Iruñean Adinekoen sei Sare daude, Iturraman, Milagrosan, Txantrean, Santa María la Realen, Alde Zaharrean eta Zabalgunean, adinekoen zaintzan lan egiten dutenak. Hori dela eta, hilero 65 urtetik gorakoek parte hartzeko hainbat jarduera antolatzen dituzte, aisialdi proposamen gisa eta topaketarako eta harremanak egiteko gune gisa. Martxorako aldez aurretik izena ematea eskatzen duten doako ia 60 jarduera antolatu dira.
Askotariko jarduerak dira, esaterako irakurketa-klubak, zinema emanaldiak eta zineforumak, yoga, bingoa, korua, arratsalde-pasak eta bisita gidatuak. Sareetan gai espezifikoei buruzko lantegiak antolatu dira, hala nola eten digitala, nola aktibatu burua, sare sozialak, zibersegurtasuna eta, antsietatea eta estresa. Halaber, osasunari, aurretiazko borondateei eta adinekoendako gizarte-baliabideei buruzko informazio-hitzaldiak antolatuko dira, besteak beste. Jardueren laurden bat inguru auzoak ezagutzeko hileko hainbat goizetan eginen diren ibilaldi osasungarriak eta tematikoak dira.
Sare bakoitzak helbide elektroniko bat eta arreta telefono bat ditu izen emateak egiteko, bai eta komunikaziorako beste bide batzuk ere, hala nola whatsappa edo aurrez aurreko arreta. Adinekoen Sareei buruzko informazio guztia, hileroko jarduera-programazioa barne, Udalaren webgunean horretarako prestatutako berariazko espazioan kontsultatzen ahal da. Adinekoen Sareak adinekoei arreta ematea ardatz duen Iruñeak zaintzen zaitu programaren parte dira.
Adinekoen Sareetan parte hartzea
Adinekoen Sareek, Iruñeko Udalak babestuta, auzoko sareak sortzea dute xede, errespetutik, adinekoei laguntza eta zaintza arretatsua eskaintze aldera. Sare bakoitzak sarera atxikitako auzoetan bizi diren guztiak hartzen ditu bere baitan: auzokideak, establezimenduak, farmaziak eta adinekoen eguneroko dinamikan presente dagoen auzoko edozein pertsona.
Oso erraza da sare baten parte izatea, inplikatzeko hainbat modu baitaude. Egiten diren ekintzetan parte hartzen duen boluntario izan daiteke edo, besterik gabe, adinekoengan ager daitezkeen zenbait seinaleri erreparatu, zerbait ez doala ongi adierazten duten haietan (itxura-edo portaera-aldaketak, bat bateko absentziak, bakardade-adierazpenak, nahasteak, despisteak...) eta proiektuko Gizarte Zerbitzuetako taldeari abisua eman esku-hartzeko modurik egokiena balora dezan. Argibide gehiago jasotzeko sare bakoitzaren helbide elektronikora idatzi.
IZEN-EMATEAK: ADINEKOEN SAREEN JARDUERAK. 2024KO MARTXOA
Alde Zaharreko Adinekoen Sarea
- redesdemayorescascoviejo@pamplona.es
- 610 124 987 telefonoan (astearte, ostegun eta ostiraletan, 09:00etatik 13:30era, eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara) eta whatsappean
Iturramako Adinekoen Sarea
- redesdemayoresiturrama@pamplona.es
- 606 94 67 35 telefonoan (astearte, ostegun eta ostiraletan, 09:00etatik 14:00etara, eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara)
- Aurrez aurre: astearte eta ostiraletan, goizez, San Joan Bosco lokaletan
Txantreako Adinekoen Sarea
- redesdemayorestxantrea@pamplona.es
- 610 124 844 telefonoan (astearte, ostegun eta ostiraletan, 09:00etatik 13:30era, eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara) eta whatsappean
- Aurrez aurre: Salestarrak Zentro Komunitarioa, beheko solairua, astearte eta ostiraletan, 09:00etatik 14:00etara
Santa María la Realeko Adinekoen Sarea
- redesdemayoressantamarialareal@pamplona.es
- 610 124 911 telefonoan eta whatsappean
- Aurrez aurre: astearte eta ostiraletan, 09:00etatik 14:00etara, belaunaldien arteko lokalean
Milagrosako Adinekoen Sarea
- redesdemayoresmilagrosa@pamplona.es
- 606 94 67 35 telefonoan (astearte, ostegun eta ostiraletan, 09:00etatik 13:30era, eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara)
Zabalguneko Adinekoen Sarea
- redesdemayoresensanche@pamplona.es
- 610 12 49 87 telefonoan (astearte, ostegun eta ostiraletan, 09:00etatik 13:30era eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara) eta whatsappean