Iruñeko Udalak euskara sustatzeko proiektuak egiteko irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateei zuzendutako dirulaguntzen deialdia ebatzi du. Hamabost erakundek 28 proiektu garatu dituzte, eta deialdiak zituen 90.000 euroak haien artean banatu dira. Jarduerak 2020ko azaroaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitarteko aldian eginak izan behar zuten.
Dirulaguntzaren xedea da euskararen erabilera sustatu, hedatu eta/edo normalizatzen duten proiektu eta jarduketak egitea. Xede horrez gain, batez ere Iruñeko udal-mugartean egiten diren jarduerak izan behar dute, herritar orori irekiak, baldin eta parte hartzeko behar diren hizkuntza-irizpideak betetzen badituzte.
Honako hauek izan dira laguntza horien onuradunak: Nafarroako Kazetarien Elkartea, Retina Navarra elkartea, Karrikiri, Euskaldunon Biltoki, Hizkuntza Eskubideen Behatokia, Zaldiko Maldiko, AEK, Geltoki, Sortzen, Udako Euskal Unibertsitatea, Soziolinguistika Klusterra, Nafarroako Bertsozale Elkartea, Dindaia, Osasuna Fundazioa eta Goizargi.
Laguntza-deialdia euskara sustatzeko proiektuak egiteko
Nafarroako Kazetarien Elkartea |
Euskaraz ere bai |
1.451,84 € |
Nafarroa Retina elkartea |
Euskara gela |
2.752,62 € |
Karrikiri |
Karrikiri elkartea |
12.845,56 € |
Euskaldunon Biltoki |
Programazio orokorra |
2.337,28 € |
|
Gazteki-Haurrentzako programazioa |
3.358,92 € |
Hizkuntza Eskubideen Behatokia |
Euskararen telefonoa Iruñean 2021 |
3.558,94 € |
Zaldiko Maldiko |
Mintzaldi zikloa |
908,12 € |
|
Zortziko Maldiko |
731,08 € |
|
Zaldiko bertso-plaza |
205,53 € |
|
Irakurketaren txokoa |
189,18 € |
AEK |
Maleta ibiltaria |
734,59 € |
|
Mintzodromoa |
394,26 € |
|
Erabilera esparruak |
939,53 € |
|
Hemen, hor, han |
2.053,63 € |
|
Euskara bultza |
605,65 € |
Geltoki |
Ipuinak ipuin |
5.398,12 € |
Sortzen |
Euskaraz Mintza |
4.337,46 € |
|
Euskara Antzokira |
359,08 € |
|
Euskara kalera |
147,92 € |
Udako Euskal Unibertsitatea |
Etengabeko prestakuntza |
5.560,85 € |
Soziolinguistika Klusterra |
Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa |
6.792,57 € |
Nafarroako Bertsozaleen Elkartea |
Iruñeko Bertso Eskolen Sarea |
2.224,34 € |
Dindaia |
Aisialdiko begiraleen formazioa |
7.854,24 € |
|
Hiri tailerrak |
9.125,93 € |
|
Etxetik plazara |
6.378,11 € |
|
Xamariko |
5.732,33 € |
Osasuna Fundazioa |
Hizkuntza-kudeaketa hobetzea Fundazioaren campusetan eta eskoletan |
1.274,55 € |
Goizargi |
Informazio-liburuxka berriak euskaratzea |
1.747,77 € |