Iradokizun eta Erreklamazioen Batzordea berriz ere bilduko da bi urteren ondoren, 2022an eta 2023an jasotako abisuei eta kexei buruzko datuak ezagutzeko

Iradokizun eta Erreklamazioen Batzordea berriz ere bilduko da bi urteren ondoren, 2022an eta 2023an jasotako abisuei eta kexei buruzko datuak ezagutzeko
Iruñeko Udalak iaz 9.748 abisu, kexa eta iradokizun jaso zituen, 2022an baino % 4,2 gutxiago

limpieza calles

Iradokizun eta Erreklamazioen Batzordea gaur goizean bildu da Iruñeko Udalak udal-webgunean gaitutako postontziaren eta 010aren bidez 2022an eta 2023an jasotako abisuen, kexen eta iradokizunen datuak ezagutzeko. Ia bi urte dira, 2022ko martxoaren 25etik, batzorde hori ez zela biltzen gertakari-txostenak ezagutu eta ebaluatzeko. 2023ko ekainaren 14an bilera bat egin zen, eta eduki bakarra legegintzaldia amaitu baino lehen 2022ko bileraren azken akta onestea izan zen.

Iaz Iruñeko Udalak 9.748 abisu erregistratu zituen, 2022an baino % 4,2 gutxiago. Beste behin, berdeguneei, hiri altzariei eta hiriaren garbiketari buruz jaso dira kexa gehien. 2023an, Iruñeko Udalak jasotako 9.748 abisu, kexa eta iradokizunen % 96,69ari erantzun zien. Abisuen % 58k (5.705) garbiketarekin eta ingurumenarekin eta espazio publikoen mantentze-lanekin zerikusia dute. Herritarrei gehien kezkatzen diena zuhaitzen, parkeen eta lorategien kontserbazioa eta mantentze-lanak dira, 1.547 abisurekin, eta bide publikoaren garbiketa, 1.073 abisurekin. Herritarren kexak eragin zituzten beste alderdi nabarmen batzuk honako hauek dira: trafikoa eta semaforoak, 850 abisurekin; hiri-altzariak, paperontziak, eserlekuak eta iturriak, 758 abisurekin, eta kalteak espaloietan, 481 abisurekin. 

Auzoka banatuta, Arrotxapea da abisu gehien bidaltzen dituena (1.007), ondoren Txantrea (932), Alde Zaharra (855), Iturrama (754), Donibane (741) eta II. Zabalgunea (737). Abisu guztien % 59 010aren bidez jaso ziren, eta gainerako % 41a, www.pamplona.es/eu udal-webgunean.

% 98,9 erantzun dira
Iradokizun eta Erreklamazioen Batzordeak 2022ko hiru hiruhilekoko txostenak –martxotik abendura bitartekoak– ere ezagutu ditu. 10.158 abisu, kexa eta iradokizun jaso ziren urte horretan, 8.583 urteko azken bederatzi hilabeteetan. Erantzun-kopurua % 98,93koa izan zen.

Martxotik abendura, herritarrendako garrantzitsuak diren gai berak mantendu dira: 1.218 abisu zuhaitz, parke eta lorategiei buruz; 1.092 abisu bide publikoaren garbiketari buruz; 811 abisu hiri-altzariei, paperontziei, eserlekuei eta iturriei buruz; 644 abisu zirkulazioari, seinaleei eta semaforoei buruz; eta 469 abisu aparkalekuei eta eremu urdinari buruz. 2022ko azken bederatzi hilabeteetan jasotako abisuen bi heren pasatxo, hau da, 5.822, 010era egindako telefono-deien bidez erregistratu ziren; gainerako abisuak, 2.281, www.pamplona.es/eu webgunetik iritsi ziren.  

Arrotxapea gehien kexatu zen auzoa izan zen berriz ere, erregistratutako 911 abisurekin. Atzetik doaz Txantrea, 872 abisurekin: Alde Zaharra, 775ekin; Iturrama, 638rekin; Donibane, 620ekin; Milagrosa, 619rekin, eta II. Zabalgunea 618rekin. Horiek dira Iruñeko Udalari abisu, kexa eta iradokizun gehien bidali dizkioten auzoak. 

¿Te ha sido útil esta página?