Hiru Hamabi elkarteak jaso du XVIII. Urrezko Baba saria, hartutako kalte zerebrala duten haurren eta haien familien alde egindako lanagatik

Hiru Hamabi elkarteak jaso du XVIII. Urrezko Baba saria, hartutako kalte zerebrala duten haurren eta haien familien alde egindako lanagatik
Iruñeko Errege Magoen Kabalkadaren Elkarteak ematen duen saria Iruñeko Udaletxean entregatu da
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
haba de oro


Nafarroako Hiru Hamabi | 3/12 elkartea da jaio ondoren hartutako kalte zerebrala duten haurrekin eta haien familiekin berariaz lan egiten duen bakarra Espainian. Lanean eta hainbat erakunde-, osasun-, elkarte-, gizarte- zein hezkuntza-forotan sei urte eman ostean, HKZk jotako haurren alde egindakoak Urrezko Baba saria jaso du, urtero 2002tik Errege Magoen Kabalkadaren Elkarteak ematen duen aintzatespen gorena.
 

Ekitaldia eguerdian izan da, Udaletxean, eta bertan Enrique Maya Iruñeko alkateak, Fernando Lizaur Errege Magoen Kabalkadaren Elkarteko lehendakariak eta Yolanda Fonsecak, saritutako elkarteko lehendakariak, parte hartu dute. Harrera-aretoan, Udalbatzako hainbat kidek lagunduta, egun Hiru Hamabi elkartekoak diren 45 familietako batzuk egon dira, baita Errege Magoen Desfilearen Elkarteko hainbat partaide eta sariko epaimahaikide ere.
 

Urrezko Baba sariak bazterketa egoeran dauden adingabeen alde eremu ezberdinetan diharduten pertsona eta instituzioen lana aitortu eta saritzen du. Saria, Urrezko Baba, intxaur baten tamaina duen baba baten irudia da, 18 kilateko urre trinkoz egina, eta 50 bat gramoko pisua du. Hiru brillante ditu, hiru Errege Magoak irudikatzeko: Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Jada ohiko bihurtu den Italiako banderadunen emanaldiak girotu du ekitaldia; izan ere, Ekialdeko Erregeak Iruñera iristear dauden aste honetan hiriko kaleetan barna ibiltzen dira.
 

Hauek dira Urrezko Baba sariaren aurtengo epaimahaikideak: Enrique Maya Iruñeko alkatea; Luis Campos, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuko ordezkari; Rafael Ruiz de la Cuesta, Nafarroako Auzitegi Nagusiko ordezkari; Mamen Sádaba, Iruñeko Errege Magoen Kabalkadaren Elkarteko ordezkari; Álvaro Eguiluz, Nafarroako Kutxa Fundazioko ordezkari; Javier Leoz, Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutzako ordezkari; eta Maite Ziganda, 2018an saritutako Kulturarteko Gizarte eta Hezkuntza Zerbitzuko ordezkari.
 

113 haur erregistratu dira Nafarroan 18 hilabetetan

Nafarroak kode bat dauka HKZren Diagnostikorako. Azaroaren hasieran 16 urtetik beherako 113 haur eta nerabe zeuden hartutako kalte zerebrala duten haurrendako programan, duela 18 hilabete Foru Komunitatean abiatu ostean. Epe horretan, erregistroen arabera, urtero 9 kasu sartzen dira. Datu horiek eskura izatea da duela 6 urte sortutako elkartearen lanaren emaitzetako bat, orduan ez baitzegoen ez estatistika formalik, ez baliabide koordinaturik, ez kaltetutako haurren familiendako oinarrizko argibiderik.
 

Urrezko Baba saria Hiru Hamabi elkartearen lana babesteko aintzatespena da, hark kalte hau duten haurren eskubide-berdintasuna aldarrikatzen duelako, aitzitik, helduendako gizarte- eta osasun-zerbitzuez bezainbatean osasun-sistema publikoek zein sektoreko elkarteek jada duela hamarkada batzuk ezarriak baitzituzten.
 

