Irailaren 4ra arte egonen da zabalik helduen ‘bizieskolarako’ izen-ematea

Irailaren 4ra arte egonen da zabalik helduen ‘bizieskolarako’ izen-ematea
Udalak, doako baliabide honen bidez, bizikletan ibiltzen ikasteko eta hirian bizikletaz ibiltzeko konfiantza irabazteko prestakuntza eskaintzen du
foto biciescuela

Mugikortasunaren Astearen aterkipean, Iruñeko Udalak berriro ere aukera emanen die herritarrei bizikletan ibiltzen ikasteko eta hiri-ingurunean doan mugitzen trebatzeko. 18 urtetik gorakoendako bizieskolaren edizio berri hori irailaren 9tik 19ra eginen da, eta 86 leku eskainiko ditu guztira. Joan nahi dutenek irailaren 4ra arte eman behar dute izena, 010 – herritarrendako laguntza telefonoaren bidez (948 420 100, sakelako telefonotik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero).

Udalak maila ezberdinetako bederatzi talde antolatu ditu. Hastapeneko, trebatzeko eta zirkulazioko eskolak izanen dira aukeran. Saioak San Pedroko Monasterio Zaharrean eginen dira, Arrotxapean, Ingurumen Hezkuntzako Museoko patioan. Talde bakoitzak lau eskola jasoko ditu, bakoitza ordu eta erdikoa, bi astetan banatuta, zirkulazioko mailan izan ezik; kasu horretan jardueraren iraupena egunean bi ordukoa izanen da. 

Hastapeneko lau talde ezarri dira eta trebatzeko beste lau, eta bakoitzean 9 leku izanen dira. Talde gehienek eskolak astelehen eta astearteetan jasoko dituzte, irailaren 9tik 17ra. Hala ere, maila bakoitzean talde bat asteazken eta ostegunetan bilduko da irailaren 11tik 19ra. Lana familia ardurekin uztartzea errazteko, goizeko eta arratsaldeko ordutegiak egonen dira. Udalak bizikleta bana jarriko die bertaratzen direnei, saioak egiteko. 

Gainera, hirian zehar ibiltzeko talde bat ere programatu da, 14 leku izanen dituena, eta beste garraio batzuekin eta oinezkoekin batera nola ibili eta bide-seinaleak errespetatzea landuko dira batez ere. Ikastaro horrek zortzi ordu izanen ditu, lau saiotan banatuta, eta asteazken eta ostegunetan eginen da, irailaren 11tik 19ra, arratsaldeko ordutegian, 17:00etatik 19:00etara. Kasu honetan, parte-hartzaileek hiri-ibilaldiak eginen dituzte, irakasleek lagunduta, eta haien bizikleta eraman beharko dute horretarako.

Oinarrizko ezagutzetatik bizikletan autonomiaz ibiltzera
Bizieskolak hainbat prestakuntza-maila eskaintzen ditu, herritarrek dituzten beharrei erantzuteko. Hala, hastapeneko taldeetan, trafikorik gabeko zirkuitu itxi batean irakatsiko zaie bizikletan ibiltzen. Bizikletaren segurtasunaren egiaztapen orokorrak egiten, balaztak kontrolatzen, bizikletatik igo eta jaisten, lerro zuzenean oreka mantentzen, ibiltzen hasten eta segurtasunez gelditzen, eta bizikletaren norabidearen kontrola hartzen ikasiko dute. 

Trebakuntza-maila, berriz, kontrol-maila handiagoarekin gidatzera bideratuta dago. Hori horrela, oinarrizkoa da aurretik bizikletan ibiltzen jakitea. Balaztak eta martxak erabiltzen ikasiko dute, eta distantziak kontrolatzen, oztopo finko eta mugikorrak baliatuz. Hastapen-mailan bezala, eskola horiek ere zirkulaziorik gabeko zirkuitu itxian emanen dira, nahiz eta honako alderdi hauek azpimarratuko diren: larrialdi-geldialdiak nola egin, bira handiak nola hartu, norabidea adierazteko esku bakarrarekin nola gidatu, eta esku bakarrarekin gidatzean zuzen joaten ikastea. 

Zirkulazioko mailari dagokionez, hirian benetako trafikoarekin ibiltzen irakatsiko zaie parte-hartzaileei. Kalean kokatzen irakatsiko zaie, modu eraginkorrean seinaleztatzen, bidegurutzeetan ezkerrera eta eskuinera biratzen, arriskua hautematen eta aparkatutako autoak eta bestelako oztopoak dauden kaleetan gidatzen.


BIZIESKOLA HELDUENDAKO

  • Izen emateak: 010 (948 420 100) telefonoan, irailaren 4ra bitarte. 
  • Tokia: Ingurumen Hezkuntzako Museoa.
  • Iraupena: Bi aste, astean 2 egunez (guztira lau saio): astelehen eta asteartean edo asteazken eta ostegunean
  • Mailak:

    MAILA. HASTAPEN MAILA: 

    1. taldea: irailak 9 (astelehena), 10 (asteartea), 16 (astelehena) eta 17 (asteartea), 10:00 – 11:30
    2. taldea: irailak 9 (astelehena), 10 (asteartea), 16 (astelehena) eta 17 (asteartea), 17:00 – 18:30
    3. taldea: irailak 9 (astelehena), 10 (asteartea), 16 (astelehena) eta 17 (asteartea), 18:30 – 20:00
    4. taldea: irailak 11 (asteazkena) eta 12 (osteguna), eta 18 (asteazkena) eta 19 (osteguna), 10:00 – 11:30

     MAILA. TREBATZEA

    5. taldea: irailak 9 (astelehena) eta 10 (asteartea), 16 (astelehena) eta 17 (asteartea), 11:30 – 13:00
    6. taldea: irailak 9 (astelehena) eta 10 (asteartea), 16 (astelehena) eta 17 (asteartea), 17:00 – 18:30
    7. taldea: irailak 9 (astelehena), 10 (asteartea), 16 (astelehena) eta 17 (asteartea), 18:30 – 20:00
    8. taldea: irailak 11 (asteazkena) eta 12 (osteguna), eta 18 (asteazkena) eta 19 (osteguna), 11:30 – 13:00

    MAILA. ZIRKULAZIOA

    9. taldea: irailak 11 (asteazkena) eta 12 (osteguna), eta 18 (asteazkena) eta 19 (osteguna), 17:00 – 19:00

¿Te ha sido útil esta página?