
Hurrengo ostegunetik aurrera, Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak edozein ordenagailu edo gailu mugikorretatik zuzenean jarraitu ahalko dira Youtube bideo plataformaren bitartez. Hau orain arte erabilitako pamplona.es udal webguneari gehitzen zaio, zuzeneko seinalearen irisgarritasuna hobetuko du, eta orri nagusian sarbide azkarra txertatuko du. Osoko Bilkura bukatu ondoren, bideo osoa kontsultatu ahalko da udal webgunetik edo Iruñeko Udalak Youtube plataforman daukan kanaletik.
Hobekuntzak ere irudiaren kalitatera iritsi dira, eta egungo grabazio formatuei egokitu dira modu panoramikora pasatuz eta errotulazio eta infografien tipologia modernoagoa den estetika batera eguneratuz. Grabazioak 4 kamera robotikorekin egingo dira, eta horri esker hala Osoko Bilkurako gela nola une bakoitzean parte-hartzen ari den zinegotziaren irudia atzemanen da. Pandemiaren hedapena ekiditeko ezarritako urruntze-neurriak direla-eta, Osoko Bilkurako Udalbatzako kideen kokapen berriak aurreko emanaldien sistemaren erabilera galarazten zuen.
Uda ondorengo lehenengo Osoko Bilkura irailaren 3an izango da, 16:30etan. Ordu horretatik aurrera seinalea zuzenean jarraitu ahalko da esteka honetan (https://youtu.be/PXikPyzUBDY) edo udal webguneko atarian.