Sei urteotan bazkide diren familiak ikusgai izan dira; lege-emaitzak erdietsi dituzte, bai Diputatuen Kongresuan, bai Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko legebiltzarretan; eta beren eskariak lurralde-maila ezberdinetako Arartekoen kezken artean ere badaude. Hiru Hamabi elkarteak gizarte-sentsibilizaziorako hainbat kanpaina egin ditu gizarteratzearen alde, hala nola Iruñeko, Gasteizko eta Madrilgo Udalen Bide-segurtasunarenak eta Osasuna Klub Atletikoarekin zein Iruñeko peñekin elkarlanean egindako ekimenak; hainbat zerbitzu abiatu ditu bazkide diren familientzat, Objetivo: 20 Pavos delako crowfunding-programaren ekimenetan, neurorrehabilitazio-saioetarako; eta liburu, ikus-entzunezko zein inprimatutako beste materialen aurkezpena eta kontzertu inklusiboak ere abiatu ditu.
 

Gaurdaino, estatu osoan, 50 familiak eman dute izena elkartean, zeina 2018tik Minusbaliotasun Fisikoa eta Organikoa duten Pertsonen Nafarroako Elkarteen Federazioan baitago. Eratu zenetik, adibidez, Eguesibarreko zein Iruñeko Udalek aintzat hartu dute era ezberdinetan; eta, adibidez, CINFA eta Acciona enpresek hura finantzatzen lagundu dute. Hiru Hamabi elkarteak Mentore-bazkidea delako figura sortu du, kalte zerebrala edukirik elkarteari laguntza ematea erabaki duten helduentzat; eta, duela bi urte, Ohorezko bazkidea delako figura ere bai, hartutako kalte zerebrala duten haurren eta haien familien egoera hobetzeko laguntza ematen duten instituzio eta profesionalentzat. 2019an lehen aldiz elkarteko kaltetutako batek 18 urte bete izan ditu.
 

17 aintzatespen adingabeekiko lan onagatik
 

Dagoeneko 17 aintzatespen eman dira Urrezko Baba izenpean, 2002an Karitateko Alabak saritu zituztenetik, La Providencia instituzioagatik. Horrezkero, hainbat entitatek merezi izan dute urteroko aintzatespen hau, ikuspegi ezberdinetatik betiere haurren alde egindako lanagatik emana.
 

Mensajeros por la Paz, Compartir Navarra, Nuevo Futuro nahiz iaz saritutako Kulturarteko Gizarte eta Hezkuntza Zerbitzua elkarteekin batera, mota ezberdinetako ikastetxeak eta instituzioak agertzen dira saridunen zerrendan, hala nola Ciganda-Ferrer fundazioa, El Molino ikastetxea, Cardenal Ilundáin IP, Isterria ikatetxea, Itaka Eskolapioak fundazioa eta Jesusen Bihotzaren anaien Centro Puente ikastetxea.
 

Horrez gain, gurasoen ahalegin eta ardurek ere jaso dute babesa, adopzio-hartzaileei eta Nafarroa osoko adopzio-familiei emandako sariez. Berriz, gizarte-lanaren, desgaitasunen eta inklusiorako babesaren esparruan daude Hiru hamabi-3/12 elkarteari gaur emandako saria zein ADANOri (Minbizia duten haurrei laguntzeko Nafarroako elkartea), Atena Psicoballet-i, 2009an Bideko Ama Birjiñaren Ospitalea zeneko haur-gelari, eta Ilundáin Haritz Berri fundazioari eta Xilema fundazioari emandako sariak.
 

Urrezko Baba sariak

  • 2002: Karitateko Alabak, La Providencia instituzioagatik
  • 2003: Mensajeros por la Paz, Punto de Encuentro instituzioagatik
  • 2004: ADANO elkartea
  • 2005: Compartir Navarra GKE
  • 2006: Ciganda Ferrer fundazioa, El Molino ikastetxea instituzioagatik
  • 2007: Nafarroa osoko guraso adoptatzaileak
  • 2008: Cardenal Ilundain ikastetxe publikoa
  • 2009: Bideko Ama Birjina Ospitaleko haurrendako ikasgela
  • 2010: Atena Psicoballet fundazioa
  • 2011: Nafarroako familia harreragileak
  • 2012: Isterria ikastetxea
  • 2013: Centro Puente
  • 2014: Navarra Nuevo Futuro elkartea
  • 2015: Itaka Eskolapioak Fundazioa
  • 2016: Ilundain Haritz Berri fundazioa
  • 2017: Xilema Fundazioa
  • 2018: Kultura Arteko Hezkuntzarako Zerbitzua (SEI)
  • 2019: Hiru Hamabi/ 3-12
¿Te ha sido útil esta página?