Udal zerbitzuak neguko ohiko ordutegietara itzultzen ari dira. Datorren ostegunetik aurrera (irailak 15), Iruñeko liburutegi publikoen sareak, oro har, ez du goizez aterik zabalduko, San Frantziskoko liburutegian izan ezik. Txantrea, Etxabakoitz, Iturrama, Mendillorri, Milagrosa, Sanduzelai, San Pedro eta Yamaguchiko liburutegi publikoak 14:00etatik 20:00etara egonen dira zabalik. San Frantziskoko liburutegian ordutegiak ez du etenik izanen 08:30etik 20:30era.
Datorren ostegunetik aurrera, halaber, Ingurumen Hezkuntzako Museoak (San Pedroko Monasterio zaharreko kalea, z.g.) asteartetik ostiralera irekiko da berriz ere. Zuzkidura horretan, ostiraletan 10:00etatik 13:00etara izanen da ordutegia goizez, eta asteartetik ostegunera (esan mezuan gaizki jarri dutela), berriz, goiz eta arratsaldez irekiko da 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Berdintasun zerbitzuaren arloko bi zentrok euren ordutegia aldatuko dute irailaren 15etik aurrera (osteguna). Batetik, EMATIC – generoari lotutako eten digitalean espezializatutako zentroak, egun horretatik aurrera astelehenetik ostiralera irekiko ditu ateak, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era. Horrez gain, larunbatetan 10:00etatik 13:00etara irekiko da. Bestetik, Harrotu – LGTBI kolektiboaren inguruan informatzeko eta haren parte-hartzea nahiz eskubideak sustatzeko Iruñeko Udalaren zerbitzu publikoak astelehen arratsaldeetan 17:00etatik 20:30era eginen du arreta, larunbatetan 11:00etatik 14:00etara, eta astearen zatirik handienean, hau da, asteartetik ostiralera, goizez eta arratsaldez arituko da, 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era.
Aurten lehen aldiz, urtaro aldaketak ez du aldaketarik eraginen Iruñeko Ziudadelako ordutegietan. Erakusketa-aretoak asteartetik larunbatera irekiko dira 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan goizez bakarrik Bestalde, barruko parkea 07:30etik 21:30era irekitzen da astelehenetik ostiralera, larunbatetan 08:00etatik 21:30era, eta igande eta jaiegunetan ere 21:30ean ixten den arren, ordubete beranduago irekitzen da: 09:00etan.