Hirigintza Gerentziako Kontseiluak asteazkenean, otsailaren 12an, ezagutuko du Lezkairu, Sadar, Etxabakoitz eta Sanduzelaiko 9 lurzati edo partizipaziotan Udalaren parte-hartzea besterentzeko enkante publikoaren deialdia. Bakarka esleituko diren 9 loteen hasierako prezioa, guztira, 5.544.971 milioi euro da. Zenbateko horretan ez dago barne Balio Erantsiaren gaineko Zerga, hori enkantearen esleipendunek ordaindu beharko baitute.
Lurzati horiek Iruñeko Udalarenak dira, azken urteotako hirigintza-garapenaren ondorioz. Udalaren jabetzaren portzentajeak % 11,8 eta % 100 artekoak dira, lurzatiaren arabera. Ondasun horiek, zenbait kasutan, ondare-izaera dute, beste batzuk lurzoruaren udal ondarea dira eta gainontzekoa gehiegizko aprobetxamenduetatik dator. Udal txostenen arabera, jabetza horiek saltzeak 2020ko diru-sarrera helburua erdiestea ahalbidetuko du Udalaren aurrekontuan.
Udalak bere gain hartuko du, besterenduak izatekotan, lurzati horiei dagozkien urbanizazio-gastuen likidazioa. Udal zerbitzu teknikoek egindako edo Hirigintza Gerentziak kanpoko profesionalei enkargatutako balorazio teknikoekin bat dator irteera-prezioa. Lurzati horietan eraikitzeak Udalaren hirigintzako planeamenduaren aurreikuspenak gauzatzea ekarriko du.
Eskaintzak aurkezteko epea Nafarroako Kontratazio Atarian ezarritakoa izanen da, zeina 15 egunekoa izan ohi baita. Lote bakoitzaren lizitazio indibiduala eginen da, hortaz, eskaintzaileek eskaintza ekonomikoak banan-banan aurkeztu beharko dituzte, zenbat loteren enkantera aurkeztu nahi eta horrenbeste gutun-azal aurkeztuta. Enkantea egiteko prozedura “plegu itxikoa” izanen da, eta eskaintza onena egiten duenari esleituko zaio. Enkantea hutsik geratzen ahalko da eskaintzek ez badute gainditzen gutxienez seinalatutako zenbatekoa. Behin-behineko esleipenaren ondoriozko eskaintza hobetu ahal izanen da, zenbatekoa gutxienez seiren bat gehituta.
Enkante publikorako lurzatien zerrenda
|
LOTEA |
PARTZELA ETA UDAL-JABETZAREN % |
BIRPARTZELAZIOA |
LIZITAZIO-PREZIOA |
|
1 |
L31.4 (100%) |
ARS-3 LEZKAIRU |
1.159.249,68 |
|
2 |
L41.4 (17,56%) |
ARS-3 LEZKAIRU |
223.786,75 |
|
3 |
L41.7 (43,61%) |
ARS-3 LEZKAIRU |
485.615,37 |
|
4 |
A6.6 (32,64%) |
ARS-3 LEZKAIRU |
283.050,49 |
|
5 |
P2.2 (100%) |
ARZ-6 ZN-10 XIX |
550.505,16 |
|
6 |
P2.6 (23,31%) |
ARZ-6 ZN-10 XIX |
119.100,53 |
|
7 |
B-5 (100%) |
ARS-5 XX |
963.092,41 |
|
8 |
B-8 (11,80%) |
ARS-5 XX |
72.472,33 |
|
9 |
P1-2 (100%) |
U.O.D-SAN JORGE |
1.688.102,40 |