
Datorren asteartean, martxoak 19, Arrotxapeko auzo-eztabaidagunea eginen da Juslarrocha Civivoxean. Topaketa 18:30ean hasiko da, sarrera librea izanen da leku guztiak bete arte, eta Endika Alonso Irisarri auzoko zinegotziak eta udal-teknikariek parte hartuko dute. Iruñeko Udalak, auzo-eztabaidaguneetan ohiko den moduan, foros@pamplona.es helbide elektronikoaren bidez eta Udalaren Erabaki Iruña webgunearen bidez parte hartzeko bideak ireki ditu.
Interesdunek horien bidez uzten ahal dituzte haien proposamenak, iruzkinak, galderak eta/edo iradokizunak, astearteko auzo-eztabaidagunean komentatu ahal izateko. Eztabaidagunea zuzenean jarraitzen ahalko da Youtubeko Participa Pamplona kanalaren, Partaidetzako Alorreko sare sozialen eta Iruñeko Udalaren profil orokorren bidez. #ForoRochapea eta #ArrotxapekoEztabaidagunea traolak ezarri dira horretarako.
Auzo-eztabaidaguneek herritarren eta Iruñeko Udalaren arteko komunikazio zuzena ahalbidetzen dute, eta topagune bat sortzen dute auzoko arazoei buruzko eta horiei heltzeko hartutako neurriei buruzko informazioa lehen eskutik jasotzeko. Horrez gain, eztabaidarako eta elkarrizketarako gune bat dira, auzorako eta bertan egin asmo diren proiektuetarako proposamenak aurkezteko.
Astearteko saioan entzuteko zailtasunak dituzten pertsonendako entzumen-irisgarritasunerako egokitzapenak izanen dira: zeinu-hizkuntzako interpreteak, azpitituluak eta begizta-maileguak. Auzo-eztabaidaguneak haurrendako ludoteka zerbitzua izanen du kontziliazioa errazteko. Ludoteka zerbitzurako aurrez izena ematea gomendatzen da 948 420 266 telefonoan edo foros@pamplona.es helbide elektronikoan.
ARROTXAPEKO AUZO-EZTABAIDAGUNEA
- Martxoak 19, asteartea. 18:30 – 20:00. Juslarrocha Civivoxa
- Auzoko zinegotzia: Endika Alonso
- Ekarpenak: foros@pamplona.es helbide elektronikora idatziz, edo Udalaren Erabaki Iruña webgunean formularioa betez