Ibilgailu berrien altarako zergaren web bidezko izapidea aldatu du Udalak, matrikulatu aurretik egitekoa, sinadura elektronikoaren ziurtagiriarekin egin ahal izateko

Ibilgailu berrien altarako zergaren web bidezko izapidea aldatu du Udalak, matrikulatu aurretik egitekoa, sinadura elektronikoaren ziurtagiriarekin egin ahal izateko
Izapide berria Egoitza Elektronikoaren bidez egin daiteke, www.pamplona.es webgunean, eta gestoriek eta herritarrek oro har erabili ahal izanen dute
Vehículos

 

Izapide berri bat egiten ahalko da Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoan, ibilgailu berrien altaren ondoriozko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren autolikidazioa www.pamplona.es webgunearen bidez egin eta ordaintzeko. Izapide hori aldez aurretik egin beharrekoa da ibilgailua Trafikoko Zuzendaritza Nagusian matrikulatzeko. Gaurtik aurrera, hori egiteko izapidera sartzeko aukera izanen da, sinadura elektronikoaren egiaztagiria edukiz gero.


Prozedura horrek ordeztuko du duela zenbait urtetik hona tramite hori egiteko dagoena. Izan ere, ibilgailu berrien izapide administratiboak egiten zituzten gestoriak bakarrik zuten horretarako sarbidea, erabiltzaile-profil batez eta Udalak ematen zien pasahitzaz. Horrela, izapidea bizkortu eta behar diren agirietan aurrezteaz gain, izapiderako sarbidea herritar ororentzat zabalik izanen da; hori bai, identifikatu beharko dira, sinadura elektronikoaren egiaztagiriaren bidez.


Iruñeko Udalak topaketa bat egin du gaur goizean Zerbitzu Orokorretako Alorrean; gaur egun izapide horretan aritzen diren gestoriei bertaratzeko gonbita egin zitzaien, eta azkenean hiriko zortzi gestoriak hartu dute parte abiatutako prozedura berri hori azaltzeko bileran. 


Agiriei dagokienez, izapidea egiteko beharrezkoak izanen dira izapideak berak sortzen duen eskabidea eta ibilgailuaren fitxa teknikoaren kopia. Izapideak barne hartzen du ordainketa, eta ordainketa egin izanaren egiztagiria eskuratzen da, Probintziako Trafiko Burutzan aurkeztu behar baita ibilgailua matrikulatzeko. 

¿Te ha sido útil esta página?