‘Iruña berdea da’ programak lantegiak, ateraldiak eta aire zabaleko gimnastika-eskolak proposatzen ditu udaberri honetarako, hiriko parkeak eta lorategiak balioesteko

‘Iruña berdea da’ programak lantegiak, ateraldiak eta aire zabaleko gimnastika-eskolak proposatzen ditu udaberri honetarako, hiriko parkeak eta lorategiak balioesteko
Astelehenean irekiko da izena emateko epea Udalaren webgunearen edo 010 telefonoaren bidez

Iruñeko Udalak berriz martxan jarriko du udaberri honetan ‘Iruña berde da’ ekimena, zeinak pandemia garaian askotariko jarduerak eskaintzen baititu aire zabalean hiriko parke eta lorategietan, naturarekiko loturak sendotzeko eta ongizate fisiko, psikologiko eta soziala  modu seguruan sustatzeko asmoz. Zehazki, honako hau eskainiko da: hiriaren inguruneko hainbat zonaldeetatik ateraldiak, natura eta ingurumenarekin lotutako lantegiak, ipuin-kontalariak eta kirol-eskolak aire zabalean, Iruñeak dituen hiri-gimnasioen azpiegitura aprobetxatuz. Halaber, hiriko ingurune naturalen argazkiak egiteko zenbait ekimen abiatuko dira; horien artean nabarmentzen da erronka kolektibo bat, zeinean herritar bakoitzak parte hartzen ahalko baitu bere argazkiak bidaliz. ‘Iruña berdea da’ ekimena Udaleko kultura, turismo eta ingurumen hezkuntzako unitateen elkarlanaren emaitza da, eta izen-emateak apirilaren 19tik aurrera, ostiralarekin, egin daitezke, pamplona.es/PamplonaEsVerde webgunearen edo 010 herritarrendako arreta-telefonoaren bidez.

Ibai-pasealekua, Media Luna eta Yamaguchi parkeak edo Ziudadela dira ‘Iruña berdea da’ ekimenak hiruhileko honetarako proposatu dituen ateraldien helmuga batzuk, hiriak dituen txoko naturalak ezagutarazteko eta beren berezitasunak azaltzeko asmoz. Adituen bitartez ateraldi bakoitzean parte-hartzaileak hiri-parkeetako fauna eta florara gerturatuko dira; izan ere, parkeek, aisiarako eta paseatzeko lekuak izateaz gain, beren txokoetan ehunka animalia eta landare dituzte.

Argaren inguruetan egindako ibilbide geologikoari esker, Iruñeak eskaintzen duen paisaia aberats eta askotarikoaren jatorria eta eraketa ezagutzera emanen da. Geologian aditua den gidari batek parte-hartzaileei hiriaren historia geologikoa ‘irakurtzen’ erakutsiko die. Agertoki berean, beste proposamenetako batek fauna du ardatz. Kastoreei begira, animalia horren portaera azalduko da, non eta harentzat aldatua dagoen eta arrotza den ingurune batean eta bizirautea helburu bakartzat hartuta. Ibaiaren inguruan egindako beste ateraldi batek ezagutaraziko ditu, bertatik bertara, ingurune naturalaren kudeaketa jasangarrian, zaintzan eta ikerketan espezializatutako basozainen lanak eta gaitasunak.

 

 

Gimnastika-eskolak aire zabalean, gimnasia praktikatzeko hiriko zirkuituetan

Iruñeak atari zabaleko gimnasia praktikatzeko hogeita hamar zirkuitu inguru ditu, hiriko auzo eta zonalde guztietan banatuak. Azken hilabeteetan, eta leku itxietan edukiera mugatua dagoenez, herritarrak zuzkidura horiek geroz eta gehiago erabiltzen ari dira. Hori kontuan hartuta, ‘Iruña berdea da’ ekimenak hiruhileko honetan eskola gidatuak antolatu ditu, non azalduko baita nola erabili behar diren gailuak, gorputzarentzat ahalik eta onura gehien lortzeko. Eskolak Milagrosako Iruñeko Orfeoia parkeko zirkuituan izanen dira, eta Mendillorriko lakukoan. Eskolak Milagrosako Iruñeko Orfeoia parkeko zirkuituan izanen dira, eta Mendillorriko lakuarenan.

‘Iruña berdea da’ ekimenak proposatzen dituen jardueren artean ingurumena eta naturarekin lotutako hainbat lantegi daude. Sendabelarrak ardatz dituen beste proposamen batek parte-hartzaileak hiriko ingurunean zeintzuk aurki daitezkeen ezagutzera eramanen ditu, eta ondoren, ikasgelan sendabelarren ezaugarri sendagarriak eta erabilera terapeutikoak ikasiko dituzte. Artea ere egonen da ‘Natura sentitzea’ lantegian, non parte-hartzaileei proposatuko baitzaie ingurune naturalarekin harremanetan jartzea bere sormen-gaitasunen bitartez. Kolorea, trazua eta aztarna izanen dira jorratuko diren elementuetako batzuk. Jarduera-programak ipuin-kontalari bat ere barne hartzen du, zeinak, Bartolome gotorlekutik edo Ziudadelatik, haurrak alegiazko beste leku batzuetara eramanen baititu, natura ildo nagusi gisa duela.

Hainbat proposamen, hiriko naturara hurbiltzeko argazkigintzaren bidez

‘Iruña berdea da’ ekimenaren edizio honetako berritasun bat da erronka partizipatibo bat martxan jartzea, eta bertan herritarrei proposatuko zaie hiriko berdeguneetako edo espazio naturaletako beren argazkiak bidaltzea. Parte-hartzaileek beren argazkiak participacion@redcivivox.es helbidera bidali beharko dituzte, gaian ‘Argazki berdea’ jarriz. Gehienez ere bi argazki onartuko dira parte-hartzaile bakoitzeko, argitaratu gabeak eta beste inongo lehiaketetan erabilitakoak, eta parte-hartzaileen artean ehun euroko txartel bat zozketatuko da, argazkigintza-materiala eskuratzeko.

Ziudadelan edo Mendillorriko ur-biltegietan, besteak beste, argazkigintza maite dutenek Iruñeko ingurune naturalak eskaintzen duen guztia egiaztatzeko aukera izanen dute. Proposamenetako batek mota horretako guneetako argiak eta itzalak izanen ditu ardatz, eta beste batean, argiarekin lan egitean eskaintzen dituzten berezitasunak aztertuko dituzte. Jarduera horietan parte hartzeko gomendatzen da reflex kamera edo antzekoa erabiltzea eta argazkigintzaren inguruan ezagutzaren bat izatea. Halaber, ‘Iruña berdea da’ ekimenak Taconeran eginen den argazki-rallya proposatzen du. Enkargu txiki batzuen bidez, parte-hartzaileei, hirian bertan dauden txoko naturaletara beste ikuspegitik nola iritsi helaraziko zaie.

¿Te ha sido útil esta página?