagunagoekin batera, normalean espainiar musikatzat hartzen dena baino ikuspegi zabalagoa eskainiz. Laukotea Irene Comesaña Aguilarrek (pianoa), Celia Molina Gómezek (biolina), Esther Fernández Olallak (biola) eta Clara Riviére Visierrek (biolontxeloa) osatzen dute. 

Zikloa otsailaren 25ean, igandearekin, 12:00etan amaituko da, Dúo M&M taldearen eskutik, tronboiaren familiako ohiz kanpoko musika-proposamen batekin, zeinetan tronboi tenorea, tronboi altua eta tronboi baxua aurkeztuko baitira musika-programa berean eta askotarikoan. Europan eta Amerikan zehar ibilbide musikal bat eginen da historian zehar tronboiarentzat idatzitako errepertorioaren inguruan, talde horretarako lan originalak, transkripzioak eta moldaketak barne. Besteak beste, Mozarten, Weberren, Fallaren, Albénizen, Pryorren eta Gershwimen lanak barne hartuko ditu. Ángel Morenok (tronboiak) eta Jonathan Millak (pianoa) osatzen dute duoa. 
 

IRUÑA MUSIKA EKINTZA. KONDESTABLE CIVIVOXA. OTSAILAK 12 - 25

Otsailak 12, astelehena. 19:30. Sarrera librea, leku guztiak bete arte

  • Entrebescant. ‘El cantar del destierro. Antzinako musika tradizionala
  • Alaia Belaunzara (harpa eta alboka), Livia Camprubí (bihuela eta ahotsa), Pablo F. Cantalapiedra (flautak, perkusioak, ahotsa), Víctor Gallego (perkusioak) y Bea Peña (ahotsa, zarrabetea, perkusioak). AIEnRuta - Clásicos programarekin elkarlanean.
     

Otsailak 16, ostirala. 19:30. Sarrera librea, leku guztiak bete arte

  • Biolontxelo eta harparako duoa
  • Cristina González Sanz-Gómez (biolontxeloa) eta Raquel Ortega Ilarregui (harpa)
     

Otsailak 17, larunbata. 18:00. Sarrera librea, aldez aurretik izena emanda 010ean, Civivox sarean edo www.pamplonaescultura.es/eu webgunean

  • Biolontxelo bertso finduna. Hello-Cello. Familia-ikuskizuna
  • Javier Navascués eta Eva Niño (biolontxeloak) eta Iñaki de Miguel (poesia)
     

Otsailak 18, igandea. 12:00. Sarrera librea, leku guztiak bete arte

  • Dúo Atman. Harpa, biolin eta ahotsen kontzertua. Europako eta munduko ahots- eta instrumentu-musika 
  • Anne-Pierre Pitet (harpa eta ahotsa) eta Dani Velasco (biolina eta ahotsa) 
     

Otsailak 21, asteazkena. 19:30. Sarrera librea, leku guztiak bete arte

  • Biolontxeloa eta pianoa
  • María Salvatori (biolontxeloa) eta Ofelia Montalván (pianoa). Albéniz fundazioarekin elkarlanean.
     

Otsailak 23, ostirala. 19:30. Sarrera librea, leku guztiak bete arte

  • Cuarteto Ascot. Pianoa, biolina, biola eta biolontxeloa
  • Irene Comesaña Aguilar (pianoa), Celia Molina Gómez (biolina), Esther Fernández Olalla (biola) eta Clara Riviére Visier (biolontxeloa)
     

Otsailak 25,igandea.12:00. Sarrera librea, leku guztiak bete arte

  • Dúo M&M. Tronboia eta pianoa.
  • Ángel Moreno (tronboiak) eta Jonathan Milla (pianoa) 
¿Te ha sido útil esta página?