Irailean, Iruñeko Udalaren hainbat zerbitzu neguko ordutegia berreskuratu dute. Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntzako Museoak (Errotazarko kalea, z.g.) joan den astetik irekitzen ditu ateak asteartetik ostegunera, 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, eta, ostiraletan, 10:00etatik 13:00etara.
Civivoxek ere ohiko ordutegiez eman zioten hasiera irailari. Kondestable Civivoxa (Kale Nagusia, 2) zabalik dago astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 22:00etara, eta, larunbat nahiz igandeetan, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara. Gainerako sei Civivoxak astelehenetik larunbatera irekita daude, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara. Iturrama, Mendillorri eta Sanduzelaiko Civivoxak igandeetan ere egonen dira zabalik, baina jaiegun horietan hartzen duten programazioaren arabera.
Gaztediaren Etxeak (Zangoza kalea, 30), berriz, astelehenetik igandera ematen du zerbitzua. Lanegunetan 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara irekitzen da; larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara; eta igandeetan, 10:00etatik 14:00etara. Era berean, Udalaren Ematic zentroak (Compañía k., 29) –berdintasunera zuzenduta eta teknologia berriak eta emakumeak binomioa ardatz dituena– herritarren eskura jartzen ditu ordenagailuak eta bilera-aretoak honako ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera,10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era, eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.
Sexu- eta genero-aniztasunari buruzko informazioa eta arreta eskaintzen duen Iruñeko Udalaren Harrotu zentroak (San Gregorio k., 28) ere berreskuratu du neguko ordutegia. Astelehenetik ostiralera irekitzen du, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.
Irailaren hasieran heldu zion berriro ohiko jendaurreko ordutegiari Zentro. Elkarlaneko guneak (Kale Nagusia 2, Kondestablearen jauregiko bigarren solairua). Neguko ordutegian, astelehenetik ostiralera izaten da zabalik, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Liburutegi publikoek ere neguko ordutegia dute jada. Hala, Etxabakoitz, Txantrea, Milagrosa, Iturrama, San Frantzisko, Sanduzelai, San Pedro eta Yamaguchiko liburutegiak astelehenetik ostiralera irekita egonen dira, 14:00etatik 20:00etara; San Frantziskoko liburutegi publikoa 08:30etik 20:30era ere egonen da irekita, astelehenetik ostiralera.
