Hogei film, hiriko hamar auzotan, abuztuaren 2tik 27ra, astelehenetik ostiralera; horra Zinema-gauak zikloaren beste edizio baten osagaiak

Hogei film, hiriko hamar auzotan, abuztuaren 2tik 27ra, astelehenetik ostiralera; horra Zinema-gauak zikloaren beste edizio baten osagaiak
Saioak 22:00etan izanen dira, eta sarrera librea da, leku guztiak bete arte
Cartel

 

‘Mia y el león blanco’ filmak abiatuko du astelehenean Etxabakoitzeko parkean Zinema-gauak zikloaren beste edizio bat. Iruñeko Udalak, Civivox sarearen bidez, hogei film programatuko ditu hiriko hamar auzoko parke eta plazetan, hilabete honetan zehar, abuztuaren 2tik 27ra bitarte, astelehenetik ostiralera. Proiekzioak 22:00etan izanen dira, sarrera libreaz edukiera bete arte, eta egungo araudiak COVID-19aren aurka ezartzen dituen  segurtasun- eta babes-neurri guztiak beteko dira.

Filmak honako toki hauetan proiektatuko dira: Etxabakoitzeko parkean, Iturramako bulebarrean, Buztintxuriko pasealekuan, Salestarren patioan (Txantrea), Gortari Doktorearen plazan (Sanduzelai), Yamaguchi parkean, El Lago IP-ko patioan (Mendillorri), Ezpeletaren jauregian (Alde Zaharra), José Vila IP-ko patioan (Milagrosa) eta Maiteminduen parkean (Arrotxapea). Espazio horietako bakoitzean bi proiekzio eginen dira asteko egun berean bi astez jarraian. Ikusgai egonen diren film gehienak edozein adinetako ikusleei zuzenduta daude edo haurrendako bereziki gomendagarriak dira.

Familia baten abenturak Afrikan ditu oinarri  ‘Mia y el león blanco’ filmak, astelehenean Etxabakoitzeko parkean proiektatuko den Frantzia-Hegoafrika-Alemaniako ekoizpen bateratu honek. Gurasoekin Londresetik Hegoafrikara joan den neska gazte batek lotura harrigarri bezain berezia egiten du lehoi basati batekin. Haien arteko adiskidetasun paregabeak bultzatuko du Sabanatik bidaiatzera, bere lagunik onena salbatzeko. Abuztuaren 9an, astelehenarekin, toki berean, ‘La oveja Shaun. La película: Granjaguedón’ animaziozko filma egonen da ikusgai.

Umorea film arrakastatsuen bi sekuelatan

Asteartean, familiendako komedia espainiar baten txanda da Buztintxuriko pasealekuan: ‘Padre no hay más que uno 2: la llegada de la suegra’. ‘Conchi’ laguntzaile birtualaren arrakastari esker, Javier amen txateko lider bilakatu da eta dena primeran doa. Dena kontrolpean duela ematen du, baina ustekabean beste haur baten etorreraren berriak hankaz gora jartzen du guztia. Eta hori gutxi balitz, amaginarreba etorriko da. Santiago Segura, Toni Acosta eta Loles León dira protagonistak barre algarak bermatzen dituen film honetan. Astebete geroago, abuztuaren 10ean, Buztintxurin ‘Mina y el mundo de los sueños’ egonen da ikusgai.

Asteazkenean, Yamaguchi parkean, umore gehiago, kasu honetan frantziarra, beste sekuela baten bidez: ‘Dios mío, ¿pero qué te hemos hecho...ahora? Claude eta Marie Verneuilek, gaizki pasa zuten haien lau alabak senar kanpotarrekin ezkonduko zirela onetsi behar izan zutenean, hala ere, azkenean onartu zuten, baina orain krisian daude berriro. Lau suhiek, Rachid, David, Chao eta Charlesek, arrazoi ezberdinengatik Frantziatik alde egitea erabaki dute. Verneuiltarrekatzerrian bizi behar dutela ikusten dute jada. Yamaguchi parkean, halaber, abuztuaren 12an, asteazkenarekin, ‘Bajo el mismo techo’ komedia espainiarraren proiekzioa egonen da ikusgai.

Hurrengo bi asteetan, ostegun eta ostiraletan, Mendillorrin eta Ezpeletaren jauregian eginen dira ‘Zinema-gauak’. Abuztuaren 5ean Mendillorriko El Lago IP-ko patioan ‘Bad boys for life’ filma egonen da ikusgai, eta astebete geroago, abuztuaren 12an, ostegunarekin, ‘Ponyo itsaslabarrean’, euskaraz eta gaztelaniazko azpitituluekin. Abuztuaren 6an eta 13an, ostiraletan, Ezpeletaren jauregian, Alde Zaharrean, ikusgai egonen dira, hurrenez hurren, ‘Pagafantas’, euskaraz eta gaztelaniazko azpitituluekin eta ‘Jumanji. Siguiente nivel” filmak.

