Hiriko bost auzok negozio ‘gazte eta ausartak’ estreinatuko dituzte aurten

Hiriko bost auzok negozio ‘gazte eta ausartak’ estreinatuko dituzte aurten
Udalak ekintzaile gazteendako udal-laguntzen 60.000 euroen lehen partea ordaindu du

emprendedores

 

Logopediako eta etxez etxeko arretako zerbitzuak, okindegi bat, abokatuen bulego bat, eta mugikorrak saltzeko eta konpontzeko denda bat, besteak beste: hiriak zazpi negozio berri estreinatuko ditu 2022an. Hogei urte dira Iruñeko Udalak  ekintzailetzaren esparruan abiatzen direnen deiak eta proiektuak bultzatzen dituela gazte ekintzaileendako dirulaguntzen bidez.

Aurten eskaera guztietarako aurreikusitako zenbatekoa 60.000 eurokoa da, zeinak hiru ebazpenetan emanen baitira. Lehenengo ebazpenaren bidez 13.119,83 euro banatu zaizkie zazpi negoziori, eta informazio-kanpainak eskatzen duen bezala, gazteak dira –18 eta 35 urte bitartekoak dira horien titularrak–; hain zuzen, ausardia erakusten dute bizitza profesionala enpresaburu gisa bideratzean. Udalak jarrera hori bultzatu nahi du, eta horretarako haien gastuen zati bat partekatuko du; izan ere, laguntza horiek haien negozioak sortu eta abian jartzeko zenbatekoen %70era arte estaltzen dituzte. Gainera, balio erantsi gisa, ebazpen horretan onuradun izan diren negozioen titularren % 75 emakumeak dira.  Dirulaguntza hauen iazko deialdian 28 proiektu bultzatu ziren.

Negozio berriak hirian barna banatuta daude: logopedia eta mugikorren salmenta eta konpontze-lanak Iturraman; etxez etxeko arreta eta abokatutza Donibanen; online salmenta Ermitagañan, okindegia Etxabakoitzen eta telefonotegia Arrotxapean. Udalaren laguntza ekonomikoa.

Haien eredua jarraitzera animatzen direnendako, deialdia urriaren 10era bitarte zabalik dago, interesa dutenek eskaerak aurkeztu ahal izateko hala telematikoki Iruñeko Udaleko Egoitza Elektronikoan (https://sedeelectronica.pamplona.es) nola aurrez aurre Udaleko edozein erregistrotan, edo legeak aurreikusitako beste edozein bideren bidez. Nortasun juridikoa duten entitateek eskaera telematikoki aurkeztu beharko dute nahitaez. Urtean zehar hainbat ebazpen daudenez, malgutasun handiagoa dago interesdunek etorkizuneko negozioak prestatu eta era ditzaten urteko edozein unetan eta dirulaguntzetara modu mailakatuan aurkezteko aukera izan dezaten.

 

Gazte eta ausartak

 

DIRULAGUNTZAREN TITULARRA

NEGOZIOA

AUZOA

Carmen Sanz

Logopedia

Iturrama

Pablo Fernández

Etxez etxeko arreta zerbitzua

Donibane

Irene Uriarte

Online-salmenta

Erripagaña

Johanna E. Flores

Abokatua

Donibane

Kristina Ialynich

Okindegia

Etxabakoitz

Khurram Ijaz

Mugikorren salmenta eta konpontze-lanak

Iturrama

Nancy S. Jiménez

Telefonotegia

Arrotxapea

¿Te ha sido útil esta página?