Ingurumen Hezkuntzako Museoa CSICekin elkarlanean ari da herritarrek beren auzoko airearen kutsadura-mailaren neurketan parte hartzeko aukera izan dezaten

Ingurumen Hezkuntzako Museoa CSICekin elkarlanean ari da herritarrek beren auzoko airearen kutsadura-mailaren neurketan parte hartzeko aukera izan dezaten
Interesdunek landareak dituen lorontzi bat jasoko dute beren etxean jartzeko, ostegunean 19:00etan eginen den hitzaldian azalduko den ekintza batean
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntzako Museoak herritarrei beren etxetik airearen kutsadura-mailen neurketan parte hartzeko aukera ematen die. Herritarren zientzien eta airearen kalitatearen laborategiak informazio-hitzaldi bat prestatu du urtarrilaren 19an, ostegunarekin, 19:00etan, sarrera librearekin, eta bertan ekimena azalduko dute. Museoko lantaldeak banatutako landareak dituen lorontzi bat etxeko kanpoaldeko balkoi edo leiho batean jarriko da eta landareak zainduko dira, ondoren adierazle batzuk neurtzeko.

Jarduera horretan parte-hartzea doan da, aldez aurretik izena emanda 010 herritarrendako informazio telefonoaren bidez (edo 948 420 100, gailu mugikor batetik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero). Otsailaren 2an, ostegunarekin, 19:00etan, landareak banatuko dira, 010 (948 420 100) telefonoan izena eman dutenen artean. Bi hilabetez zaindu beharko dituzte eta ikerketan modu egokian parte-hartzeko argibideak jasoko dituzte. Bi hilabeteak igarota, landareak jasoko dira eta landareetan metal astunik eta beste mineralik ote dagoen aztertuko da.

Ingurumen Hezkuntzako Lantaldeak edozein pertsona, familia edo entitate zientzialari bihurtzea planteatzen du, Iker Aranjuelo Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko Agrobioteknologia Institutuko (IdAB-CSIC) ikerlariaren eskutik. Parte-hartzaileen landareetan metatutako metal astunen eta partikulen analisiak CSICeko laborategietan eginen dira.

Proiektu horrek Iruñeko herritarrak kontzientziatu nahi ditu egunero hiri-ingurunean egiten diren jardueren –batez ere mugikortasunarekin lotutakoak– eta bizi diren lekuaren ingurumen-kalitatearen artean dagoen loturaz. Ingurumen Hezkuntzako Museoak gogora ekarri du garrantzitsua dela harreman hori ulertzea eta gogoratzea trantsizio ekologikoaz jabetzeko; izan ere, hiri-inguruneko airean agertzen diren metal astun eta partikula gehienak trafikotik datoz.

Lantegi hori martxan jartzea ‘Go Green Iruña’ estrategiaren parte bat da, hiriak klima-aldaketaren kontra borrokatzeko egiten dituen jarduketa guztiak barne hartzen dituen estrategia.

Aurreko emaitzak
Iazko edizioan 30 lorontzi banatu ziren hiriko hainbat eremutan. Metal astun- eta partikula-eduki altuenak Conde Oliveto eta Benjamín Tuterakoaren kaleetan detektatu ziren, maila altuak erregistratu ziren, baita ere, Iratxeko Monasterioaren kalean, Ezkaroze kalean, Nafarroako etorbidean, Gazteluko plazan eta Amaia, Gortari Doktorearen eta Carmen kaleetan. Maila baxuenak Mendillorriko Uretako kaleko lorontzi bati dagozkio, inguruan zirkulaziorik ez duen kale bati.

Oro har, balio altuenak erdiguneari, Zabalguneari eta Sanduzelai, Donibane eta Iturramako ibilbideari dagozkie. Trafiko dentsitate handiko guneak direnez, emaitzek iradokitzen dute garraio pribatua dela metal astunak gora egitearen eragile nagusia.

 

JASANGARRITASUN ESKOLA. HITZALDI-SOLASALDIA. URTARRILAK 19, OSTEGUNA

•    Herritarren zientzia laborategia eta airearen kalitatea. ‘Eta zuk nolako airea arnasten duzu?’
o    Informazio-hitzaldia zirkulazioak arnasten dugun airearen kalitatean duen eraginari buruz eta horrek gure osasunean izaten ahal duen eraginari buruz. Sarrera librea
o    Ingurumen Hezkuntzako Museoa. 19:00

 

•    Otsailaren 2an, ostegunarekin, 19:00etan, landareak banatuko dira 010 (948 420 100) telefonoan izena eman dutenen artean  

¿Te ha sido útil esta página?