Ingurumen Hezkuntzako Museoko Jasangarritasun Eskolak udazken honetarako Iruñeko ibai-inguruneetan oinarritutako jarduera-programa oso bat proposatu du. Hiriko hiru ibaiak dira ibilaldi, lantegi, hitzaldi eta ikastaroetako protagonistak, baita erakusketak eta dirurik gabeko azoka txikiak ere. Jarduerak doakoak dira, herritar orori zuzenduta daude eta horietako batzuetan aurrez eman behar da izena 010 – 948 420 100 telefonoan. Programazio guztia webgunean kontsultatzen ahal da.
Udazken honetako erakusketak ‘Iruñeko ibaien istorioen’ aldeko apustua egin du, ibai-ibilguei, bertako biztanleei, ondare historiko-arkitektonikoari eta ibaiak hiriarekin eta bertako biztanleekin duen harremanari buruz gehiago jakiteko argazki historiko eta gaurkotuen sorta baten bidez. Erakusketa honen bidez, urriaren 3tik abenduaren 29ra, herritarrek ibaiak gertutik ezagutzea bilatzen da, Iruñearen ardatz egituratzaile eta hiriko naturagune nagusi diren heinean.
Hiruhileko honetako erakusketa eta jardueren zati bat RUNA 2025 proiektuaren sentsibilizazio-programaren barruan sartzen dira. Ekimen horrek banan bana jasotzen ditu herritarrak –bereziki adingabeak– ingurumenaren ikuspegitik hezten ahal dituzten jarduerak, batez ere herritarren laguntza eskatzen dutenak. Gainera, Jasangarritasun Eskola Go Green Energia Trantsizio eta Klima Aldaketarako 2030 Estrategiaren parte da, zeinak emisioak murriztea eta energia-eraginkortasuna hobetzea baitu helburu.
Energia Informazioko Bulegoak osatzen du eskaintza. Bulego horrek, aurrez aurreko kontsultei erantzunen die asteazkenetan, 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. 010 – 948 420 100 telefonora deituz edo Internet bidez aldez aurretik hitzordua eskatuta ere ematen dute arreta. Bulegoak energia-komunitateei, energia berriztagarriei, birgaitze energetikoari, dirulaguntzei eta energia berriztagarrietarako laguntzei buruzko aholkularitza eskaintzen du. Gainera, elektrizitatearen eta gasaren fakturei buruzko informazioa ere ematen da.
Urriko jarduerak
Urriko jarduerei hasiera emateko Iruñeko saguzarrak ezagutzeko ibilaldi bat eginen da, Juan Tomás Alcalde biologia-doktorearen eskutik. Irteera urriaren 4an, asteazkenarekin, izanen da, 19:30ean, Plazaola zubitik abiatuta, eta ultrasoinu-detektagailu bati esker espezie desberdinak identifikatzeko aukera izanen da. Jarduera egokia da familiendako, eta aldez aurretik izena eman behar da 010 – 948 420 100 telefonoan. Arga ibaiaren ondare historikoaren ibilbidean oinez paseatzeko ere izena eman behar da; ibilaldia Arrotxapeko meandrotik abiatuko da, urriaren 5ean (osteguna), 18:00etan, David Alegria espezialistarekin.
Arga ibaira hurbiltzeko beste modu bat ingurumeneko boluntarioen jardunaldia da; urriaren 7an izanen da, larunbatarekin, 10:30etik 13:30era, Arantzadi parkearen inguruan. Aldez aurretik izena eman behar da, eta jarduerak garbiketa eta dibulgazioa konbinatzen ditu. Aldez aurretik izena eman behar den Arga ibaiaren inguruko beste bi irteera ere badira: herritarren zientziari, bioaniztasunari eta hezkuntzari buruzko saioak dira, urriaren 10ean eta 17an, asteartearekin, 17:30etik 19:30era eginen direnak. Esther González eta Javier Peral NUPeko Zientzia Saileko irakasleek gidatuko dituzte irteera horiek, eta Zientzia Herritarraren iNaturalist aplikazioarekin bioaniztasunari buruzko behaketak nola egin erakutsiko dute. Hileko azken ibilaldian, ‘Uren mitologia’, Aitor Ventureira adituarekin batera, ibaiaren inguruko kondairak eta errituak erakutsiko dira, Arantzadi parkean, urriaren 18an, asteazkena, 17:30ean.
