Iruñeko Udalak musika eta ostalaritza uztartuko ditu irailaren 16tik urriaren 8ra bitartean larunbatetan eta igandeetan garatuko den Bermutean kultur programa berriaren bidez. Izenak berak adierazten duen bezala, hainbat auzotako txoko eta plazak musikaz girotu nahi dira, herritarrak ohiko bermut orduan, 12:15etik 14:30era biltzen diren bitartean.
Bermutean zikloak Batasunaren Pribilegioaren 600. urteurreneko programazioaren lekukoa hartuko du kultur agendan, eta lau asteburutarako aire zabaleko musika jarduerak proposatuko ditu aperitiboaz gozatzen den bitarterako. Lehen edizio honetan Udal programa berri hau hiriko sei auzotara iritsiko da: Donibanera, Arrotxapeara, II. Zabalgunera, Buztintxurira, Milagrosara eta Iturramara. Zikloa bi auzotan eta saio bikoitzean eginen da astebururo: 12:15ean eta 13:30ean.
Programazioan hainbat estilotako musika taldeek parte hartuko dute, pop rocketik folkera, besteak beste, Musas y Fusas, Proud Marys, Gussy, Maider Lecumberri, Adriana Olmedo, Raúl Vital edo Go & Go disko-jartzaileekin. Tokiko musikak ere bere lekua izanen du fanfarre edo herri-musikako taldeen eskutik: esaterako, Donibaneko gaita-jotzaileak, Joaquín Mayako txistulari-taldea, Lau Haize eta Zuperri fanfarreak, Oskia txistu-taldea, Willy Folk taldea eta Viva la música abesbatza.
La Pamplonesa bandak ere parte hartuko du zikloan, urriaren 7an, 12:15ean, Iturramako Félix Huarte plazan emanen duen kontzertuaren bitartez. Emanaldi horrekin, udal bandak kontzertu ziklo berri bati ekinen dio. Normalean, Gayarre Antzokian egin ohi ditu emanaldiak, baina egokitze-lanak egiteko itxita jarraitzen duenez, aire zabalean eginen da denboraldiaren estreinaldia.
BERMUTEAN. IRAILAK 16 – URRIAK 8
IRAILA
• Irailak 16, larunbata. Donibane auzoa. Yamaguchi plaza
o 12:15: Musas y Fusas (familiartekoa)
o 13:30: San Juan eskolako gaiteroak
• Irailak 17, igandea. Arrotxapea. Anelier pasealekua
o 12:15: Joaquín Mayako Txistulariak
o 13:30: Proud Marys
• Irailak 23, larunbata. II. Zabalgunea Karlos III.aren etorbidea eta San Fermin kalearen arteko bidegurutzea
o 12:15: Oskia Txistu Taldea
o 13:30: Gussy
• Irailak 24, igandea. Donibane auzoa Azueloko Monasterioaren plaza
o 12:15: Lau Haize Fanfarrea
o 13:30: Maialen Lecumberri
• Irailak 30, larunbata. Arrotxapea. Anelier pasealekua 12:15: Willy Folk
o 13:30: Adriana Olmedo
URRIA
• Urriak 1, igandea. Buztintxuri. Erraldoien plaza
o 12:15: Musas y Fusas (familiartekoa. Euskaraz)
o 13:30: Zuperri fanfarrea
• Urriak 1, igandea. Milagrosa auzoa
o 12:15: Ziripot txaranga (Kalejira)
• Urriak 7, larunbata. Iturrama. Félix Huarte plaza
o 12:15: La Pamplonesa
• Urriak 7, larunbata. Iturramako bulebarra
o 13:30: Raúl Vital
• Urriak 7, larunbata. Milagrosa auzoa
o 12:15: Lezkairuko gaiteroak (Kalejira)
• Urriak 8, igandea. II. Zabalgunea Karlos III.aren etorbidea (Entzierroaren monumentuaren ondoan)
o 12:15: 'Viva la música' abesbatza
o 13:30: Go & Go DJak