Informazioa eta laguntza teknikoa emateko hiru gune izanen dira kanpainarekin bat egindako saltokietan deskontuak jasotzeko ‘PamplonUP’ bonuak erosten laguntza behar dutenentzat

Informazioa eta laguntza teknikoa emateko hiru gune izanen dira kanpainarekin bat egindako saltokietan deskontuak jasotzeko ‘PamplonUP’ bonuak erosten laguntza behar dutenentzat
Astelehenetik aurrera egonen dira Arrotxapea, Iturrama eta Kondestableko Civivoxetan, goizez

Iruñeko Udalak behar duten herritarren eskura jarriko ditu laguntza teknikorako hiru gune, eta horietan laguntza emanen da ‘PamplonUP’ bonuak erosi eta erabiltzeko, Iruñeko 430 establezimendu baino gehiagotan erosketak % 30eko deskontuarekin erosteko aukera ematen duten bonuak. Zerbitzua datorren astelehenetik aurrera egonen da martxan, goizeko 10:00etatik 13:00etara bitarte, Jus La Rocha Civivoxean (Arrotxapea), Iturramako Civivoxean eta Kondestable Civivoxean. 

Informaziorako eta laguntza teknikorako gune horiek martxan jartzearen xedea da deskontu-bonuak herritar guztiendako irisgarriago egitea, eta honen bidez teknologia berriekin ohituta ez dauden pertsona horiek ere erabiltzeko aukera emanen da. Zerbitzuak honako funtzionamendu hau du: aholkulari eta ekipo tekniko bat egonen dira, eta bertatik bonuak erosten ahalko dira, modu telematikoan, edozein gailu pribatutik egin daitekeen modu berean. Bonuak erosteko online plataformaren bidez egin beharko dira, horregatik arretaguneetan ezin izanen da eskudirutan ordaindu eta ez da datafonorik egonen.

‘PamplonUP’ bonuek erosketen % 30 laguntzen dute diruz

‘PamplonUP’ bonuak www.pamplonup.es webgunean eros daitezke, 14 euroan, eta 20 euroko erosketak egiteko aukera ematen dute. Salgai egonen dira irailaren 30a arte, eta erosten diren unetik urriaren 17ra bitarte trukatu ahalko dira. Erosketak diruz laguntzen dute, % 30ean, negozioetarako inolako kosturik ekarri gabe. 6 euroko aldea, 20 euro eta bonuak balio dituen 14 euroren artekoa, Iruñeko Udalak bonua zein establezimendutan trukatu eta horri emanen dio.

Ekimen hau martxan jartzearen xedea da merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduetan kontsumoa suspertzea da helburua, saltzaileen mozkina murriztu gabe. Horrela, COVD-19aren osasun-krisiak gogor jo duen sektorea suspertu nahi da.

Eskuragarri www.pamplonup.es 

Bonuak 18 urtetik gorako edozein pertsonak eskura ditzake www.pamplonup.es webgunean. NAN bakoitzeko gehienez ere bost bonu erosten ahalko dira. Kanpainarekin bat egin duten dendetan, nahi adina bonu erabil daitezke. Ez da itzuliko erosketa-prezioaren eta bonuaren arteko aldea; beraz, tiketak trukatutako bonu guztien balio bera edo handiagoa izan beharko du beti. Ez da itzuliko erabili ez diren bonuen zenbatekoa. Itzulketarik izanez gero, establezimendu bereko beste produktu batekin trukatuko da. Bonuen salmenta irailaren 30a arte luzatuko da eta gastatu ahalko dira atxikietako negozioetan, erosten den unetik urriaren 17ra arte.

Bonuen erosketa egiteko, www.pamplonup.es webgunean sartu ondoren, klik egin ‘Bonuak erosi’ estekan. Datu pertsonalak sartu ondoren, zenbat bonu eskuratu nahi dituzun adieraziko da. Eskuratutako bonuak ordainketa elektronikoko pasabidearen bidez ordainduko dira, 20 euroko bonu bakoitzeko 14 euro bakarrik ordainduz. Ondoren, QR kodea duten bonuak jasoko dira, horiek dendetan irakurriko dira eta bonu bakoitzari 20 euroko zenbatekoa aplikatuko zaio. Horrela, % 30eko deskontua gauzatuko da. Bonua hala zein gailu mugikorretan deskargatu eta horretan nola paperean inprimatuta aurkez daitezke, betiere QR kodea zuzen irakurtzen bada.
 

¿Te ha sido útil esta página?