Urrian Juanjo Iriarte adituarekin Bizitxoko – bizikletak konpontzeko lantegiak ere bere jarduerari ekinen dio. Sarrera libreko jarduera honen lehen saioa urriaren 19an izanen da, ostegunarekin, 18:00etatik 20:00etara, Ingurumen Hezkuntzako Museoan. Dirurik gabeko truke-azoka txikia ere itzuliko da Museora, urriaren 24tik 27ra, berrerabilera eta kontsumo jasangarria bultzatzeko. Eta urriaren 25ean, asteazkena, 18:00etatik 20:00etara, Klima-ekintzako Lantaldearen lehen saioa izanen da, hilean behin eginen den saioan herritarrek planeta ekologikoago baterantz aldaketa txikiak egin ditzaten.
Azaroko jarduerak
Hileko lehen jarduera ibaien historia geologikoa ezagutzeko ibilaldi bat izanen da, azaroaren 4an, larunbata, goizeko 11:00etan. Ezkaba Txiki mendira joan eta itzultzeko ibilbidea 6 kilometrokoa da; bertatik ibaiaren dinamika ikusten da. Irteera horretan aldez aurretik eman behar da izena eta Fran Sanz geologo eta NUPeko irakasleak gidatuko du. Era berean,ibai-inguruneko sendabelarren lantegirako ere izena eman behar da; azaroaren 7an izanen da, asteartearekin, 10:30etik 12:30era. Josean Vidaurre adituak Arantzadi ibaiaren inguruko irteeran parte hartuko duten pertsonak gidatuko ditu eta, ondoren, landareen propietate sendagarriei eta erabilera terapeutikoei buruzko hitzaldia emanen du.
Jasangarritasun Eskolak familia irteera bat proposatzen du, aldez aurretik izena emanda, Arga ibaiko iktiofauna ezagutzeko Nafarroako Gobernuko Basozainen Ekosistema Urtarren Taldearekin. Jarduera azaroaren 11n (larunbata) izanen da, euskaraz, eta azaroaren 18an (larunbata) gaztelaniaz, 11:00etatik 13:00etara. Arrantza elektrikoa baliatuko da arrainen laginketarako.
Familiendako baita ere, aldez aurretik izena emanda, ‘Ibai artistikoa’ esperientzia-lantegia eskainiko da, 0 eta 3 urte bitarteko haurrendako, pertsona helduek lagunduta, azaroaren 21ean, asteartea, 17:30etik 18:30era. Lantegia Ingurumen Hezkuntzako Museoan eginen da, Ana Rosa Sánchez sortzailearekin.
Hilabetea amaitzeko, ‘Ni, Arga’ dokumentala proiektatuko da azaroaren 23an, ostegunarekin, 19:00etan, Ingurumen Hezkuntzako Museoan. Lanaren aurkezpenarekin batera, solasaldia izanen da Gaizka Aranguren gidoilari, ekoizle eta zuzendariarekin. Abendua iristearekin, hilaren 12an, asteartean, 19:00etan, klima aldaketak ibaietan dituen ondorioak izanen dira ardatz Dámaso Munárriz geografoaren hitzaldi-solasaldian. Azkenik, hilaren amaieran, jostailuak trukatzeko azoka txikia irekiko da, abenduaren 27ko eta urtarrilaren 3ko asteazkenetan, 11:30etik 13:00etara, Ingurumen Hezkuntzako Museoan.
JASANGARRITASUN ESKOLA. DOAKO JARDUERAK. 2023KO UDAZKENA
Erakusketa: Iruñeko ibaien istorioak
- Data: urriak 3 – abenduak 29
- Sarrera doan Ingurumen Hezkuntzako Museoan, 10:00etatik 13:00etara asteartetik ostiralera, eta 18:00etatik 20:00etara asteartetik ostegunera.
