Ikusgai dago Kondestablen ongintzarako salgai jarriko diren Ukrainako sortzaileen 44 artelanez osatutako ‘Gerrako artistak’ erakusketa

Ikusgai dago Kondestablen ongintzarako salgai jarriko diren Ukrainako sortzaileen 44 artelanez osatutako ‘Gerrako artistak’ erakusketa
Nafarroako Erizaintza Fundazioak ‘Nash dim’ proiektua sustatu du bildutako funtsekin Kernytsyan errefuxiatuei babesa emateko eraikin bat birgaitzeko
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Berrogeita lau artelanek –40 margolan eta lau eskultura– osatzen dute ‘Gerrako artistak’ erakusketa, eta urriaren 9ra bitarte egonen da ikusgai Kondestablearen Jauregiko Areto Gotikoan. Erakusketa Nafarroako Erizainen Elkargo Ofizialeko Nafarroako Erizaintza Fundazioak (NEF) sustatu duen ‘Nash Dim (Gure etxea)’ proiektuaren barruan kokatzen da.

Enrique Maya Iruñeko alkateak eta Isabel Iturriotz Núñez Nafarroako Erizainen Elkargo Ofizialeko lehendakariak parte hartu dute erakusketa honen aurkezpenean, zeinak alde batetik Ukrainako sortzaileen lanak ezagutzera emateko alde artistikoa baitu, eta bestetik ongintza-alderdia; izan ere, lanak salgai jarriko dira eta biltzen den diruarekin lekuz aldarazitako ehun bat emakume eta umeri aterpea emanen zaie. Parte hartu duten artisten artean daude, besteak beste –horietako batzuk Ukarinatik kanpo bizi dira–, Roman Opalinsky, Sergej Ovcharuk, Stas Kadochnikov, Yuriy Yamash edo Borys Buryak.

Lanak Nafarroako Erizaintza Fundazioaren webgunean (https://fundacionenfermerianavarra.org/subasta-solidaria) eros daitezke, eta salmentaren irabaziak ‘Nash Dim’ proiektura bideratuko dira oso-osorik. Bildutako funtsen xedea da Leópolisetik 28 kilometrora dagoen Kernytsya herriko udal-eraikin zahar bat birgaitzea, 74 emakume eta 24 ume errefuxiatuk negua baldintza duinetan igaro dezaten.

Eraikinak berokuntza, argindarra eta txorrotako ura baditu eta mantentze-egoera onean dago. Errefuxiatu talde bati aterpea emateko, altzariz eta oheko arropaz zein sukalde eta jangelaz hornitu beharko litzateke, eta hondatuta dagoen zatiren bat konpondu. Eraikina bizitzeko moduan jartzeko egin beharreko inbertsioa 71.000 euro ingurukoa litzatekeela aurreikusi da, baina kopuru hori murriztu liteke artelanen salmentatik lortutako kopuruari eta altzari, oherako arropa eta abarren balizko dohaintzei esker.

Afari solidarioa funtsak biltzen jarraitzeko
‘Nash Dim’ proiekturako dirua biltzeko helburuz baita ere, Nafarroako Erizaintza Fundazioak afari solidarioa antolatu du urriaren 6an Medikuen Elkargoan. Alex Múgica sukaldariburuak eginiko dastatzeko pintxoak zerbitzatuko dira. Gainera, zenbait opari zozketatu eta objektu paregabeen enkantea eginen da; besteak beste, honako hauek jarriko dira enkantean: adingabe ukrainarrek margotutako gerrako kaskoak; Osasunako jokalariek sinatutako kamiseta bat; Ineos taldearen elastiko bat, Espainiako itzulian Ineosekin parte hartu duten txirrindulari guztiek sinatua, eta Letizia erreginak bere garaian jantzi zuen ator brodatu ukrainarra. Team Rockers Crew  breaking-taldeak eta La Banda del Desagüek  afari solidarioan joko dute.

Ukrainako gerra hasi zenetik, Nafarroako Erizainen Elkargo Ofizialak zenbait ekimen gauzatu ditu haren Fundazioaren bidez gatazkak kaltetutako pertsonei laguntzeko. Ekintza horietako zenbaitek Iruñeko Udalaren laguntza izan dute; esaterako, martxoaren 31n Iruñeko Udaletxe plazatik Fundazioak Ukrainako ospitaleei dohaintzan emaniko anbulantzia bat irten zen, eta udaltzainek boluntario gisa parte hartu dute gerran dagoen herrialdean eginiko zenbait misiotan.

¿Te ha sido útil esta página?