Hiriko kaleak sanferminetan iruindarren aurpegiez jantziko dira

Hiriko kaleak sanferminetan iruindarren aurpegiez jantziko dira
Larunbatean argazki-set bat jarriko da Udaletxean komunikazio-kanpaina hori irudiztatuko duten argazkiak egiteko
Fitxategi
cartel.pdf140.44 KB
kARTELA

 

Ez entzierroak, ez txupinazoa, ezta Gaixoa nia ere. Munduko festarik garrantzitsuenetako baten funtsezko eta ezinbesteko atala iruindarrak dira, “gure jendea”. Ideia hori ardatz, eta bi urtez sanferminik gabe egon ondoren, Udalak erabaki du hiriko biztanleek ‘janztea’bederatzi egunetan zehar bisitari gehien jaso eta munduan proiekzio handiena duen hiria. Hori lortzeko, larunbatean Udaletxeko ezkaratzean argazki-set bat jarriko da parte hartu nahi duen ororentzat.

Ekimen horretan parte hartzeko, larunbatean, ekainaren 11n, goizeko hamarretatik eguerdiko ordu biak arte, edo arratsaldez, bostak eta zortziak bitartean, Udaletxeko ezkaratzera joatea baino ez da egin behar. Alkandora edo kamiseta zuria eraman behar da, baita zapia eta, Udaletik abian jarri den kanpainak eskatzen duen bezala “zeure irribarrerik onena” ere. Argazkiak bakarka edo bikoteka izan daitezke, bakoitzak nahiago duenaren arabera.

Larunbatean argazki-setera bertaratu eta proposamenean parte hartzen duten pertsona guztien artean honako hauek zozketatuko dira: bi sarrera-baimen bikoitz entzierroa zezen plazan ikusteko; sarrera-baimen bikoitz bat entzierrilloa ikusteko; beste baimen-bikoitz bat zezen-plazan eginen den burtziketa arratsalderako eta, beste hiru, bi lagunendako ere, Udaletxetik Gaixoa nia bizitzeko uztailaren 14an. Zozketa ekainaren 23an izanen da, ostegunarekin, eta saridunei telefonoz jakinaraziko zaie.

Ekimen hau sortu da, 2020ko jaiak bertan behera utzi eta hiriko biztanleei euren sanferminetako argazkiak –beraiekin "biziko ditugu!" leloa osatzen zuen hiri-korporeo handi bat eraiki ahal izateko– Udaletxera bidaltzeko deiak izan zuen arrakastaren ondoren. Ehunka argazki jaso ziren, eta hainbat astetan Gazteluko plazako letra erraldoietan, sare sozialetan eta horretarako sortutako webgunean ikusgai egon ziren.

¿Te ha sido útil esta página?