Energia Informazioko Bulegoa
- Data: asteazkenetan 17:00etatik 13:00etara eta 19:00etatik 20:00etara
- Ingurumen Hezkuntzako Museoa
Ibilaldia: Hitzordua Iruñeko saguzarrekin
- Data: Urriak 4, asteazkena, 19:30ean
- Topalekua: Plazaola zubia
- Izen-emateak: 010 – 948 420 100 telefonoan
Ibilaldia: Arga ibaiaren ondare historikoa
- Data: Urriak 5, osteguna, 18:00etan
- Topalekua: Ingurumen Hezkuntzako Museoa
- Izen-emateak: 010 – 948 420 100 telefonoan
Ingurumen-boluntariotzako jardunaldia Arga ibaian
- Data: Urriak 7, larunbata, 10:30etik 13:30era
- Topalekua: Arrotxapeko zaldaina (Ingurumen Hezkuntzako Museoaren aurrean)
- Izen-emateak: 010 – 948 420 100 telefonoan
Arga ibaia proiektua: herritarren zientzia, bioaniztasuna eta hezkuntza
- Data: Urriak 10 eta 17, asteartea, 17:30etik 19:30era
- Ingurumen Hezkuntzako Museoa
- Izen-emateak: bihartik aurrera, 010 – 948 420 100 telefonoan
Ibilaldia: Uren mitologia
- Data: Urriak 18, 17:30ean
- Topalekua: Ingurumen Hezkuntzako Museoaren aurreko oinezkoendako pasabidea
- Izen-emateak: urriaren 3tik aurrera, 010 – 948 420 100 telefonoan
Lantegia: Konpondu zure bizikleta - Bizitxokoa
- Data: Ostegunetan (urriak 19, azaroak 16, eta abenduak 14) 18:00etatik 20:00etara
- Ingurumen Hezkuntzako Museoa. Sarrera librea
Dirurik gabeko truke-azoka txikia
- Data: Urriaren 24tik 27ra, eta abenduaren 19tik 22ra, Ingurumen Hezkuntzako Museoaren ordutegian
- Ingurumen Hezkuntzako Museoa. Sarrera librea
Klima-ekintzarako lantaldea
- Datak: urritik maiatzera, 18:00etatik 20:00etara (zortzi saio)
- Ingurumen Hezkuntzako Museoa
- Izen-emateak: 010 – 948 420 100 telefonoan
Iruñeko ibaien historia geologikoa ezagutzeko ibilaldia
- Data: azaroak 4, larunbata, 11:00etan
- Topalekua: Munduaren parkea
- Aurrez izena ematea: urriaren 20tik aurrera, 948 420 100 telefonora deituz
Ibai inguruetako sendabelarrak
- Data: azaroak 7, asteartea, 10:30etik 13:30era
- Topalekua: Ingurumen Hezkuntzako Museoa
- Aurrez izena ematea: urriaren 24tik aurrera, 010 – 948 420 100 telefonoan
Familiarteko irteera: arrainen laginketa Arga ibaian arrantza elektrikoa baliatuz
- Data: azaroak 11, larunbata (euskaraz), eta azaroak 18, larunbata (gaztelaniaz), 11:00etatik 13:00etara
- Topalekua: Vergel zubia
- Aurrez izena ematea: urriaren 24tik aurrera, 010 – 948 420 100 telefonoan
Familiarteko lantegia (0-3 urte) (helduek lagunduta): ibai artistikoa
- Data: azaroak 21, asteartea, 17:30etik 18:30era
- Ingurumen Hezkuntzako Museoa
Aurrez izena ematea: azaroaren 7tik aurrera, 010 – 948 420 100 telefonoan
- Dokumentala eta solasaldia: ‘Ni, Arga’, solasaldia ibaiarekin berarekin
- Data: Azaroak 23, osteguna 19:00etan
- Ingurumen Hezkuntzako Museoa
- Sarrera librea, leku guztiak bete arte
Hitzaldi – solasaldia: Klima-aldaketaren ondorioak gure ibaietan
- Data: abenduak 12, asteartea. 19:00etan
- Ingurumen Hezkuntzako Museoa
- Sarrera librea, leku guztiak bete arte
Jostailuak elkar trukatzeko azoka txikia
- Data: abenduaren 27, 28 eta 29an eta urtarrilaren 3 eta 4an, 11:30etik 13:00etara.
- Ingurumen Hezkuntzako Museoa. Sarrera librea