II. Musika martxan Fest-en azken jardunaldia bihar Zentralen, rocka eta punka egiten duten bost talde gazterekin

II. Musika martxan Fest-en azken jardunaldia bihar Zentralen, rocka eta punka egiten duten bost talde gazterekin
The Offensive, A Deshoras, Nakama Planet, Still Mad eta Pensamientos Aleatorios Udalak kudeatzen duen taldeen poltsakoak dira

Zentralen amaituko da bihar II. Musika martxan Fest-a, bi eguneko jaialdia, eta 20:30ean hasita, Iruñeko Udalaren Gazteriako unitateak kudeatzen duen taldeen poltsako zenbait bandak parte hartuko dute. Programatutako bost bandak The Offensive, A Deshoras, Nakama Planet, Still Mad eta Pensamientos Aleatorios dira, eta hainbat estilo jorratzen dituzte: pop musika, rocka, soula, indiea eta punka. Joko duten errepertorioan kantu propioak daude, baita beste talde batzuen bertsioak ere.
 

Talde guztietako kideak hiriko gazteak dira, eta “taldeen poltsan” daude, Iruñeko Udalak 2018an sortu zuen baliabidea, xede duena izena eman dutenei hala udal-ekitaldietan nola auzoko festetan (auzoko festen batzordeen bitartez) jotzeko espazioak ematea. Egun, 14 taldek eman dute izena udal-poltsan.
 

Biharko kartelak eskaintza zabala dakarkigu. The Offensive taldeak askotariko musika egiten du: rocka, grungea, hardcorea eta punka; A Deshoras iaz sortu zen entsegu-lokal batean, non lagun-talde batek orduak ematen baitzituen gordeta zituzten bertso sorta baterako akorde egokien bila. Still Mad, aldiz, 2013an sortutako hard-rock taldea da, eta, besteak beste, honako talde hauen eragina du: H.E.A.T, Guns n’ Roses, Gosht, Aerosmith, Santa Cruz, Danger Danger eta Europe. Nakama Planet eta Pensamientos Aleatorios dira gero etorriko diren taldeak. Lehenak hala kantu propioak nola bertsioak jotzen ditu, soul, rock & roll eta R & B estiloetakoak. Bigarrena duela bi urte sortu zen, bi anaiaren ekimenez, eta piano-rock estiloa indiearen eraginarekin nahasten du.

 

II. Musika martxan Fest

Urriak 11. 20:30. Zentral

  • The Offensive
  • A Deshoras
  • Still Mad
  • Nakama Planet
  • Pensamientos Aleatorios
¿Te ha sido útil esta página?