‘Iruña Hiria’ XIV. Nazioarteko Poesia Sarirako lanak apirilaren 30era arte aurkez daitezke, euskarazko zein gaztelaniazko modalitateetan

‘Iruña Hiria’ XIV. Nazioarteko Poesia Sarirako lanak apirilaren 30era arte aurkez daitezke, euskarazko zein gaztelaniazko modalitateetan
Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak sustatzen dute saria eta 3.000 euro banatzen dituzte modalitate bakoitzean
XIV Premio Internacional de Poesía ‘Ciudad de Pamplona’

Apirilaren 30eko 14:00etan amaituko da Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak sustatutako Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren XIV. ediziora lanak aurkezteko epea, euskarazko zein gaztelaniazko modalitateetan. 3.000 euroko bi sari banatuko dira, hizkuntza-modalitate bakoitzeko bana. Pertsonak oro lehiatu daiteke, edozein nazionalitate izanda, betiere aurkezten diren lanak gaztelaniaz edo euskaraz idatziak badira.
 

Sariketa abian jartze aldera Iruñeko Udalak hitzarmen bat sinatu du Nafar Ateneoarekin, eta 6.000 euroko gastua hartu du bere gain, dirutan emango diren sarietarako. Sariketaren xedea literatur sormena sustatu eta hedatzea da eta egileak ezagutaraztea.  Iazko edizioan gaztelaniaz Aitor Francos eta euskaraz  Mikel Arruabarrena izan ziren irabazleak. Epaia ekainean ezagutaraziko da eta epaimahaiaren osaera ere une horretan emanen da aditzera.
 

Argitaragabeko eta beste sariketa batzuetara aurkeztu gabeko lanak
 

Sariketa honetara aurkezten diren lanek argitaratu gabeak izan behar dute oso-osorik, sari hau baino lehen epaitu diren poesia-lehiaketetan saririk eskuratu gabeak,  eta aldi berean egiten ari den beste poesia-lehiaketa batean aurkeztu gabeak. Gaia eta forma libreak izanen dira, eta luzera, 400 eta 800 bertso-lerro bitartekoa. Lanen lau ale aurkeztu behar dira, elkarrengandik bereizita eta DIN A-4 tamainan, orriak behar bezala zenbakiturik eta josita, grapatuta edo koadernatuta. Poemak tarte bikoitza utziz eta orriaren alde bakarretik mekanografiatuko dira. Aurreko urteetan irabazle izandakoak ezin izanen dira aurkeztu.
 

Jatorrizko lanak ikurritz eta plikako sistemaren arabera aurkeztu beharko dira. Azalean, izenburua eta ikurritza idatziko dira. Atxikitako gutun-azal itxi batean, honako datu hauek emanen dira: egilea, nazionalitatea, helbidea, nortasun agiriaren edo pasaportearen kopia bat, harremanetarako telefono-zenbaki bat edota posta elektronikoa. Horiei guztiei egilearen bibliografia laburra erantsi beharko zaio, eta agiri bat non egiaztatuko baita lana ez dela aurketu indarrean den beste ezein literatur lehiaketatan. Aurkeztutako lana ezin izanen da erretiratu lehiaketa egiten ari den bitartean.
 

Aurkeztu nahi diren lanak posta ziurtatuaren bitartez igorriko dira Nafar Ateneora (Barañaingo etorbidea 10, 1. A, 31008 Iruña, Nafarroa), gutun-azalean honako hau adierazita: Iruña Hiria XIII. Nazioarteko Poesia Sarirako”. Halaber, posta elektroniko bidez ere igortzen ahalko dira ateneo@ateneonavarro.es helbidera, mezuari bi eranskin hauek atxikiturik: bata, egilearen datuekin eta bestea, lanarekin.
 

Iaz 366 poesia-bilduma aurkeztu ziren
 

2019an 366 poesia-bilduma aurkeztu ziren lehiaketara, 357 gaztelaniaz eta 9 euskaraz, aurreko urteetan bezala, Interneteko parte-hartzeak gora egin zuen. Gaztelaniaz aurkeztutako lanen % 65 (jasotako 357etatik 230) estatukoak ziren, eta % 35 atzerrikoak. Erkidegoka, Andaluziatik aurkeztu zituzten lan gehien (39), haren atzetik Madrildik (3)  eta Nafarroatik 23 lan iritsi ziren.
 

Atzerritik bidali zituztenen poesia-bildumei dagokienez, Kuba eta Argentina gailendu ziren, 25 eta 24 lanekin, hurrenez hurren.  Euskaraz jaso ziren 9 lanetatik 5 Nafarroatik zetozen, 3 Gipuzkoatik, eta 1 Bizkaitik. Sariketaren XII. edizioan aurkeztutako lanek parte-hartze marka guztiak hautsi zituzten gaztelaniazko zein euskarazko modalitateetan:  405 poesia-bilduma jaso ziren gaztelaniaz eta 22 lan euskaraz.

¿Te ha sido útil esta página?