Iruindarrei dei egin zaie ostegun arratsaldean Udaletxera joan eta Osasunari babesa emateko bideoak grabatzeko Errege Koparen finalaren karietara

Iruindarrei dei egin zaie ostegun arratsaldean Udaletxera joan eta Osasunari babesa emateko bideoak grabatzeko Errege Koparen finalaren karietara
Kamera profesional batek herritarren mezuak jasoko ditu, bakarka zein taldeka, eta partidaren egunean Gazteluko plazako pantailetan proiektatuko dira
foto



Iruñeko Udalak hiriaren babesa adierazi nahi dio bere Lehen Mailako taldeari Erregearen Koparen karietara, maiatzaren 6an, larunbatarekin, Sevillan jokatuko den finalean. Herritarrek animo-mezuak grabatu ahal izateko, Udalak iruindar guztiei dei egin die, ostegunean, 17:00etatik 20:00etara, Udaletxeko ezkaratzera Osasunako kamiseta jantzita joan daitezen.

Kamera batek zaleek jokalariei bidali nahi dizkieten mezuak jasoko ditu, Iruña Osasunarekin dagoela jasota gera dadin. Izan ere, Udalaren kanpainak parte hartzera animatzen du honako mezu honekin: “Aurpegia, ahotsa, animoa eta edozer emateko prest gaude gure taldearen alde”. Iruindarrek bakarka, kuadrillan, lagunekin, familiartean edo bikoteka grabatzen ahal dituzte bideoak. Bideo horiek Udalaren sare sozialen bidez hedatuko dira eta  #IruñaOsasunarekin traolaren bitartez egiten ahalko da gaiaren jarraipena.

Bideoak, halaber, Udalak hiriko hainbat auzotan dituen hogei bat mupi digitaletan ere ikusgai jarriko dira eta Udalak maiatzaren 6ko (larunbata) finala ikusteko Gazteluko plazan instalatuko dituen led pantailetan proiektatuko dira. Jarduera bere osotasunean jarraitu ahal izateko pantailak zortzi soinu-dorrerekin osatuko dira eta herritarrak partidaren eguneko arratsaldean animatuko dituen DJ baten ikuskizunarekin.
 

#IRUÑAOSASUNAREKIN / #PAMPLONACONOSASUNA

•    Aurpegia, ahotsa, animoa eta edozer emateko prest gaude gure taldearen alde. Osasunari babesa eman nahi diozu Errege Kopako finalean? Zatoz eta Osasuna animatzen grabatuko zaitugu!

o    Bihar, apirilak 27, ostegunarekin, 17:00etatik 20:00etara
 

¿Te ha sido útil esta página?