Imanol Ulacia Aramendik eta Iban Garro Alzurik jaso dute “Iruña ‘Hiria” Nazioarteko XVII. Poesia Saria gaztelaniazko eta euskarazko modalitateetan, hurrenez hurren

Imanol Ulacia Aramendik eta Iban Garro Alzurik jaso dute “Iruña ‘Hiria” Nazioarteko XVII. Poesia Saria gaztelaniazko eta euskarazko modalitateetan, hurrenez hurren
Maravillas del espacio eta Larrosa bat Groenlandian poema-liburuek 3.000 euroko saria jaso dute, eta, horrez gain, lanak argitaratuko dira
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia


Imanol Ulacia Aramendik, gaztelaniazko modalitatean, eta Iban Garro Alzurik, euskarazko modalitatean, Udalak eta Nafar Ateneoak antolatutako "Iruña Hiria" Nazioarteko XVII. Poesia Saria jaso dute asteazken honetan. Maravillas del espacio eta Larrosa bat Groenlandian dira 3.000 eurorekin eta lanen argitalpenarekin saritutako poema-liburuen izenburuak.

Cristina Ibarrola Iruñeko alkateak eta Pedro Salaberri Nafar Ateneoko presidenteak banatu dituzte bi sariak, Kondestablearen jauregiko patioan, Nafar Ateneoko eta Udalbatzako beste kide batzuk ere bertan zirela egin den ekitaldian. Lehiaketaren hamazazpigarren edizio honetan, 119 emakumek eta 325 gizonek eginiko 444 poesia lan aurkeztu ziren. Horietatik, 430 gaztelaniaz idatziak ziren, eta 14, euskaraz. 25 herrialdetako egileek parte hartu zuten. Gaztelaniazko modalitatean parte hartu zutenen batez besteko adina 51 urtekoa izan zen, eta euskarazkoan, berriz, 45 urtekoa. 

Gaztelaniazko epaimahaia Javier Asiain Urtasun poetak, Jesus Munarriz Peralta editore, itzultzaile eta poetak, Alfonso Pascal Ros poeta eta editoreak eta Pedro Salaberri Nafar Ateneoko presidenteak osatu dute. Euskarazko modalitatean, berriz, honako hauek: Gotzon Plaza Jaio poetak, lehiaketaren aurreko edizioko irabazleak, Unai Pascual Loyarte Denonartean argitaletxeko editoreak, Ines Castiella Imaz Nafar Ateneoko Euskara batzordekideak eta Pedro Salaberri Nafar Ateneoko presidenteak.

Bi poema-liburu
Imanol Ulacia Aramendik Maravillas del espacio poema-liburuarekin eskuratu du gaztelaniazko modalitateko saria. Zumaiarra da eta Euskal Herriko Unibertsitatean doktore, irakasle eta ikertzaile lanetan. Bere irakasle ibilbidea eta zenbait poema-libururen egile-ibilbidea uztartu ditu; liburu horietako batzuk duten kalitateagatik ere saritu dituzte.

Epaimahaiaren iritziz, Iban Garro Alzuriren Larrosa bat Groenlandian lanak estilo propioa markatzen duten baliabide literarioen aberastasuna eta dotorezia erakusten ditu. Poema-liburuak gogoeta sakonak planteatzen ditu kontraesan kontzeptualak dituzten zenbait bertsoren bidez, eta horiei esker, irakurlea obran sakontzen jarraitzera lotzen du. Iban Garro Lesakako poeta eta bertsolariak zenbait sari jaso ditu bere lanengatik, besteak beste, Iruñeko Udalak egile berriendako antolatutako euskarazko XXIX. Literatur Lehiaketako lehen saria.
 

¿Te ha sido útil esta página?