IrriZiklok 4 umore-ikuskizun proposatzen ditu, euskaraz, martxoaren 3tik 29ra bitarte Nafarroako Antzerki Eskolan

IrriZiklok 4 umore-ikuskizun proposatzen ditu, euskaraz, martxoaren 3tik 29ra bitarte Nafarroako Antzerki Eskolan
Sarrerak salgai daude dagoeneko, ikuskizun bakoitza bost euroan, edo ziklo osorako abonamendua 16 euroan
Fitxategi
cartel.pdf199.73 KB
cartel


Iruñeko Udalak martxoan IrriZiklo euskarazko umore-zikloaren beste edizio bat antolatu du. Lau ikuskizunak martxoaren 3tik 29ra bitarte eginen dira. Saio guztiak 19:00etan hasiko dira Nafarroako Antzerki Eskolan. Sarrerak Eskolako webgunean edo txarteldegietan eskuratzen ahalko  dira 5 euroko prezioan. Lau ikuskizunetarako abonamendua erosteko aukera ere badago, 16 euroan.

Antton Telleriak emanen dio hasiera zikloari martxoaren 3an, bere “Nekatutak” bakarrizketaren aurkezpenarekin. Barre egiteko helburu bakar eta sakratuarekin, zuzentasunaren mugak esploratzen saiatuko da, ikuskizunaren izenetik hasita.

Martxoaren 9an, ostegunarekin, IrriZiklok euskarazko antzerki-inprobisazioaren aldeko apustua eginen du, eszena dibertigarri sorta batekin. ‘Inprofestakzioan’ Xabier Flamarikek, Garazi San Martínek eta Xabier Artiedak bertsolarien bizkortasunaz helduko diete ikusleek proposatutako gaiei. Bitartean, M’Artek zuzeneko musika eskainiko du arratsalde eder bat pasatzeko barre algaraz betatako festa batean.

Programatuko den hirugarren ikuskizuna Jon Plazaolaren "Irabazi" izanen da, martxoaren 22an. Egungo gizartea konpetitiboa, krudela eta fidakaitza da: edozein zanpatzeko prest gaude besteen gainetik geratzeko. Baina Felixek ez daki zer den hori. Bizitza guztian ez du ezer irabazi, ez da irabazle sentitu… erdipurdikoa izan da beti. Hala ere, bere esparru erosoa aurkitu du inora ez daraman bidegurutze horretan, bere bizitza patetikoa justifikatu eta zentzua ematen dion dekalogo bat eratuz.

Zikloa martxoaren 29an amaituko da, Beatriz Egizabalen ‘Magma mía!’ bakarrizketarekin. Militantziatik asko, baina umoretik are gehiago duen ikuskizunak ikusle mota desberdinengan gogoeta eta barreak eragitea du helburu. Emakumeei, beren sentsazioei, sentimenduei, haserreei eta presio sozialari buruzko bakarrizketa feminista.

 

IrriZiklo 2023 Martxoak 3 – 29

  • Martxoak 3, ostirala. 19:00. Nafarroako Antzerki Eskola
    • Nekatutak. Antton Telleria
    • Sarrera: 5 euro, Nafarroako Antzerki Eskolako webgunean eta txarteldegian. Ziklo osorako abonamendua: 16 euro
       
  • Martxoak 9, osteguna. 19:00. Nafarroako Antzerki Eskola
    • Inprofestakzioa. Xabier Flamarike, Garazi San Martín, Xabier Artieda, M´arte
    • Sarrera: 5 euro, Nafarroako Antzerki Eskolako webgunean eta txarteldegian. Ziklo osorako abonamendua: 16 euro
       
  • Martxoak 22, asteazkena, 19:00. Nafarroako Antzerki Eskola
  • Martxoak 29, asteazkena, 19:00. Nafarroako Antzerki Eskola
    • Magma Mia! Beatriz Egizabal
    • Sarrera: 5 euro, Nafarroako Antzerki Eskola webgunean eta txarteldegian. Ziklo osorako abonamendua: 16 euro
¿Te ha sido útil esta página?