Bost kokapen berri abuztuaren 16tik aurrera

Abuztuaren bigarren hamabostaldian, hiriko beste bost auzoetan eginen da zikloa. Abuztuaren 16an eta 23an, astelehenetan, Iturramako bulebarrean ‘Cats’ eta ‘Superagente Makey’ filmak proiektatuko dira, hurrenez hurren. Abuztuaren 17an eta 24an, astearteetan, Salestarren patioan (Txantrea) ‘Las aventuras de Dr. Doolitle’ eta ‘ Ernest & Celestine’ egonen dira ikusgai, azken hori, euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin. Asteazkenetan Gortari Doktorearen plazara helduko da zinema, abuztuaren 18an ‘Hiru mosketariak’ filmarekin, euskaraz eta gaztelaniazko azpitituluekin, eta 25ean ‘¡Scooby!’ filmarekin.

Abuztuaren 19an eta 26an, ostegunetan, ‘De la India a París en un armario de Ikea’ eta ‘Yesterday’ filmen txanda izanen da, zinema europarra José Vila IP-ko patioan, Milagrosako Civivoxaren ondoan. Aste horiei eta 'Zinema-gauak' zikloari amaiera emateko, ‘Abominable’ eta ‘La familia Addams’ izanen dira abuztuaren 20ko eta 27ko zinema proiekzioen protagonistak.

 

Zinema gauak. Abuztuaren 2tik 27ra bitarte, 22:00etan. Sarrera librea, leku guztiak bete arte

  • Abuztuak 2, astelehena, Etxabakoitz. MIA Y EL LEÓN BLANCO
  • Abuztuak 3, asteartea, Buztintxuri (Buztintxuriko pasealekua). PADRE NO HAY MAS QUE UNO 2: LA LLEGADA DE LA SUEGRA
  • Abuztuak 4, asteazkena, Yamaguchi parkea. DIOS MÍO, ¿PERO QUÉ TE HEMOS HECHO… AHORA?
  • Abuztuak 5, osteguna, Mendillorri (El Lago IP-ko patioa).  BAD BOYS FOR LIFE
  • Abuztuak 6, ostirala, Ezpeletaren jauregia. PAGAFANTAS. Euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin
  • Abuztuak 9, astelehena, Etxabakoitz. LA OVEJA SHAUN. LA PELÍCULA: GRANJAGUEDÓN
  • Abuztuak 10, asteartea, Buztintxuri (Buztintxuriko pasealekua).  MINA Y EL MUNDO DE LOS SUEÑOS
  • Abuztuak 11, asteazkena, Yamaguchi parkea. BAJO EL MISMO TECHO
  • Abuztuak 12, osteguna, Mendillorri (El Lago IP-ko patioa). PONYO ITSASLABARREAN. Euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin
  • Abuztuak 13, ostirala, Ezpeletaren jauregia. JUMANJI. SIGUIENTE NIVEL
  • Abuztuak 16, astelehena, Iturrama (Bulebarra).  CATS
  • Abuztuak 17, asteartea, Txantrea (Salestarren patioa). LAS AVENTURAS DEL DR. DOLITTLE
  • Abuztuak 18, asteazkena, Sanduzelai (Gortari Doktorearen plaza). HIRU MOSKETARIAK Euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin
  • Abuztuak 19, osteguna, Milagrosa (Milagrosako Civivioxeko patioa - José Vila). DE LA INDIA A PARÍS EN UN ARMARIO DE IKEA
  • Abuztuak 20, ostirala, Arrotxapea (Maiteminduen parkea).  ABOMINABLE
  • Abuztuak 23, astelehena, Iturrama (Bulebarra). SUPERAGENTE MAKEY
  • Abuztuak 24, asteartea, Txantrea (Salestarren patioa).  ERNEST & CELESTINE. Euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin
  • Abuztuak 25, asteazkena, Sanduzelai (Gortari Doktorearen plaza). ¡SCOOBY!
  • Abuztuak 26, osteguna, Milagrosa (Milagrosako Civivioxeko patioa - José Vila).  YESTERDAY
  • Abuztuak 27, ostirala, Arrotxapea (Maiteminduen parkea). LA FAMILIA ADDAMS