Hona Zzzz kolektiboak Ziudadelako Mistoen eraikinean egindako proposamena: mugaren kontzeptuari buruzko elkarrizketa bat zortzi profesionalen begirada fotografikoaren bitartez

Hona Zzzz kolektiboak Ziudadelako Mistoen eraikinean egindako proposamena: mugaren kontzeptuari buruzko elkarrizketa bat zortzi profesionalen begirada fotografikoaren bitartez
Proiektua 2020ko hasieran abiatutako argazkilaritza-ikerketa lan baten amaiera da eta maiatzaren 7ra arte bisitatzen ahalko da
cartel

 

Hiru urteko argazkilaritza lana izan da mugaren kontzeptuaren ikerketa bisuala egiten, eta dagoeneko Mistoen Eraikineko lehen solairuan bisitatzen ahal den erakusketa batean islatuta geratu da. ‘Frontera - Muga’ Zzzz kolektiboaren proposamena, hain zuzen ere, zortzi profesionalen begirada fotografikotik mota guztietako mugei buruz hitz egitea xede duen erakusketa da. Guztira 20 sormen-ideia eta -argazki erakusten dituzten 400 argazki inguru daude ikusgai. 

Erakusketan irudiek, itxuraz modu desordenatuan ordenatuak, ikusleak modu kaotikoan mugaren askotariko adieretan barna eramaten ditu. Muga fisikoetatik hasita: ahaleginez eraikitako harrizko hormak; aurreiritziz eta mespretxuz, ulertezintasunez eta ezjakintasunez egindako birtual eta intimoenetaraino, eta elkartu eta banatu, hurbildu eta urruntzen duten muga mota guztietatik pasata. Horiek, gainera, agertzen dira, sortzen dira, eraikitzen dira eta garatzen, txikitzen eta desagertzen dira, eta fenix hegaztiaren antzera, bere jatorrizko birtualtasun errealeko beste forma batzuetan gauzatzen dira. Beti egonen dira mugak. Eta beti desagertuko dira. Argazkilaritza muga birtual eta erreala da aldi berean, ikuslea fotografiatutako errealitatera hurbiltzen duena, eta, aldi berean, hortik aldentzen duena, distantzia iraganezina sortuz, irudia egiten duen artistaren begiradaren hautua dela eta.

Jorge Urdánoz Kultura eta Berdintasuneko zuzendariak eta Ignacio de Álava eta Paco Sada argazkilariek eta Zzzz Kolektiboko kideek aurkeztu dute erakusketa. Mistoen Eraikineko lehen solairuan ikusgai egonen da asteartetik larunbatera, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan soilik goizez, 11:30etik 13:30era.

Zzzz Kolektiboa
Zzzz Kolektiboa egun, honako hauek osatzen dute: Enrique Aparicio, Ignacio de Álava, Marcos García, José Antonio Larrasoaña, Fernando López, Álvaro Martínez, Paco Sada eta Pilar Sampol. 2013ko maiatzean sortu zen argazkilaritzaren eta beste arte-adierazpen batzuen topaketarako eta garapenerako esparru baten beharrari erantzuteko. Hala ere, laster, argazkilaritzaren esparrura bakarrik mugatzen joan zen eta ondoren lehenengo muga birtual bat marratzen. 

Kolektiboak interesak, kezkak eta proiektuak bideratzen ditu, eta topaleku eta aurkikuntza leku bihurtu da, non kide bakoitzak bere ikuspegi pertsonala eta proiektua izaten jarraitzen duen. Zzzz kolektiboak indartu egiten ditu bere kideen argazki-ahalegina eta -jarduera, eta, aldi berean, lana eta sorkuntzak ikusarazten laguntzen du, argazkia hain ezagun bihurtu den une batean, eskuragarri dauden irudi-oldearen artean ikusgai izatea zaila baita. 

¿Te ha sido útil esta página?