Iruñeko Udalak asteartean irekiko du Taldeka programan izena emateko epea, zeinak xede baitu kultura Iruñeko eta Iruñerriko gazteei hurbiltzea. Irailaren 30era bitarte, 15 eta 21 urte bitarteko gazteek pamplonaescultura.es/eus ematen ahal dute izena 2025eko urritik eta 2026ko apirilera bitarte bi astez behin, ostegunetan, eginen diren saioetan. Jarduera doan da.
Gaur, asteartearekin, aurkeztu dute programa Iñigo Gómez Eguíluz Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zuzendariak eta Oihane Mcguinness eta Karmele Otero zikloaren antolatzaile eta begiraleek. Taldeka programaren bigarren edizioa eginen da aurten eta xede du hiriko kultura- eta arte-bizitza ezagutzea, eta hurbilpen sortzaile bat proposatzen da inguruko kultura garaikidera. Tokiko artistekin topaketak zein erakusketetara bisitak eta kultura-ekitaldiak eginen dira, era kolektiboan partekatu eta sortzeko guneak sortze aldera, zeinetan parte hartzaileek kultur jarduerak proposatzen ahalko dituzten, ideiak partekatu eta proiektu artistikoetan laguntzearekin batera.
Parte-hartzaileak 10 eta 15 kide bitarteko bi taldetan banatuko dira adinaren arabera: 2008ko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra bitarte jaiotakoak, 15 eta 17 urte bitarte dituztenak; eta 2004ko urtarrilaren 1etik 2007ko abenduaren 31ra bitarte jaiotakoak, 19 eta 21 urte bitartekoak. Izena eman dutenei urriaren 3a, ostirala, baino lehen jakinaraziko zaie. Ziudadelako Arma aretoan eginen diren saioen ordutegia 17:30etik 20:30era izanen da.
Oihane Mcguinness eta Karmele Oterosek osatzen dute programaren bitartekaritza-lantaldea eta, eta jarduerak koordinatu eta gazte taldeen arteko trukea bideratuko dute. Planteamenduak praktika artistikoa, museoetako eskarmentua eta irakaskuntza uztartzen dute, gazteek kultura deskubritu eta esperimentatzeko ez ezik, kultura berenganatu eta beste irizpide batzuen arabera definitzeko ere, hala beren ekarpena eginen baitiote lurraldeko kultur panoramari.
Oihane McGuinness artista Artean graduatua da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren Fakultatean, eta Praktika Artistikoak eta Ikasketa Kulturalen masterduna Uharte Zentroan. Artista honek bere praktika pertsonala eta bitartekaritza artistikoa uztartzen ditu, eta irakasle eta ikertzaile gisa dihardu Nafarroako Unibertsitate Publikoko Adierazpen Plastikoaren Didaktikaren arloan.
Karmele Oteros Sorkuntza eta Diseinuan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren Fakultatean, eta bitartekaritza artistikoan espezializatua. Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartua da Adierazpen Plastikoaren Didaktikaren arloan. Uharteko Arte Garaikideko Zentroan ere ari da hezitzaile lanetan, baita Jorge Oteiza museoan ere.
Iazko programan 30 bat gaztek parte hartu zuten. Taldeak Ziudadelako erakusketak aztertu, lore lehorrekin zianotipiazko postalak sortu, artisten lanak aurkitu, Huarte Zentroa bisitatu, collageak diseinatu eta serigrafian lehen urratsak eman zituen.
TALDEKA. 2025EKO URRITIK 2026KO APIRILERA BITARTE
• Izen-emateak irailaren 30era arte
o Webgune honetan: pamplonaescultura.es/eus
o 15 eta 21 urte bitarteko gazteendako
• Bi taldetan:
o Taldeka 15 – 17 2008ko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra bitarte jaiotakoak
o Taldeka 18 – 21 2004ko urtarrilaren 1etik 2007ko abenduaren 31ra bitarte jaiotakoak
• Programaren bitartekariak:
o Oihane Mcguinness eta Karmele Oteros