Illicite Bayonne, Evgeni Melentiev eta José Agudo konpainiak protagonista larunbateko Dantza zoroan programan, Zaldi Zuriaren zokoaren inguruan

Illicite Bayonne, Evgeni Melentiev eta José Agudo konpainiak protagonista larunbateko Dantza zoroan programan, Zaldi Zuriaren zokoaren inguruan
Programa osatzeko, PKP parkour-taldea eta Montse Álvarez, Maya Bodiley, Diego Pazo eta Julia Albizuren parte-hartzeak

Irudia
Irudia

Errusiako Evgenie Melentyev konpainiak Loop aurkeztuko du, José Agudok, Farruco, eta Illicite Bayonne konpainia portugaldar-frantziarrak Uprise taularatuko du. Horiek izanen dira Dantza zoroan programako emanaldien protagonista, bihar, abuztuaren 10ean, larunbatarekin. Harresietako Jaialdiaren barruan dagoen ziklo hau abuztuan egiten ari da, Zaldi Zuriaren eta Jito Alai frontoiaren arteko harresi inguruan. Emanaldiak arratsaldeko zortzietan hasiko dira, eta sarrera librea da. 

Aurreko edizioetan bezala, PKP konpainiak –hasieratik, jaialdiaren funtsezko elementua– ikusleak agertoki batetik bestera gidatuko ditu parkour eta akrobazien bidez. 2019an sorpresaren bat gehitu da aurreko urteekin alderatuta, baina betiere harresiak agertoki eta sinbolo gisa mantendu dira.  Behin emanaldiak amaituta, larunbatero ikusleen eta artisten arteko topaketa eginen da Zaldi Zurian.

Aurten, berritasun gisa, elementu berri bat dago programazioan: Site Specific, 3 minutuko emanaldiak ibilbideko txoko jakin batzuetan, gune horietarako bereziki sortuak. Emanaldi hauetan dantzaren eta beste arte-diziplina batzuen hizkuntza erabiltzen da. Egun bakoitzean, bi Site Specific egonen dira agertoki batetik besterako ibilbidean barna. Bihar, larunbatarekin, Montse Álvarez, Maya Bodiley eta Diego Pazo arituko dira gune batean, eta bestean, Julia Albizu.

Dantza zoroan –Carmen Larrazen koordinaziopean– abuztuaren 17an amaituko da, larunbatarekin, Simon Thierry eta Benjamin Furyren konpainia belgikarrak taularatuko duen Le Cauchemar de Darwish ikuskizunarekin. Programa osatzeko, Menphs taldeak Meeting Point ikuskizuna eskainiko du, eta Isael Matak, Reward of the Citty. Hasieratik babestu du ziklo hau Iruñeko Udalak, eta horrez gain, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza eta La Faktoria eta Uharte zentroaren laguntza logistikoa du.

Nazioarteko hiru konpainia, Iruñean
Illícite Bayone konpainiaren Uprise obraren oinarrian honako ideia hau dago: mugimendua emozio- eta gizarte-eragile handia da, eta horregatik, haren sortzaileak erabili du bere buruari galdetzeko pertsona bakoitzaren existentzia eta asmoari buruz. Giza-sentsazioen bidez bidaiatzeko modu bat da, dantzaren adierazpen-esparruaren barruan. 2015ean sortu zuen Compagnie Illicite Bayonne Fabio Lópezek, taldeko zuzendari artistikoa eta koreografo egoiliarra; 2017az geroztik, Oldeak koreografia-plataformako kide da konpainia.

Evgeniy Melentiev-ek zoru- eta inprobisazio-teknikak lantzen ditu bereziki, izan ere, teknika horiek eragin sakona utzi zioten Errusian ikasi zuenean, hala Perm College for Arts and Culture-n nola Moscow State Art and Cultural University-n. Dantzari- eta sortzaile-ibilbidean izan zuen beste mugarri bat izan zen Rudolf Laban, Mats Ek, Jiří Kylián, Steve Paxton zein Lloyd Newson and Sasharen lanak ezagutzea. Iruñean aurkeztuko duen Loop obran, gizarte-interakzioa eta pertsonen arteko agurrak landu ditu.

Biharko (larunbata) hirugarren proposamenean, José Agudok Farruca ekarriko du Iruñera. Silk Road piezaren zati bat da, hainbat kultura eta dantzaren ospakizun bat, zeta bera bezain indartsua eta delikatua. Horretan, Agudok bereak dituen flamenkoaren erroak eta Ekialdeko nahiz Mendebaldeko eraginak batzen dituen estilo garaikide bat elkartzen ditu. José Agudok sortu du Farruca, eta koreografo gonbidatua Rafael Amargo izan da. José Agudok Andaluzian hasi zuen bere ibilbidea, bertan hasi baitzen flamenko-dantzari lanetan. Mundu garaikidea ezagutu zuen Europan barna lan egiten zuen bitartean, hainbat konpainiatan: Charleroi Danses, Ballet de Marseille, T.R.A.S.H. eta Shobana Jeyasingh Dance and Akram Khan Company. Azken horretan, koreografia laguntzailea ere izan zen hainbat urtez. Duela gutxi, Silk Road aurkeztu du Josék, eta zenbait lan egin ditu Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdirako eta Norrdans (Suedia), SEAD/Bodhi Project (Austria) eta Area Jeune Ballet (Suitza) konpainietarako.
 

DANTZA ZOROAN 

Harresietako Txokoak: Zaldi Zuria eta Jito Alai Frontoia. 20:00.

Abuztuak 10, larunbata

•    Illicite konpainia. Uprise.
•    Evgeni Melentiev konpainia. Loop.
•    José Agudo konpainia. Farruca.

Abuztuak 17, larunbata

•    Isael Mata. Reward of the Citty
•    Simon Thierri eta Benjamin Fury. Le Cauchemar de Darwish.
•    Menphs. Meeting Point.

¿Te ha sido útil esta página?