Eguberrien atarian, Iruñeko Udalak dirurik gabeko truke-azokaren edizio berri bat proposatu du Ingurumen Hezkuntzako Museoan. Kontsumoaren aurrean bestelako aukera bat da, eta dagoeneko erabiltzen ez diren objektuei bigarren bizitza ematea du xede. Proposamen horren bidez, Udalak gizarte-kontzientzia, kontsumo arduratsua eta berrerabilera sustatzen ditu.
Dirurik gabeko truke-azoka asteartetik, abenduak 10, ostiralera arte, abenduak 13, egonen da zabalik Ingurumen Hezkuntzako Museoan (Errotazar kalea, 21 bis). Trukeak egiteko ezarritako ordutegia asteartetik ostegunera izanen da, 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Bestalde, ostiralean soilik goizez egonen da irekita azoka, 10:00etatik 13:00etara. Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da azokara trukerako produkturen batekin joatea. Arropa, oinetakoak, osagarriak, liburuak, jostailuak... Edozein objektu da ongi etorria. Funtsezkoa da objektuak egoera onean egotea; bestela ezinen dira trukatu.
Sei objektu trukatzen ahalko dira gehienez ere, betiere antzeko balioa duten objektuen truke. Trukea erraztu eta zalantzak argitzeko asmoz, Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntzako Lantaldeak gainbegiratuko du azoka. Kontsumoaren aurrean bestelako aukera bat da eta ingurumena zaintzen laguntzen du, lehengaiak eta energia aurrezten direlako.
DIRURIK GABEKO TRUKE-AZOKA
Tokia: Ingurumen Hezkuntzako Museoa (Errotazar k. 21 bis)
Noiz: Abenduak 10 - 13
Ordutegia: asteartetik ostegunera, 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, eta ostiraletan, 10:00etatik 13:00etara.
Zer trukatu daiteke: arropa, oinetakoak, osagarriak, liburuak, jostailuak...