Hirigintzak bisitatu du Errege Bardea kaleko luzapena dela-eta sortutako kale berria, Mutiloabeiti kaletik Joan Paulo II.aren etorbideraino

Hirigintzak bisitatu du Errege Bardea kaleko luzapena dela-eta sortutako kale berria, Mutiloabeiti kaletik Joan Paulo II.aren etorbideraino
Obrak hiru fasetan antolatu dira, eta une hauetan urbanizazioaren % 80 garatzen duen lehenengoa amaitu da
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

Hirigintza Gerentziak gaur goizean bisitatu ditu Lezkairuren ingurunean kale berri bat sortu duten ZN2-XVI unitatearen lehenengo faseko urbanizazio-lanak. Zehazki, Errege Bardea kaleko luzapena da, Mutiloabeiti kaletik Joan Paulo II.aren etorbideraino. Lan berberetan egokitu da ere Mutiloabeiti kaleko espaloiaren tarte bat, Joan Paulo II.aren etorbidetik Tenis Klubaren hegoaldean dagoen sarreraraino doana.

Urbanizazio-lan horiek Iruñeko Udal Planaren aldaketa egituratzailean sartuta daude, ZN2-XVI unitatean, ARZ-14an (Tenis klubaren hegoaldean); Plana Provigosa enpresak sustatu zuen eta aldaketa 2011n onetsi zen. Bi urte ondoren, Birpartzelazio-proiektua onetsi zen, eta 2014an, Urbanizazio-proiektua, biak ZNW-XVI eremuko Konpentsazio Batzordeak sustatuta. Urbanizazio osoa hiru fasetan antolatu da, eta obra guztietarako hasieran kalkulatutako aurrekontua 1,1 milioi eurokoa da.

Iruñeko Udal Planaren XVI. Unitate Integratuaren ZN-2 exekuzio unitateko Urbanizazio-proiektuaren lehen fasea hiri-espazioa sortzen duten kale nagusiak izan ditu ardatz, gauzatu nahi den esparru osoaren % 80ri dagokiona.

Errege Bardea kalearen luzapenak 18 metroko zabalera du, eta honako hauek osatzen dute: espaloiek, zirkulazioaren bi noranzkoko bide batek eta bi aldeetan lerroan aparkatzeko lekuek. Espaloietan zuhaitzak jarri dituzte 1,20 x 1,20 m-ko txorkoetan. Mutiloabeiti kaleko espaloien kasuan, kaleko gainerako espaloien diseinua mantentzen dute.

Lanak Construcciones Oses SL enpresak egin ditu. Obraren exekuzio materialaren kostua 801.162 eurokoa izan da, obraren zuzendaritzarako eta koordinaziorako ordainsariak kontuan hartu gabe. Hasierako aurrekontuak 842.295 euro jotzen zuen (BEZa kanpo). Lanak 2019ko abuztuaren 19an hasi eta 2020ko ekainean ia osorik amaitu ziren, eta harrera 2021eko apirilera arte atzeratu zen, lorezaintzako eta ureztatzeko lanak eta konponketa batzuk egin bitartean.

Ia 1.500 m2-ko plaza berria hurrengo fasean

XVI/ZN-2 eremuak 18.683 m2-ko azalera du, eta horietatik, 5.883 m2 urbanizazio-lanetan sartzen dira. Errege Bardea kaleari jarraipena ematen dion bideak eta Mutiloabeiti kaleko lanek 4.440 m2-ko azalera dute. Horri gehitzen zaio erabilera publikoko 1.443 m2-ko plaza, zeina hirugarren fasean eraikiko baita etxebizitza-eremuaren lurrazpiko garajeen gainean, P1 eta P2 bizitegirako lurzatien gainean.

Bizitegirako bi lurzati horiek Joan Paulo II.aren etorbidearen parean daude. Beheko solairua eta hamar altuera gehi atikoa duten bi dorre izanen dituzte, horietako bat babes ofizialeko etxebizitzak egitera zuzendua (6.152 m2 eraikiak) eta beste bat etxebizitza librera (5.533 m2 eraikiak). Horietako bakoitzean 45 etxebizitza eraikiko dira.

“L” itxurako plazaren zati bat Joan Paulo II.aren etorbidera irekita egonen da, eta bestea Errege Bardea kalearen luzapenera. Haren diseinua Joan Paulo II.aren etorbideak duen desnibelak baldintzatzen du (% 5), eta landarezko ezponda baten bidez konponduko da. Alde batetik, aparkalekura sartzeko oinezkoen eta ibilgailuen erabilerarako gune bat egonen da, eta bestetik, oinezkoendako ibilbideak eta guneak eginen dira, haurrendako jolasgune batekin. Erabilitako materialak aurrefabrikatutako galtzada-harriak eta harlauzak izanen dira.

Lanen bigarren fasea Mutiloabeiti kaleko azken zatiari dagokio, 15 metro ingururi, zeinari Tenis Klubaren instalazioak eraberritu eta handitzeko lanek eragiten baitiote, sarrera berria egiteko. Bigarren fasea eraikitze-lanak aldi berean egitearen baldintzapean dago.

Urbanizazioaren azpiegiturei konponbidea emateko, horiek Lezkairun egindako azpiegiturekin lotu dira, eta barne hartzen dute Errege Bardea kalearen luzapen-bidearen hegoaldeko espaloian lurperatutako transformazio-zentro bat, Joan Paulo II.aren etorbideko biribilgunetik gertu dagoen parterrearen inguruan

¿Te ha sido útil esta página?